Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zorrotz 1 izond punta edo ertza guztiz mehea duena. ant kamuts; zentzumenez mintzatuz ahalmen handikoa; hotsez eta kidekoez mintzatuz, zolia; besteren hutsekiko bihozbera ez dena; adeitasunik, bihozberatasunik agertzen ez duena. (ikus beheko konbinatorian zorrotz izenondoaren agerraldi maizkoenak)
2 (adizlagun gisa) ik zorrozki.

Zorrotz ari da berori, jauna, zorrotz.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 132. orr.

Justiziari dagokionez, gainera, alderdiak zorrotz aritu behar dutela esan zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Ez al nizun zorrotz esan norabait ateratzen bazinen, ziur hilko zinela?  Elizen arteko biblia   1 Erg 2,42

-Ez, sentitzen dut, Harry, baina arauak arau dira -erantzun zion Fudgek, zorrotz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 243. orr.

-Ezer erosi du Lucius Malfoyk? -galdetu zuen Weasley jaunak zorrotz haien atzetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 52. orr.

Zorrotz jokaturik zer irabaziko luke?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 492. orr.

Errepublika da anarkistekin zorrotz jokatzeko eskubidea daukan gobernu bakarra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 15. orr.

Belarriak tente neuzkan... eta begiak zorrotz jarriak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 27. orr.

Sententziak zorrotz eskatzen dio: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 148. orr.

Dumbledorek zorrotz begiratzen zion Harryri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 124. orr.

Umbertoren adin bertsuko emakume bat zegoen bertan, zorrotz begira.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 232. orr.

Garrantzitsua da odolaren konposizio kimikoa zorrotz mantentzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 187. orr.

Nik ere neure burua behar nuela zigortu, eta zorrotz atxilotua behar nuela bederen egon.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 280. orr.

Inperio horietako eskala zabaleko talde-lanaren antolamenduak erakusten duenez, zorrotz banatua zuten lana.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.

Ez omen zegoen auzi-egunetan bezain zorrotz zainduta.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 83. orr.

Ametsezko lekua, zorrotz zaindua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 263. orr.

Beren buruak zorrotz epaitzen zituzten, eta batak bestea nahigabetzetik ardura handiz begiratzen ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 517. orr.

Apostoluak deitu eta zigorkatu ondoren, Jesusi buruz hitzik esatea zorrotz debekatu zieten.  Elizen arteko biblia   Eg 5,40

Ez ditudala agindu guztiak hain zorrotz jarraitu behar.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 43. orr.

Sozialistak zorrotz kritikatu zuen EAJ, bere garaian Madrilen ez zuelako legearen aurkako zuzenketarik jarri.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Inkomunikazioa aplikatzekotan «arauak zorrotz» beteko direla esan zion.  Berria - Harian   2005-06-23

Mutila poz-pozik zegoen aihotzez hiru kolpe haiek nola jo zituen ikusi zuelako, hain garbi, hain zorrotz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 104. orr.

Zergatik ari zitzaidan esaten, orduan, neure barruan oihuka, inolako zalantzarik gabe, zorrotz eta bueltarik gabe, ez nengoela oker, egia neukala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 169. orr.

Zorrotz eta garbi jakin zenuen une hartan bertan dena.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 56. orr.

Hurbiletik ezagutzen dituzte ikasleen eskariak eta oso zorrotz prestatzen dituzte ikastaroak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Pamielan ere, «oso zorrotz» kalkulatzen dituzte tiradak.  Berria - Kultura   2006-04-14

Neska gazteen burasoak biziki zorrotz eta harro agertzen dira partikulazki diruaren partetik.  Herria   2005-04-14

Platokoak ez ezik, adi eta zorrotz jarraitzen nituen ikusleriaren arteko zer guztiak ere.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 164. orr.

Gizakiak eta paisaiak ere halaxe deskribatzen zituen: zorrotz eta zehatz.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 17. orr.

Erantzuna jin zitzaigun labur eta zorrotz: "Argitaratuko nik? Sekula ez, kalte gehiegi egin liezaiokete Elizari!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 163. orr.

Anker eta zorrotz sentitu nintzen, eta halaxe ikusi ninduten haiek.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 36. orr.

Hiru hazbete ere ez zen eta lau berga balitz bezain harro mintzatu zitzaidan, motz eta zorrotz: [...].  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 138. orr.

"Ohitua nago kontzentrazio eremuetan" esan nion, hotz eta zorrotz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 60. orr.

Gobernuak «bizkor, zorrotz eta eragingarri» jokatu duela nabarmendu zuen.  Berria - Mundua   2006-01-08

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zorrotz susmoa hartu nien haren behakoei.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 96. orr.

Barkatu beharreko bekatutxoak zein ziren, zorrotz plantan noiz agertu behar zuen, zein opari onar zitzakeen irakatsi zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 171. orr.

«Zorrotz» fama hartu zuen ikuskatzaileen aurrean.  Berria - Mundua   2004-09-23

Are zorrotz-zimeltasun tematiagoz eta berrikuntzen arbuio grinatsuagoz kudeatzen zuen Ikastegia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 54. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eskuak mahaipean gordeta ikusi zuen gizona altua zen itxuraz, aurpegi-zorrotz eta ilehoria ere bai.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 194. orr.

Bost loro moko-zorrotz gozo-gozo lo.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 206. orr.

Horretan harri ertz-zorrotz batek kopeta erdi-erdian jo zuen piztia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 76. orr.

Holmboek Niels Abelekin bezain begi-zorrotz jokaturik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 335. orr.

5 zorrotz-zorrotz adlag

Moskuko gobernuaren aginduak zorrotz-zorrotz bete zituzten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 358. orr.

Bizitzak gosez amorratzen jan gaitu gu biok, bai gogotik jan ere, zorrotz-zorrotz, mokadurik handiena apur bihurtzen duen goseaz.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 26. orr.

Zorrotz-zorrotz eta berariaz aplikatua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 112. orr.

-Eta? -galdetu zuen Kristok zorrotz-zorrotz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 52. orr.

Zeharka begiratuz Mona ikusten nuen, niri so zorrotz-zorrotz.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 77. orr.

6 (izenondo gisa)

Barazkijale-dieta zorrotz-zorrotza egiten zuen eta kaleargi itzali baten amultsutasun eta nortasun berberak zeuzkan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 289. orr.

Galdera zorrotz-zorrotzak egiten saiatzen naiz.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 45. orr.

Eta horregatik eman zizkion agindu zorrotz-zorrotzak mandatari gazteari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 200. orr.

Hortz zorrotz-zorrotzak sartu zizkion Harryri hatzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 37. orr.

Galdetu zion ea zorrotz-zorrotza zen, zioten bezala, ea maite zuen, ea galtza uhalik zerabilen, ea gauez zurrunga egiten zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 336. orr.

Bertze txartel bat jaso dut, zorrotz-zorrotza hori ere, eta haustura eternala berresten duena, egoki den bezala.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 450. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

adimen zorrotz (4); agindu zorrotz (6); ahots zorrotz (7); aizto zorrotz (4); arau zorrotz (4); arauak zorrotz (4); aurpegi zorrotz (9); aurpegi zorrotz eta (5); baldintza zorrotz (4); begi zorrotz (8); begiak zorrotz (11); begirada zorrotz (6); begiratu zorrotz (6); bezain zorrotz (32)

epaile zorrotz (4); esan zion zorrotz (5); ezpata zorrotz (9); galdera zorrotz (7); gezi zorrotz (4); gogor eta zorrotz (4); guztiak zorrotz (6); hain zorrotz (20); harryk zorrotz begiratu (4); hortzak zorrotz (5); hotz eta zorrotz (4)

kontrol zorrotz (4); kritika zorrotz (5); labana zorrotz (6); legea zorrotz (13); min zorrotz (8); min zorrotz bat (5); motz eta zorrotz (6); mutur zorrotz (4); neurri zorrotz (5)

oso zorrotz (19); punta zorrotz (6); sudur zorrotz (4)

zorrotz agindu (4); zorrotz aritu (4); zorrotz asko (4); zorrotz aztertu (11); zorrotz aztertuko (7); zorrotz aztertzeko (5); zorrotz bat (82); zorrotz batean (5); zorrotz batek (25); zorrotz batekin (10); zorrotz baten (19); zorrotz batez (8); zorrotz batzu (6); zorrotz batzuk (4); zorrotz begira (6); zorrotz begiratu (33); zorrotz begiratu zion (20); zorrotz begiratutako (13); zorrotz begiratutako trenak (4); zorrotz begiratzen (16); zorrotz begiratzen zion (4); zorrotz behatu (4); zorrotz bete (12); zorrotz bete behar (4); zorrotz beteko (5); zorrotz betetzea (6); zorrotz betetzeko (4); zorrotz betetzen (9)

zorrotz epaitzen (4); zorrotz erantzun (4); zorrotz esan (5); zorrotz eta zehatz (4); zorrotz haiek (7); zorrotz haien (4); zorrotz harekin (5); zorrotz hau (4); zorrotz hitz (4); zorrotz hori (14); zorrotz horiek (7); zorrotz horren (5); zorrotz hura (11)

zorrotz jokatu (12); zorrotz jokatuko (7); zorrotz kritikatu (19); zorrotz kritikatu dute (4); zorrotz kritikatu zuen (5); zorrotz kritikatu zuten (4); zorrotz mintzatu (4)

zorrotz samar (4); zorrotz samarra (4); zorrotz so (4); zorrotz zaintzen (8); zorrotz zorrotz (7); zorrotz zorrotza (6); zorrotz zorrotzak (5)

agindu zorrotza (9); ahots zorrotza (4); aizto zorrotza (4); aurpegi zorrotza (6); azterketa zorrotza (7); begi zorrotza (8); begirada zorrotza (14); begiratu zorrotza (34); begiratu zorrotza eginez (27); belarri zorrotza (4); bezain zorrotza (27); defentsa zorrotza (18); defentsa zorrotza egin (6); diziplina zorrotza (10)

epai zorrotza (4); ezpata zorrotza (18); gizon zorrotza (4); guztiz zorrotza (4); hots zorrotza (4)

ikerketa zorrotza (5); jarraipen zorrotza (5); kontrol zorrotza (7); kritika zorrotza (30); kritika zorrotza egin (13); kritika zorrotza egiten (11); kritiko zorrotza (4); labana zorrotza (9); lege zorrotza (4); min zorrotza (8); mutur zorrotza (6)

oihu zorrotza (4); oso zorrotza (48); oso zorrotza da (13); politiko zorrotza (4); punta zorrotza (4); semeari begiratu zorrotza (27); sudur zorrotza (6)

zaintza zorrotza (8)

(27); zorrotza bota (6); zorrotza da (49); zorrotza dela (16); zorrotza du (5); zorrotza dute (5); zorrotza egin (44); zorrotza egin zion (7); zorrotza eginez (9); zorrotza eginezñ zorrotza egingo (8); zorrotza egitea (5); zorrotza egiten (21); zorrotza eman (5); zorrotza erakutsi (4); zorrotza ezarri (6); zorrotza izan (22); zorrotza izan zen (5); zorrotza izanik (4); zorrotza izaten (4); zorrotza zela (5); zorrotza zen (36); zorrotza zuen (11)

are zorrotzago (5); baino zorrotzago (15); gero eta zorrotzago (8); zorrotzago eta (4); zorrotzago jokatu (4)

baino zorrotzagoa (18); gero eta zorrotzagoa (7); zorrotzagoa da (7); zorrotzagoa dela (6); zorrotzagoa egin (7); zorrotzagoa izan (5); zorrotzagoa izango (8)

askoz zorrotzagoak (4); baino zorrotzagoak (6); gero eta zorrotzagoak (7); neurri zorrotzagoak (29); neurri zorrotzagoak hartu (4); segurtasun neurri zorrotzagoak (6); zorrotzagoak behar (4); zorrotzagoak dira (7); zorrotzagoak egin (4); zorrotzagoak egitea (5); zorrotzagoak ezarri (4); zorrotzagoak hartu (4); zorrotzagoak izango (6); zorrotzagoak izango dira (4)

agindu zorrotzak (5); arau zorrotzak (14); baldintza zorrotzak (8); begi zorrotzak (10); bezain zorrotzak (13); biziki zorrotzak (4)

ertz zorrotzak (4); hagin zorrotzak (4); hain zorrotzak (11); hitz zorrotzak (6); hortz zorrotzak (5)

kontrol neurri zorrotzak (6); kontrol zorrotzak (10); kritika zorrotzak (33); kritika zorrotzak egin (12); kritika zorrotzak jaso (4); lege zorrotzak (10); neurri zorrotzak (84); neurri zorrotzak ezarri (11); neurri zorrotzak hartu (12); neurri zorrotzak hartuko (7); neurri zorrotzak hartzen (8); neurri zorrotzak jarri (5); neurriak oso zorrotzak (4)

oso zorrotzak (27); oso zorrotzak dira (7); punta zorrotzak (13); segurtasun neurri zorrotzak (15)

zorrotzak bete (5); zorrotzak dira (21); zorrotzak direla (5); zorrotzak diren (6); zorrotzak ditu (4); zorrotzak dituzte (4); zorrotzak egin (16); zorrotzak egin zizkion (4); zorrotzak eginez (5); zorrotzak egiten (10); zorrotzak eman (5); zorrotzak ezarri (18); zorrotzak ezarri dituzte (5); zorrotzak ezarriko (4); zorrotzak hartu (13); zorrotzak hartu behar (6); zorrotzak hartuak (4); zorrotzak hartuko (7); zorrotzak hartzen (9); zorrotzak izan (15); zorrotzak izan zituen (4); zorrotzak izanez (4); zorrotzak izango (4); zorrotzak izaten (5); zorrotzak jarri (8); zorrotzak jarri dituzte (4); zorrotzak jaso (7); zorrotzak ziren (20); zorrotzak zituen (4)

era zorrotzean (4)

punta zorrotzeko (8)

adimen zorrotzekoa (5)

ahalik eta zorrotzen (5); neurri zorrotzen (10); neurri zorrotzen artean (5); segurtasun neurri zorrotzen (4); zorrotzen pean (4)

ahots zorrotzez (10); begi zorrotzez (23); begi zorrotzez aztertu (5)

neurri zorrotzik (7); neurri zorrotzik hartu (4); zorrotzik hartu ezean (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus