Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zoritu, zori(tu), zoritzen (orobat zohitu g.er.) 1 da/du ad heldutasuna iritsi, heldu. ik ondu 3; umotu.

Pentsatzen dut limoiak zoritzen zireneko sasoiaz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 106. orr.

Estimatua izan ohi da gainera, baba eta artaburu, umotzen eta zoritzen joan daitezen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 378. orr.

Neskatxa guztiz guri, guztiz zoritu gabeak.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 35. orr.

Mendeku plana zoritu bitartean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 129. orr.

Forma aldetik ondo bai ondo garatu eta zoritua agertzen da bertsolaritza lehen aipamen dokumentatu horietan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 18. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Behin, ordea, udazken-egun malapartatu batean, mahats-ale zorituegi bat jan beharra fortunatu zitzaion.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 51. orr.

Behin, ordea, udazken-egun malapartatu batean, mahats-ale zorituegi bat jan beharra fortunatu zitzaion.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 51. orr.

Adio: ene benedikapenak hori dezala zoritu higan!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 49. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus