Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mundu honetako jakinduria, izan ere, zorakeria da Jainkoaren begietan. Elizen arteko biblia 1 Ko 3,19
Zorakeria da, "justuagoak" garelako zeruak lagundu egingo digula itxarotea. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 264. orr.
"Zer uste zenuen" esan niezaiokeela ere pentsatu nuen, baina noski, hori zorakeria zen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 184. orr.
Nevadakoa ez da zorakeria. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 36. orr.
Gizarte-ikuspegitik, aro heroikoa zorakeria eta krimena da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 162. orr.
Hain poliki engainatu zuen bere nagusia eta halako zorakeriak entzuten zizkion. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 128. orr.
Zorakeriak egiten zituen, eta jakinaren gainean egiten zituela esango nuke. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 16. orr.
Pailazo batek Tarleton-en zorakeriak imitatzen zituen, eta beste batek maindire batean bildurik Hamlet printzea izulaborritzen zuen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 116. orr.
Niri nazka ematen didate zorakeriak esaten dituzten gizonek. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 73. orr.
Hizketan hasi orduko zorakeria dio, eta bukatzean ergelkeria gaiztoa dario. Elizen arteko biblia Koh 10,13
Zorakeriak ari zara esaten -esaten diot. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 36. orr.
Zertarako irakurri behar ditugu zorakeria horiek? Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 196. orr.
Jaungoikoak libra nazala halako zorakeriatik. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 92. orr.
Nijni Novgorod ez zegoen urrun Siberiako mugatik, eta kokaleku horrek, jakina, zorakeriatan ez ibiltzeko eskatzen zuen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 93. orr.
Zorakeriaz bete zitzaion burua, eta zorakeria horiek kontatzera etortzen zitzaidan. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 185. orr.
Zorakeria handia egingo duzu, ez baituzu batere onurarik aterako. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 91. orr.
Zorakeria handiagorik esan edo asma ahal ote liteke! Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 252. orr.
Ez dut hemen aipatu nahi arestian esandako horren antzeko beste zorakeria izugarria, alegia, [...]. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 151. orr.
Zorakeria ederra egin duzu! Elizen arteko biblia 1 Sm 13,13
Zorakeria hutsa, nik dakidana esateagatik pagatzea. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 151. orr.
Ahalegin hori zorakeria hutsa litzateke, eta geure egunotan munduko eskola gehienak horrexetan erortzen dira, beren izkribuetan ageri denez. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 37. orr.
Hasierako bere zorakeriak kaltegabeak izan ziren guztiz. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Zorakeria mota honetatik beste askoz ere arriskutsuago batera igaro zen: tigre bat bezala jarri zen Port Royal-en aurka. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Zorakeria airea badu horrek denak baina, askoz harrigarriagoa da gertatu izana. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 183. orr.
zorakeria da (6); zorakeria dela (3); zorakeria hutsa (3); zorakeriak esaten (3)