Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zortzikote 1 iz zortzi lagunez osaturiko taldea.

Lehenengo bozketan gehiengo osoa bost hautagaik lortu ostean, beste hiru bozketa egin behar izan zituzten zortzikotea osatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Urte hartan bi emakumezko berri zeuden biolontxeloetan, lehendik zeuden beste biekin eta lau gizonezkorekin txelojoleen zortzikotea osatzen zutenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 128. orr.

Zortzikoteak zozketa bidez osatuko dira.  Berria - Kultura   2004-11-30

Nik, irizpide hauek izan ditut kontuan nire zortzikotea hautatzeko: belaunaldia (joan den mendeko 40ko, 50eko eta 60ko hamarkadetan jaiotakoak), literatur ibilbidea edo euskal literaturari egindako ekarpena, landutako literatur generoa eta eraiki duten diskurtsoa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 11. orr.

Finaleko zortzikotean, biga Iparraldekoak ditugu, Amets eta Sustrai lagun ezin berexiak.  Herria   2005-12-15

Ortzirale aratsean, Donibane Lohizuneko elizan, kontzertua, Ahoz zortzikotea eta Itsasoa koroa, bixta galdua dutenen alde.  Herria   2003-03-20

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ortziralean eta larunbatean, Kanboko elizan, aratseko 9-etan, Otxote edo Zortzikote festibala.  Herria   2004-05-06

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mendelsshon hari zortzikoteak joko du etzi Gasteizen.  Berria - Kultura   2006-02-12

Bata txelo zortzikoterako eta sopranorako obra da, eta bestea, berriz, organo, abesbatza eta perkusiorako lan bat, datorren urtean Bilboko Euskalduna jauregian estreinatuko dena.  Berria - Kultura   2004-10-05

Zer berotasuna barne hartan, 13.000 bertsuzaleak metatuak ginaudela bertsulari zortzikotearen inguruan.  Herria   2005-12-22

Bi zubien artean arratsaldez iraganen den arraunlari zortzikoteen lehiaketa ere hor dugu igandekari.  Herria   2001-08-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus