Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ziztu1 1 iz txistua, ezpainetan irekidura mehar bat eratuz eta bertatik airea jaurtikiaz ateratzen den soinu zolia. ik txistu.

Ziztu bat entzun zuten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 112. orr.

Ziztua entzun zuten ostera, hurbilago, eta Dopazok oihu egin zuen bere ahots garratzean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 112. orr.

Pittin bat irekiak ditu ezpainak, estutuak hortzak, eta hauen artetik doinua izatera iristen ez den ziztuaren antzeko zerbait ateratzen zaio.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 21. orr.

Sugegorriak belarretan ateratzen duen ziztua sortzen zuten hitz haiek Xegamaren hortzetan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 205. orr.

Garrasi eta ziztu horiek ilunabarrean bidaiatzen duten hegazti migratzaileek eginak ziren inondik ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 143. orr.

Galerna batetik arribadan ekarriko balitu moduan sartu behar izan zuten haren ondotik denden zirkulu barruan, ziztua jotzen zuela umeak biltzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 113. orr.

-Nik ziztu jotakoan, denok mastaraino!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 121. orr.

Haizeak, bafadaka jotzen zuen behe haize batek, ziztu eragiten zien inguruko oteei.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 217. orr.

Oihu bakar baterat bildu zitzaizkidan haizearen ziztu guztiak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 243. orr.

Burrunba ozena, ondotik ziztua eta alimaleko karraska.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 200. orr.

Hasieran, baloia hartzen nuen bakoitzean, ikusleek ziztuak eta aurkako oihuak jaurtitzen zizkidaten, geziak balira bezala: gezi-euri etengabea.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 135. orr.

Isiltasuna ez du ezerk urratzen eta ziztu bihurtzen da.  Berria - Kultura   2004-01-21

Larritzeko eta beldurtzeko inolako motiborik gabe ere, piztien hanka-hotsek eta sugeen ziztuek asaldaturik.  Elizen arteko biblia   Jkd 17,9

Obus baten ziztua entzun zen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 81. orr.

Sartzen ari ziren lokomotoren ziztua zetorren tokirantz.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 66. orr.

Liluramendu hartatik soil-soilik kafeteraren ziztuak itzarri ninduen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 28. orr.

Gailurretatik, haizearen ziztuarekin batera, joare urrun eta ilun batzuen hotsa datorkie.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 56. orr.

Airean itzulinguruka dabiltzan usoei bezala gertatzen zitzaion: azkenean, nagusiaren ziztuari esaneko, usategira itzultzen zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 68. orr.

Ziztua baino bizkorrago zuzendu zituen zaldiaren oin eta hankak hirira.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 40. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Haizearen ziztu emea. Bidean bost minutu zeramatzala, ikusi zuen mutiko batek ziztu luze bat egin zuen; hari beste ziztu berdin batek erantzun zion ondoko kale batetik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 85. orr.

Gerrako ontzietan gaztiguak emateko guardiako marinelek erabiltzen zuten metalezko ziztu luzexka berdina.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 113. orr.

Jaten jarraitu genuen, giro alaian hizketan; horretan ziztu sarkor bat entzun zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 47. orr.

Arnasa sakon hartu duzu, segundo pare batez sabelean eutsi, ederki, eta emeki ziztu mutu batean kanporatu, beste behin, ederki.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 62. orr.

Tarteka tiro hotsak entzuten ziren, ziztu zorrotz bat, paretaz pareta bala biktimaren bila balihoa bezala.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 74. orr.

Gauez ahotsak, ziztu ozenak, iragaitzazko garrasiak entzuten zirela esaten zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 143. orr.

Irri inozoak egin genituen, ziztu mingarria Antxonek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 145. orr.

Ziztu bakarti batek hautsi du altzairuzko isiltasuna.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 34. orr.

Bi bidazti etxe batetik atera eta ur izkinara jo zuten ziztu biziz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 393. orr.

Ziztu biziko ur ilun eta pozoitsuak bere bizitzaren ur-bazter biluzietan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 259. orr.

Gero aspertzen hasi zen, bat-batekotasun ziztu bizikoan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 151. orr.

Bolumena jaitsi zuen irratian, aurrealdeko saretxo biribilean hedatzen ziren ziztu eta burrunba etenak apur bat motelagotzearren.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 158. orr.

Bertsolaritza ziztu handian ibiltzeko gai ez izan arren, zentzurik ba ote duen galdetzen du bertsolaritzaren mugimenduak, edo edukirik transmititzen ote duen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 62. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Inoiz baino sargoriago, likits eta ustelago zegoen giroa, isats urdineko hainbat txoriren ziztu-burrunba bazterretan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.

Nere ofiziorik publikoenak (ziztu jotze lanak, alegia) hortzak hondatu izana, edonoren zentzagarri izan beharko luke.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 44. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ea beldurrik ez ote zuen, hango bala-ziztua entzunda.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 121. orr.

Tiro eta bonba ziztuen artean egin zuen korri.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 99. orr.

Arnasestua, sudur ziztua eta ostikoen hotsa besterik ez zen entzuten, bortitz, gupidagabe, menderakaitz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 165. orr.

Txori ziztu burrunbari haiek...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 62. orr.

Itsas hondoa agertu zen, lurraren oinarriak agerian jarri Jaunaren orroaz, haren haserre-ziztuaz.      - 0. orr.

5 ziztu egin

Zaintzaileek ziztu egiten ziguten txilibituarekin.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 115. orr.

Ene ezpatak ziztu egin zuen airean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 289. orr.

Bizikletan ibili, dantza egin, ziztu egin, munduari begiratu, gazte sentitu, gazte naizela jakin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 164. orr.

Balek gertu egiten dutelako ziztu.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 85. orr.

Gure armairu atea jo zuten, Miepek ziztu egin zuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 271. orr.

Burges baten moduan egiten duzu ziztu, handikiro, eta eztul txikia egiten duzu zeure mukizapian, atsegina hartuz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 115. orr.

Ziztu egiten zuen txori batek bezala, erakustearren ez zuela nekatzeko batere gogorik eta harro sentitzen zela nobelagile izan nahi zuelako.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 168. orr.

Edalontziek ziztu egin eta bitsa atera zuten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 182. orr.

Hitzek ziztu egiten zuten, eta zirrikituen aurka talka.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 102. orr.

6 ziztu hots

Haizearen ziztu-hotsak, txorien kantu eztiak adar hostotsuetan.  Elizen arteko biblia   Jkd 17,18

Hots zoliek, haizearen ziztu-hotsak edo bat-bateko zarata handiak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 258. orr.

Haizeak ziztu-hotsa ateratzen zuen zurezko paretetako zirrikituetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 44. orr.

Irten eta atea itxi zuenean, Ronek ziztu-hots luze eta isila egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 73. orr.

Fritzek eta guk noizbehinka amorrarazten genuen elkar, misil-eztanden ziztu-hotsak eta gau-patruilak bitarteko zirela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 156. orr.

Bludgerraren ziztu-hotsa entzuten zuen atzean jarraika.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 144. orr.

Mazoa lasto iruditzen zaio, gezien ziztu-hotsari barre egiten dio.  Elizen arteko biblia   Jb 41,21

Edabeak ziztu-hots handia atera zuen, presio-eltzeak bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 182. orr.

Berehala entzun zuen bludgerraren ziztu-hots adierazgarria bere atzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 145. orr.

Puntu hartatik pasatu eta puska batera ziztu hots zorrotza aditu nuen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 58. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

haizearen ziztu (5); ziztu egin (7); ziztu egin zuen (3); ziztu egiten (3); ziztu hots (7); ziztu hotsa (5); ziztu hotsak (6); ziztua entzun (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus