Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Umotzen ari diren fruituak, pisua hartzen ari diren txitak, burutzen ari diren gariak. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 21. orr.
Laboreak eta fruituak garaiz eta umoturik eskuetara iritsiko bazitzaizkion. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.
Han masusta gorri ugari zegoen lekuan, oraindik denak heldu gabe, baina batzuk umotuta egongo ziren, beltz-beltzak, pikor ugari eta gozoak. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 116. orr.
Gero eta nabariago egin zen umotzen ari ziren mahatsen kiratsa. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 477. orr.
Hegoari gustatzen zaio udazkena gobernatzea eta bazterrak zimel uztea, uztari umotzen laguntzea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 402. orr.
Izan ere, eta Zuhaitzaren fruitua oso gutxitan umotzen dela esan bada ere, bere baitan datzan bizitzak urteak eta urteak egin zitzakek lotan. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 311. orr.
Zuhaitz lerden bilakatzen da, adarrak hedatuz, hostoei forma eta berdetasuna emanez, fruituak umotuz eta eratuz eta, azkenik, atal guztiei antolaketa egokia eskainiz. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 292. orr.
Eskua altxa eta arte-arbola lodietatik bildu; beren fruitu gozo umotua oparo eman nahian baitzeuden hauek. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 45. orr.
Saski luzexkoak eta otzara motzak errenkadan jarrita zeuden, oihalez edo lastoz estalirik; eta mirabella motako aran umotuegi batzuen usaina nagusi zen oroz gain. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 34. orr.
Amona udaren zain zegoen, eguzki lorearen ale beltz umotuak noiz agertuko. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 49. orr.
Baina poliziak bazekien zertan nenbilen, eta fruta umotzen uzten ari zen. Konplota umotuz zihoan astiro-astiro. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 103. orr.
Gertaerak ondu eta umotu egiten dira, eta orduan, horra iraultzak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 241. orr.
Zerbait umotzen ari zen, haatik, haren baitan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 66. orr.
Ideia geroko utzi beharra zegoen, buruan umotzen, harik eta sasoi egokia heltzen zen arte. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 92. orr.
Aleunka gizalditan umotutako sentiera, hitz batean fosildurik. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 40. orr.
Jakituria eta gizatasuna ez baitira jatorkeria batzuk asmatu eta taigabe haiek predikatuz umotzen, buruko argi guziak itzali arte nork bere ikerlan eszeptikoan segituz baizik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 72. orr.
Sasiak urratu du gure ametsak umotu zituzten bide horien edertasuna. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 56. orr.
Adostasun umotu eta landua, gehiengo-gutxiengo jokoaren gainetik. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 73. orr.
Kronologikoki ipuin-familia bateko lehena denaren partez [...] jite bereko alerik umotuenei uztea lekua. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 11. orr.
Jendearekiko hartu-eman onean biziko haiz eta azken aldiko pausuetan zahartzaro onean eta umotuan helduko zaik heriotza. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 175. orr.
Adinik interesanteenean omen dago Aurora, emakumeak, bizi esperientziaren jabe, edertasun umotuenera iristen diren puntu horretan. «Kuskue tanden», 2004 - 56. orr.
Asaba haien aholku umotuak hartu ditut bidelagun. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 8. orr.
fruitu umotu (3)