Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zorrozki adlag zorroztasunez. ik zorrotz 2.

Zorrozki eta lotsagabeki eztabaidatzen dute gizakien pertzepzioetan ez dagoela deus egiazkorik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 344. orr.

Luzaz begiratu zidan, zorrozki.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 37. orr.

Zorrozki begiratzen zion Yentli, sekretu bat kontatu berri duenaren herabetasun damuzko horrekin.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 189. orr.

Hiru auzapezek zorrozki salatu dute jokamolde hori, zerbitzu publiko hurbila zangopilatzen duelako.  Herria   2002-12-12

Politikoek ez direla aski zorrozki jokatu baimenak emaitean.  Herria   2001-10-04

Aurrenekoa, ez dakit esaten ikastea, eta ondoren zer da? zuhurki eta zorrozki galdetzen ikastea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 38. orr.

Gizon oso jakintsuak direlarik, zorrozki eta zolitasunez bereizten dituzte arrazionala eta arrazoigarria.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 77. orr.

Konfiantzazko mediku batek emandako aholkuak zorrozki jarraituz.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 166. orr.

Legea zorrozki betez.  Berria - Euskal Herria   2004-08-10

Polizak zorrozki galdekatuko ditu.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 151. orr.

Torturaren bidez polizia funtzionarioek egindako Jose Arregiren erailketa gupidagabea, zorrozki zigortu beharrekoa da.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 123. orr.

Zeruko misterioak zorrozki aztertzeko gauza izango bazina ere, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 122. orr.

Gero, atzera begira, pasadizo hau zorrozki epaituko zuen, egintza horren makurra azpimarratu nahian.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 9. orr.

Denok isilik, basamortuan hitz egitea zorrozki debekaturik balego bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 28. orr.

Badira, ordea, espazioarekiko bestelako erlazio batzuk, irudiak aurkitu baino lehenagokoak, eta espazioari buruz horren abstraktua ez den eta geometria perspektibistak horren zorrozki egituratua ez den kontzeptu batean oinarrituak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 131. orr.

Beste inon ikusi izan ez diren operazio militar korapilatsu eta zorrozki antolatuetan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 51. orr.

Saramagori egin zizkioten lehen galderak zorrozki literarioak izan ziren.  Berria - Kultura   2004-02-17

· Zeuden tokia uharte txiki bat zen, lehorretik ozta-ozta banatua, itsasadarraren gainean zorrozki moztua.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 152. orr.

Laster ziren euren letaginak gure haragi gurietan zorrozki sartzen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bezain zorrozki (3); hain zorrozki (6); zorrozki begiratu (3)

baino zorrozkiago (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus