Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zure esklabo eta zerbitzari umil bihurtu naiz, baina handinahikeriaren hegoez hegaldaturik, zu zoroki, suharki, kartsuki eta desesperatuki maitatzera ausartu naiz. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 259. orr.
Zoroki maitemindu ziren biak. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 18. orr.
Erran behar dut hain zoroki Erregeri atxikiak agertu nahi direnak berak direla harentzat kaltegarrienak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 205. orr.
Aipatu ditugun asmakizunak [...] zoroki asmatzen eta sinesten dituzten fededunetarik, ez da bihirik heretikotzat hartu behar. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 67. orr.
Bere bihotza apur batean geratu egin zen, eta ondoren basaki eta zoroki hasi zitzaion taupaka. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 175. orr.
Lepoa luzaturik, begiak zoroki irekirik, ezpainen ertzetatik odol-lerdea zeriela. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 111. orr.
Haien suhartasun garbikoi, aszetikoari, zor zaio milioika liburu hain zoroki galdu izana. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 64. orr.
Obsesiboa baita, zoroki perfekzionista, ezin pirriagoa. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 87. orr.