Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lastozko teilatua eta lur zapalduko zorua zituen etxe baxu batean bizi ziren. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 20. orr.
Corte Inglesen etorrerarekin Udalak ondoan dagoen Baluarteko plazaren zorua aldatzeko asmoa du. Zoruak irentsi behar ninduela iruditu zitzaidan. Berria - Harian 2005-10-26
Zorua espartzuzko tapiz batek estaltzen zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 34. orr.
Altzari ilun dotore askoak, zorua linolioz eta alfonbraz estalia. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 35. orr.
Puntu urrunenetik hasi zen lanbasarekin zorua pasatzen. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 100. orr.
Gelara sartu zen ohi bezala zoruari argizaria ematera. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 210. orr.
Edontzi bat hartu, zoruaren mailaraino jaitsi, eta bere beste beso luzatuaren muturreraino jaso zuen te-ontzia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 228. orr.
Oin-zolak zoruaren kontra tinko zapaltzea beste biderik ez dut; hotza dago. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 51. orr.
Emakume bat espaloiko zoruan etzanik, odola bekokitik dariola, esku bat irekia, bestea poltsa merke bati tinko eutsia. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 223. orr.
Biharamun beranduan esnatu nintzen, hazkuraz zimitzengatik eta gihar guztietako minez zoru gainean botatako lastaira meharraren eraginez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 198. orr.
Aienatu ziren begien bistatik zoru gaineko argi horiak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 8. orr.
Lur gordina zuen zoru, goian adarrak nahas-mahas, ilargi apal biribilak lagun zegidala zirudien. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 74. orr.
Gure pausoen hotsak sentitzen genituen zoru izozten hasian. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 90. orr.
Jira eta biraka hasi zen, zoruaren gainean irristaka. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 161. orr.
Kaleko zoruaren mailatik hamalaugarren solairuraino. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 70. orr.
Kea, odola eta haragi zatiak alde guztietara barreiatzen zirela, Ximurraren gorputza zoru metalikora amildu zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 375. orr.
Lo-atorra mehea baino ez jantzita, zoru hotzaren gainean etzanda egon nintzen minez. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 25. orr.
Kaiolak zoru distiratsuan botea egin eta bira batzuk eman zituen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 61. orr.
Lerra-lerra joaten nintzen zoru ziratu lohitsu hartan barrena. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 91. orr.
Kalezuloko zoru lauzatuan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 30. orr.
Kamioiaren zoru altutik jauzi egin beharra zegoen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 67. orr.
Bagoiaren zoru grisean zetzan gorpu hura ez zela gizon bat. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 26. orr.
Asteasun nekazaritzarako lurrak zoru industrial bihurtzeko asmoa arbuiatu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-01-24
Zoru ezkoztatu berrian josi nuen berriro begirada. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 147. orr.
Pasillo luzeetako zoru ezkoztatuan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 147. orr.
Ikasgelako zoru hautseztatuan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 197. orr.
Zoru eta horma hutsak, horiek ziren finko segitzen zuten gauza bakarrak. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 133. orr.
Axuleiuzko zoru zuria. Berria - Kultura 2004-02-08
Adreiluzko zoru gorria, sabaiko trebesak kedarrez beztuak eta paretak karez zurituak. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 31. orr.
Behera begira zegoen, begiak oholezko zoru zikinean josirik. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 26. orr.
Lauzazko zoru gainean etzan, eta, han baita eskailera bat, harexen hemeretzigarren mailan finkatzen dituzu begiak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 167. orr.
Marmolezko zorua zuen saloi handi bat, irudimenean dantza aretoa iruditu zitzaiona, zeharkatu zuen ilunpean itsu-mustuan. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 32. orr.
Barnean, atezaina zoru-garbigailuari eragiten ari zitzaion, mandarra soinean loturik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 265. orr.
Harry zutik zegoen sukaldean, zoru-garbigailuari helduta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 24. orr.
Duela hogeita hamar urte Fray Bentos-eko etxe bateko bebarruan ikusitako zoru-lauza berak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.
Arroz lastoz egindako zoru-estalkia. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 125. orr.
Lanbasa nondik pasatzen zuen, zoru zati hura desagertu egiten zen, haren tokian zulo nabarmen bat utziz. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 100. orr.
Hantxe utzi zuen bide-zoruan eserita, etxe aurrean. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 83. orr.
Kalesa-zoruaren erdi-erdian zegoen liburua, inoren begiradarentzat nabarmen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 88. orr.
Hiri-zoru edo urbanizagarria, berriz, % 30 handitu da azken lau urteetan. Berria - Ekonomia 2004-03-21
Espuru, gezeta, domentxa, inguma, txoleta, mitxirrika: elurraren matazak bezala ari ziren hitz haiek erorika, urtu egiten ziren denboraren zoru berria ukitzean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 77. orr.
Nazionalismo demokratiko deitutakoaren oinarri soziala eta bere pentsamendu-zorua ez da gai euskal herriaren garapenak behar duen energia soziala aktibatzeko. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 112. orr.
Txapin izpiliku-koloreak ziren, erromes-maskor eta lore-irudi soilez apainduak; larruzko zoru fin eta malgua zuten. Tranbiako txartel bat eta zapata-zoru batzuk josteagatik ordaindutakoaren paper-mutur zimurtu bat erori ziren haien artetik, ez besterik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 235. orr.
Inoiz joana nintzen haren lantegitxora etxekoren baten oinetako-zoruak errepasa zitzan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 11. orr.
zoru bustian (3); zoru eta (3); zoru gainean (17); zoru gaineko (4); zoru garbigailua (3); zoru grisean (3); zoru guztia (3); zoru hormetan (4); zoru hotzaren (3); zoru hotzaren gainean (3); zoru osoa (4)
harrizko zorua (4); lur zorua (8); zegoen zorua (4); zen zorua (4); zorua bustita (4); zorua ere (5); zorua eta (13); zorua garbitu (4); zorua jotzean (3); zorua ukitu (5)
lur zoruak (4); zurezko zoruak (3)
gelako zoruan (3); lur zoruan (5); lurrezko zoruan (4); sukaldeko zoruan (3); zoruan eserita (5); zoruan ibiltzen (3); zoruan zegoen (6)
lur zoruaren (4); zoruaren gainean (13); zoruaren kontra (11)