Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gorpuak kutxaren zola jo zuenean, izugarriko azantza hauteman zen bildutasunak kateztatzen zuen gelan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 152. orr.
Otarrearen zolatik ez da, ordea, kobrarik altxatzen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 39. orr.
Bere pala hartu eta urmael zolatik lokatz eta belar puska tzarrak kentzeari ekiten dio. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 159. orr.
Bota itsasoaren zolarat. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 144. orr.
Han lepoa, han oihana, han bide xendera bat, han ur xirripa bat errekaren zolan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 78. orr.
ik beherago 6. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Sekretua hobiaren zolaren zolara eramanen nuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 55. orr.
Hustua nintzela senditzen nuen, indarrik batere ez, ziloaren zolan nintzen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 60. orr.
Horra non, ohartu gabean, aitaren zigarro bat harturik, ari nintzela tira eta tira, kea biriken zolaraino igorriz! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 20. orr.
Dakidana da bihotzaren zolatik atera zela. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 104. orr.
So egin zautan eta haren behakoa ene bihotzaren zolaraino sartu zen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 191. orr.
Gisa berean, irrits-gurariak eta haserrekorrak goi-fakultateetan eta arimaren zolan dute beren sustraia. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 39. orr.
Auhena eztarri zolan ito nuen, ozendu baino lipar bat lehenago. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 317. orr.
Zintzur zolatik arkuma mehatx eta ahul bat ateratzen zaio. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 17. orr.
Bere sakela zola bezain ongi ezagutzen zituen gudaroste espainiarren nahiz frantsesen ibilbideak. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 237. orr.
Martizek lurrean kukubilkaturik, mihimen gotorrenak gurutzean jarri zituen, zare zolaren oinarria osatzeko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.
Azkaine eta Senperearte hortan, bada urtegi bat aspaldixkoan muntatua, Helbarruneko zola hortan hain xuxen. Herria 2001-05-31
Ibai-zolan ari zirenek orduantxe asmatu zuten beheko mukulua kablearen muturrari lotzera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 40. orr.
Ibar edo haran zola zabala delarik, "naba" deitzen dügü zübereraz. Herria 2003-02-20
Zuk ere nik bezala, poza eta nahigabea sumatuko duzu zeure bihotz zolan hemengo istorioak irakurrita. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 8. orr.
Mendiko burdin meatze bezala da hauen arima-zola: argi-errainu bat ere ez zaio iristen. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 40. orr.
Hau da arima-zola, non ezkutuan bizi baita Hirutasun-irudia. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 103. orr.
Bere biboteko brillantinak zabaltzen zuen mugeta-urrina aditzen nion eta, garbi asko, distira gorrixka ikusten begi argitsuen zolan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 147. orr.
Burutan erabili nuen harpe zolatik so zegokidan troglodita gizabasa hori ene zain egona zela. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 123. orr.
Botigaren zolan, dilindan, kolore gabeko erridau bat. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 55. orr.
Ranchiko katedralean ere, elizako zolan esertzen dira. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 182. orr.
Janinaren aluaren zolan zakila esku-bristaz landatzen ziola. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 99. orr.
Aldare bat egiten zen eliza zolan, dena xirio eta lore, xirioen usaina elizaren bete, gauaz, berantean, jendea hor egoiten zen adorazionezko otoitzetan, beilan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 60. orr.
Argi ttitta ttipi batzu zeru zolan, hain urrun. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 149. orr.
Begiak zorroztuak lagunaren begietan finkatuak, begi zolan den segeretua bortxatu nahiz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 151. orr.
Zeru-zola urdin bizi-bizia zegoela. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 322. orr.
Era berean Semea jaiotzen ari da arima zintzoaren izate-zolan, Jainkoarekin bat eginiko arimarenean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 43. orr.
Itxarongo du Jainkoa jaio dadin apaltasun-zola honetan. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 114. orr.
Eliza zola hura mukurru betea, lehen galeria ere berdin. Herria 2005-04-14
Pantaila-zolako tresna-barratik, leihoxka batek ohartarazi ninduen horraino idatzitako karaktere kopuruaz: 2734. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.
Belokeko mendixkaren zolan, Paris jauna ikusten dugu, harritua. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 14. orr.
Ordu erdi baten buruko, hiri erdira banoa, patar luze baten zolan dago Sahagun zaharra. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 145. orr.
Baionatik Kanbo alderat doan errepidean, patar baten zolako bihurgune batean, auto bat zerbait gisaz joan da arrunt zeiharka eta arroilarat uzkaili. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 176. orr.
Noizbait joan ziren etorritako bidetik, gorpuz eta gorputzez emokaturik utzita murru zola. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 223. orr.
Somoza hitzaren etimologia ez zait arrotza "sub montia", mendi zolan. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 174. orr.
Kilimak egiten zizkidan alfonbra lodiak oin-zoletan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 13. orr.
Oin-zolak zoruaren kontra tinko zapaltzea beste biderik ez dut; hotza dago. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 51. orr.
Ezkonduta dago, eta katolikoa da burutik oin-zolaraino. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 96. orr.
-Hanka zolak epelduko ditiat pixka batean, aditu duk? Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 184. orr.
Uste dugu haren zango zolako larrua ez zela nolanahikoa eta ez zuela kezka handirik itze txarrak lurrean kausiturik. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 120. orr.
Zango zoletako pintz lehertuak perekatu zituen, mina doi bat goxatu beharrez. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 26. orr.
Mina nuen hanka-zolan hainbeste ibiltzearen poderioz. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 42. orr.
Nire zango-zola azeleragailuan landatu zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.
Ongi jakin gabe oin-zolak ere lurrean ote nituen edo airean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 244. orr.
Nire zapaten gomazko zolek zarata gehiegi egin dute ibilbide amaiezinean zehar. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 105. orr.
Gorbata eta zapata lustratuak, kartoi puskak barruan, zolak zulatuta zeudelako. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 59. orr.
Ibiltzeko arazoa dauka eta horregatik zapata baten zola bestearena baino lodiagoa du. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 30. orr.
Oinetako beixetako baten zola fin eta labainkorraren arkuan, papertxo zuri luzanga bat zuen itsatsita. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 85. orr.
Oinetakoen zolak salduko lituzke lengoradu pare bat balira bezala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 153. orr.
Oinetan espartin tzar batzuk, zola jana zutenak. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 58. orr.
Neguan kloskak bagenituen oinetan, oraingo gorako zapetak bezalakoak, baina zola zurezkoa. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 186. orr.
Larru landuzko bota baxuak zeramatzan oin txikietan, zola lodi samarrekoak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 77. orr.
Harriek mina ematen zioten oinetan, zapaten zola higatuetan iltzatzen baitzitzaizkion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 165. orr.
Luzatzeko, zabaltzeko, josteko, zolak emateko. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 228. orr.
Egurrik gabeko estufaz, zolarik gabeko oinetakoez, hornidurarik gabeko saltokiez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 203. orr.
Apain eta dotore jantzi gintuan, gorbata eta zapata lustratuak, kartoi puskak barruan, zolak zulatuta zeudelako. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 59. orr.
Zapata-zolak nahi baino gehiago higatzea egokitzen zait halakoetan. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 26. orr.
Gerruntze gorri batek eusten zien haren bularrei, eta urrineztaturik zeuden haren sandalia-zolak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 30. orr.
Ene zango hauntuen gatik doi-doia espartin zolak uhalekin lotuak ibiltzen ahal ditut. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 137. orr.
Iratzarritakoan, aita ikusi dut berehala, haren bota-zolak ikusi ditut, beren iltze higatu eta guzti. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 15. orr.
Gela hura handia zen, harrizko paretak eta zola Persiako tapizeria miresgarrienez estaliak ziren. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 64. orr.
Solairuetako zoletan, berriz, oso kontuan hartu behar da azpian ez dadila egon zoladuratik gora aterako den paretarik. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3210. orr.
Harathonat hasi zen sukaldean zola ostikoz jotzen guk behean jakin genezan zenbat sufritzen ari zen gure kulpagatik. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 63. orr.
Mahaiaren aitzinean, jarleku bitxi bat, betoinezkoa hori ere, zolari lotua. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 29. orr.
Zolan kristal hautsiak, orraziak, botoiak. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 46. orr.
Baldosa zuri-beltz handiek estaltzen zuten zola. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 157. orr.
Tenpluaren altuera hartu zolatik sabaiko kasetoietaraino, eta bana bedi hiru eta erdi partetan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2010. orr.
Amorruz jotzen zuen euritakoarekin zola harriztatuan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 15. orr.
Ondo ezagutzen zuten galtzadako eta espaloietako zola. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 239. orr.
Kale garbitzaileek, bi ordutik behin, zola garbitzen zuten ur ugariz, eskuila latzak pasatzen zituzten orban gorriak kentzeko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 279. orr.
Lurrean borobilean jarriek burdin-makilez zola kolpekatu zuten, erritmoan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 208. orr.
Saran, herritar guziak eliza barnean ehorzten ohi zituzten, eta zola osoki hilen harlauzez estalia zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 38. orr.
Etxe horrek, lehenago, ba omen zituen hiru estai, zola baino beherago. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 129. orr.
Su-pizteko untziak -hortarako antolaturik-, bi zoletako zigareta untziak, paztilla boatak, nik dakita zer oraino. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 100. orr.
Aztalaz lehertu zion sudurra eta odola barreiatu zen sukaldearen zola garbian. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 49. orr.
Zaldiak lehia bizian jardun zuen, zangoak zola irristakorrean tinkatzeko ahaleginean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 173. orr.
Gela ertain bat zen, dotorea, zola argizariztatu eta dirdaitsuarekikoa. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 277. orr.
Harrizko zolaren gainean Minimax markako suitzalgailu bat zegoen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 70. orr.
Linterna bat lurrera erori zen eta argi ematen segitzen zuen legarrezko zolan. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 90. orr.
Industria gehiegia, kutsadura, berotegi-efektua, itsas zolaren zulaketaz baliaturiko petrolio-indusketa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 93. orr.
Inprentako lur zolan bata bestearen gainean anabasa ederrean pilatzen ziren, paper zaharrarekin batera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.
Euriak karrika zolak distirarazten zituen eta hiriko argiek ilunpean gidatzen ohitutako Agata beraztu zuten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 229. orr.
Karrika zola inoiz baino emokatuago ageri da zaldi gorotzez. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 16. orr.
Zanga ondoak-eta gustatzen zaizkio, bertako hezedura xurrupatu eta zorua lasaitu egin ohi du, zopa-zopa dagoen buztin-zola arindu eta aretu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 159. orr.
Bizikleta, baina, erreka zolan zegoen, metro eta erdiko zuloan. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 166. orr.
Bi tonako bat zikin bildu dute, eta oraino gelditzen omen da behargabekeria frango erreka zola horietan. Herria 2001-05-03
Urepeletik beheiti heldu da, mendi mazeletako basuretatik, erreka zoletan sortzen diren iturrietatik, Bankako, Izpegiko, Lixketako, Urdozeko erreketatik. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 47. orr.
Erreka zolaraino eraman zuen bere laguna, errestan, itzulipurdika. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 152. orr.
Erreka zolaraino eraman zuen bere laguna, errestan, itzulipurdika. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 152. orr.
Han, zola zolan, mendiaren oinetan, mendiek inguratzen duten eremuak, alimaleko osin ilun bat iduri zuen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.
Nafarroako zola zolan, Tuteran, kulturaren bizitzeko manera aztertua izan da. Herria 2005-09-22
Nafarroaren hegoalde zola-zolako nafar batzuk behintzat mendialdeko nafarren aurkakoak, euskararen eta euskaltasunaren kontrakoak bezala agertzen dira. Berria - Kultura 2004-05-14
Eza nagusituz, Europaren karroa itzulipurdika joanen dela erreka ilun baten zola-zolarat eta handik ateratzeko gero ederrak ikusiko direla! Herria 2005-03-31
Oroitzapen hunkigarri bat izanez arte hortan joanak diren bederatzi lagunez, meza bat zinez ederra eman dugu denek katedralean jende alde ederra ere juntaturik bere apezeri Eliza-Nagusiaren zola zolaraino beterik diosesaren otoiz-etxea. Herria 2001-06-21
arima zola (14); eliza zola (5); erreka zola (4); lur zola (3); oin zola (3); plaza zola (3); zango zola (3); zapata zola (7); zapaten zola (3); zeru zola (3); zola bezain (3); zola dena (3); zola gainean (5); zola sobera (3); zola zolan (6)
oin zolak (4); zapata zolak (5)
espainia zolako (3)
arima zolan (16); arimaren zolan (6); arrosako zolan (4); bihotz zolan (3); bihotzaren zolan (5); eliza zolan (3); erreka zolan (4); gogoaren zolan (3); ibai zolan (3); itsas zolan (3); itsasoaren zolan (11); lur zolan (3); mendi zolan (3); mendiaren zolan (3); patarraren zolan (4); zeru zolan (3)
arima zolara (3); arima zolaraino (4); bihotzaren zolaraino (3); itsasoaren zolarat (3)
bihotzaren zolatik (17)