Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Xedea aho-mihizko bertsülarigoaren piztea beita Xiberoan, hoberena da koblakarien bertset klasikoen erabiltea, hala nola zortziko edo hamarreko txipian (13 silabako neurtitzetan: 7/6) ala handian (18 silabakoetan: 5/5/4/4)... Herria 2004-05-06
Zortzikoa deitzen diote euskaldunek, eta sakona izan nahi duen doinu arina da. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 255. orr.
Plazako zortzikoan eskua eman zionekoan, eta musu iheskor hura. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 30. orr.
Santesteban musikalariak 1838an aurkeztua zuen bere "Marcha de San Sebastian" ere; zortziko horrek ez zuen izan Raimundo Sarriegiren Martxaren oihartzuna. Askoren artean «Rataplan» - 42. orr.
Zortziko frantses-euskaldun bat kantatu zuen, honela zioena: [...]. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 93. orr.
Zortziko batzuk eta Orfeoirako harmonizatutako beste pieza batzuk idatzi zituen. Askoren artean «Rataplan» - 72. orr.
Buruan nerabilen zortzikoari ekin zioten hatzek: bost zortzi, bost zortzi, bost zortzi... Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 255. orr.
Euskal kultura eta Espainiako kultura; zortzikoa eta jota... Berria - Euskal Herria 2004-08-01
Zortziko hau aritu zen Badaiotzen: Sanchez, Linaza, Rojo, Gonzalez de Matauko, Chillon, Kaiero eta Etxarri. Berria - Kirola 2006-02-12
Abadiñok eta Beti Gaztek zortzikorik onenak kantxaratuko dituzte, sailkapenean erabailtakoarekin alderatuta bizpahiru aldaketa eginda. Berria - Kirola 2004-02-14
Joseba Albizu, David Lopez, Iñaki Isasi, Unai Etxebarria, Beñat Albizuri eta Ruben Perez txirrindulariek osatuko dute zortzikoa eta Gorka Gerrikagoitia izanen da kirol zuzendaria. Berria - Kirola 2006-03-07
Gizakion ahotsak naturalki modula ditzakeen akordeei, grezieraz symphoniae deitzen zaie eta sei dira: diatessaron (laukoa), diapente (bostekoa), diapason (zortzikoa), disdiatessaron (zortzikoa eta laukoa), disdiapente (zortzikoa eta bostekoa) eta disdiapason (bigarren zortzikoa). Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2310. orr.
Zortzigarrenera aldatzen bada, diapason; zortziko eta erdi batera aldatzen bada, diapason diatesaronduna. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2310. orr.
Hamarrekoak badira, ehun eta hogei libra; zortzikoak badira, ehun libra; eta bostekoak badira, hirurogei libra. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3970. orr.
2004/2005 sasoinean, Frantziako xapelgoan, brontzezko medaila eskuratu dute Junior neskek, gidaririk gabeko laueko arraunketan, bai junior/senior neskek, zortziko arraunketa gidatuan. Herria 2005-09-15
Brigantin eta galera mordoa hondoratu eta arpilatu zituzten, Brasilgo tabakoz eta azukrez zamatuak, aparte utzita urre-hautsa, eta dobloiz eta zortziko pezaz beteriko zakuak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 146. orr.
Hemen dugu, apur bat aurreratuta, beti belarria erne lurrean jarrita, beso handiak biluzik, belarrietan zortziko txanponak apaingarri legez jantzita. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 82. orr.
Zortziko formatoan inprimaturiko ale bat zen, oihalez koadernatua. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 238. orr.
Zortziko handia beraz, lau puntutako ahapaldia da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 84. orr.
Zortziko txikian, zortziko handian bezala, lau puntu eta zortzi lerro izango ditugu, eta errimak lerro bikoitzen bukaeran jarriko. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 85. orr.
Zortziko handian gehiegi jardun duzue eta hamarreko txikian baterez. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 118. orr.
Zortziko handiaren egitura bera du baina puntu bat (edo bi lerro) erantsiko dizkiogu. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 84. orr.
Heldu zion gaiari Joxe Mielek, zortziko handian, erasoan: [...]. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 155. orr.
Zortziko nagusia hautatu zuen Amurizak orduko hartarako, eta bertso molde horretakoak dira, hain zuzen ere, herri kanta asko, sehaska-kanta batzuk tartean. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 208. orr.
Ofiziotan, hiruna zortziko nagusian, zortziko txikian eta hamarreko txikian; eta kartzelakoan, bakarka lau bertso, bi puntuari erantzunez eta bertze bi gai bati. Berria - Kultura 2006-03-18
Neurria zortziko nagusia, batez ere aukeratutakoan, beste zama bat ostean: helburu didaktikoa ere erdiestea, hots, egungo ume euskaldunei onuratsu jazotzeko bidea topatzea, gustuko parabolak buruz ikasi ahal izateko modu-moduan. Berria - Kultura 2004-05-29
Zortziko txikian jarduten duen bertsolariak, berriz, zortzi lerro botako ditu nahi eta nahi ez, 7 eta 6 silabako lau lerro pare hain zuzen ere. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 98. orr.
Zortziko txikian, zortziko handian bezala, lau puntu eta zortzi lerro izango ditugu, eta errimak lerro bikoitzen bukaeran jarriko. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 85. orr.
Xk hasi behar zuen eta launa bertso bota behar zituzten zortziko txikian. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 117. orr.
Egin beharreko lanak ohizkoak: ofiziotean zortziko handi eta ttiki eta hamarreko ttikian, bakarkako lana eta kartzelakoa. Herria 2005-01-20
Zortziko txikiko ariketa ez zen onegia izan. Berria - Kultura 2004-03-14
Biak neurri motzekoak dira, zortziko txikiaren modukoak, baina askoz gogorragoa egiten zait poesia idaztea. Berria - Kultura 2006-03-09