Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txistu (orobat txixtu g.er., xistu g.er. eta xixtu g.er.) 1 iz ezpainetan irekidura mehar bat eratuz eta bertatik airea jaurtikiaz ateratzen den soinu zolia.

Juan Bautistak bazekien [...] filibusteroen txistua jotzen, hala deitzen baitzuen berak, filibusteroena, lau hatz ahoan sartu, mihia tolestu eta oso errime egiten zuena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 69. orr.

Mihiaren aurrealdea goiko hortz-hobietara hurbiltzen da, eta hurbiltze-gune horretatik igarotzen den aireak txistu moduko hotsa ateratzen du.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 99. orr.

Zuk badakizu, Peppone: txistu bat, eta hasiko gara.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 352. orr.

Txistu batzuk entzun dira.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 294. orr.

Jende artean zeuden slytherindarrek ere entzunarazi zituzten beren txistu eta oihuak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 143. orr.

Aldi berean ordea, oihu eta txistuen gainetik, adi-adi zegokien Patriciari eta aldameneko neskameari.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 56. orr.

Arretagabe nenbilen, kaletik txistua joaz.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 169. orr.

Gauzainak esan dit: "ez da txistua jotzen".  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 169. orr.

Isekaz eta txistuz hartu zituzten besteek Alberten hitzak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 135. orr.

Txistuak eta txaloak, eta txalorik gabeko txistuak.  Berria - Kirola   2004-03-06

Mallorcaren aurkako partidan Sadarren entzun behar izan zituen txistuak ahaztu ez dituela argi utzi zuen Krutxagak.  Berria - Kirola   2004-03-19

Oihu eta txistu ari zaizkizue.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 44. orr.

2 irud/hed

Ahoa oker, ilea haizeari emana, bere zintzur idorretik txistu ulertezin bat baizik ateratzen ez zela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 153. orr.

Bere arnasa larriaren txistua besterik ez dut entzuten.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 175. orr.

Munduko lore ederrenak dira han heltzen eta xori arraroenen txistuak entzuten.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 68. orr.

Txitxikov izutu egin zen halako txistua entzutean, zeren bai baitzirudien gela sugez bete zela bat-batean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 73. orr.

Haren putzak ere ezin izan zitezkeen kornamusa edo xirula baten txistu zerutiarrak baizen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 178. orr.

Londongo zerua Gernikakoa halako hamar, hogei, berrogei, sirenen txistua baino mingarriagoa arranoen amiltze astuna.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 89. orr.

Merkantzi tren baten triki-traka geldia eta lokomotoraren txistua aditzen ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 540. orr.

Trenaren txistua entzun genuenean, denbora justua izan genuen trenbidetik apartatzeko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 46. orr.

Trumoi-hots eta haize boladen txistuen artean. Tartetxo batez ez baitzen haizearen txistua beste ezein hotsik aditu han.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 13. orr.

Edozein soinu bereizten genuen: fusilak kargatzen zirenekoa, granaden txistuak parabolaren goiengo puntuan zeudeneko une mutua, [...].  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 132. orr.

Bidezainaren txistua entzun zuenean trena martxan jarri zuela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 165. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Txistu arin bat egin du, begiak zabaltzen dituela bidenabar.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 227. orr.

Arnasa botatzeaz batera, txistu luze bat jaulki zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 42. orr.

Txistu desafinatu bat atera zitzaidan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 49. orr.

Latexari eskumutur parean tira egin eta txistu desatsegin bat egin zuen eskularruak, egurraz jabetzen ari den suaren antzekoa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 132. orr.

Laster hasiko ziren estreinako txistu erre ozpinduak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 123. orr.

Kanpoaldetik, kakahuete-gurdi baten txistu amaigabea etorri zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 138. orr.

Txistu zorrotz hezea bihurtu zen tutua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 46. orr.

Upelaren erpinak, garabiko gurpiltxoaren txistu zorrotzaren musikaz, agur moduan egiten zion nasako beheari.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 60. orr.

Haren hitzak ia deus ez aditzeraino estali zituzten eltzean frijitzen ari ziren xingarren txistu alaiek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 133. orr.

[Ura] gainerakoan alferrik irakiten egoten da, txistu leun etengabe batez.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 60. orr.

Haizeak amorruzko txistuak egiten zituen gau eta itsaso beltzen gainean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 128. orr.

Itxi belarriak infernuaren txistu maltzurrei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1205. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sasien artetik joan ginen herrestan, ra-ta-ta, txistu seinale bat egin eta belar luzeen artean ezkutatu ginen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 33. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Harridura-oihuak, miresmen-txistuak eta denetariko esklamazioak entzun ziren.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 13. orr.

Tsiganokek lau hatz sartu zituen ahoan, esku bakoitzeko bi, basapiztia baten antzera begiak biribil-biribil zabaldu, eta benetako lapur-txistu basati batek urratu zuen epaiketa-aretoko aire geldoa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 44. orr.

Arnasestuka ari dira gizajoak, eta batek bular-txistua egiten du.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 191. orr.

Zumezko bagoien gurpil txikien txilioa, zerra txistua zirudiena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.

Ba zuen Karmenek argibiderik mendez mende alderrai omen dabilen Mateo Txistuk eragindako haize-txistuarentzat ere.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 246. orr.

Musika esaldi kementsu horren erdian, parmesanoak txirula txistu mehe bat jaurtitzen zuen noizik behinka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 328. orr.

Berak jotzen zuen goizetan iratzartze-txistua.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 153. orr.

6 euskal musika-tresna, aurrealdean bi zulo eta atzean bat dituen zurezko hodi batez eta aho batez osatua, ezkerraz jotzen dena, danbolina lagun duelarik gehienetan.

Txistua eta danbolina ez ziren isiltzen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 87. orr.

Jendea poz-pozik aritzen zen txistuaren eta danbolinaren soinuarekin dantzan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 25. orr.

Soinu tresnetan, hor dira segur txistua, xirula, txiribita, txanbela, silbotea eta holako batzu.  Herria   2004-04-29

Malkoak zerizkiela ikusi ditiagu Zazpi Urteetako gerratean borroka latza egindako sentonak, berriro ere odolak zirakielarik, eta txistuek eta dultzainek airea inarrosten zutela.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 107. orr.

Sevillanak trikitixa eta txistua baino maizago entzuten baitira gure auzoan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 77. orr.

Uzkur begiratzen dio Soroak instrumentu guztiak, dultzainak eta panderoak, txistuak eta danbolinak dantza korroetatik baztertzen ari zen deabruaren tresna hari.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 35. orr.

Txistuaren eta pianoaren elkartze bitxi eta harrigarria gutxi balitz dantzarien erakustaldia gehitu zitzaien.  Berria - Kultura   2004-08-18

Txistu eta trikitri doinuen laguntza izan zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

Manifestazioa koloretsua eta zaratatsua izan zen: txistu, danbor eta adar hotsak nagusi izan ziren ibilaldi osoan zehar.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Denbora guti eri egonik, pausatu da Narkiz Diez de Ibarrondo txistulari eta txistu erakasle famatua · Hiru-lau lagunek solfeoa eta txistua be ikasi eben.  Herria   2004-04-08

7 irud/hed ik txirula.

Zulo bakarreko txistua hantua susmatzen zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 20. orr.

Annie ogia egiten ari zela, eta ni egurrezko txistu bat zizelatzen ukuiluaren gaineko mandioan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 42. orr.

Zitara eta harpa, danbolin eta txistu-soinua eta ardoa ugari zuen janaldietan.  Elizen arteko biblia   Is 5,12

Zergatik gelditu zara, bada, eskortetan, Ruben, artzain-txistuak entzuten?  Elizen arteko biblia   Epa 5,16

Jo dizuegu txistua eta zuek dantzarik ez; hiletak jo eta zuek negarrik ez.  Elizen arteko biblia   Lk 7,32

8 listua, tua.

Ahoa txistuz betea neukan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 197. orr.

–Heriotz... -txistua eztarrian behera pasa ezinik geratu zen- heriotza baten berri ematera natorkizu.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 137. orr.

Frantziskok bere txistuaz begiak igurtzi zizkion hiru bider Hirutasun santuaren izenean, eta desiratzen zuen argia itzuli zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 449. orr.

Beheko ezpainari hozka egin zion Santosek, eta txistuaz hezetu aho inguruak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 173. orr.

Tabakoak txistuaren konposizioa aldatu eta ahoko minbizia sor dezake.  Berria - Gaiak   2004-06-03

Eztarria garbitu eta farol baten oinera txistua bota zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 67. orr.

Paraguayko selekzioko jokalari bati txistua bota ziolako.  Berria - Kirola   2004-06-18

Txistua bota zuen eskuetara ilean artesia egin aurretik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 58. orr.

Bigarren ordezkari nagusia familian! -esan zuen, harro-harro txistua irentsiz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 56. orr.

Mingainarekin gorputza txistu lodiaz zikinduz.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 124. orr.

Orain, adur txistu lodia egin!  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 190. orr.

Elias Elortzak [...] nahiko lan izaten zuen hitz egiteko, eta, berez notarioak ez ikusiarena egin zuen arren, txistu zipriztinen bat edo beste joan zitzaion haren mahuka gainera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 15. orr.

9 txistu-antzeko

Barrako gizonak txistu-antzeko hots bat jaulki zuen letaginen artetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 21. orr.

-Hi, adiskidea, alferrikako borrokan ari haiz hor -esan zion ispiluak txistu-antzeko ahotsarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 49. orr.

Orduan Riddleren txistu-antzeko ahotsa entzun zuen: "hil ezazu".  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 265. orr.

10 txistu egin

"Sss", txistu egiten dio berriro Ryan-ek.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 251. orr.

-Zer iruditu? -txistu egin zuen harriturik-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 16. orr.

Joan zen astean patronalaren egoitzan egindako bileran, esaterako, lehen ministroari txistu egin zioten.  Berria - Mundua   2006-04-06

Iluntzean txistu egiten diot lotara etor dadin.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 67. orr.

Piztia gutxi batzuek txistu egin zuten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 170. orr.

Trenmakinak txistu egin zuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 89. orr.

Hooch andreak ozen txistu egin zuen bere zilarrezko txilibituaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 167. orr.

Estazioburuaren txilibitua hartu eta txistu egin nuen indar biziz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 49. orr.

Zartailuak txistu egin du airean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 298. orr.

Arnasa zelan hartzen duten aztertzeko, bularrean entzungailua jartzen badiegu, ikusiko dugu txistu egiten dutela.  Berria - Gaiak   2004-12-02

Belarri barnean txistu egiten zidaten oraino egunbete lehenago nire andreak ate horretaz haraindi erran itsuskeria guztiek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 227. orr.

Isil-misilka txistu eginez tren jasorantz jo eta aldirietako trena hartu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 215. orr.

Aurrena, pentsatzen hasten zara hainbeste mesedez ez dela parte onekoa, eta gerora, esaten dizuten bakoitzean belarriak txistu egiten dizu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 170. orr.

Etxeko taldeari bere zaleek txistu egiten diotela ikustea aurkariarentzako atsegina omen da.  Berria - Kirola   2004-05-11

· Haizeak putz eta txistu egiten zuen arbolen adaxka biluzietan eta sasietan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 95. orr.

[Zooan] ez baita inoiz jakiten zerk dagien txistu, marmar edo kurrinka, musika modernoaren antzeko arrabotsa: izan zitekeen tximua, edo txoria, edo agian basakaturen bat, auskalo zer, arreske edo herio-suhar orroka, ezin ba jakin...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.

11 txistu hots (orobat txistuhots g.er. eta txistuots g.er.)

Ni ez, nik txistu-hotsa egiten nuen bi behatz ahoan sartuta bestearen alde nengoelako.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 164. orr.

Gizon-ahotsak entzun ziren nahasi-mahasian, gero isilune bat eta, bat-batean, aizkora baten txistu-hotsa eta danbateko garbia. Obusen txistu-hotsa eta aiene-zinkurina, gureganantz hurbiltzen ari direlarik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 268. orr.

Gero, esan zion ez irteteko eguerdiko txistu-hotsa entzun artean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 269. orr.

Grebaren bosgarren egunean sirenak eta txistu hotsek hartu zuten Donostia eguerdian.  Berria - Ekonomia   2004-05-15

Tren baten txistu-hotsa entzun zuten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 246. orr.

Harryk biziki azeleratu zuen, haizeak txistu-hotsa ateratzen ziola belarrietan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 252. orr.

Ibaiertz elurrez estali hartara seinalatu zuen, nondik baitzetorren txistu-hots luze sarkor bat.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 307. orr.

Birikek txistu-hots itxuragabea egiten diote.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 17. orr.

Kanarioak kaiolan txistu hots baketsuak egiten zituela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 151. orr.

Lurrun-zorrotada bat irten zen txistu-hotsez kameratik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 154. orr.

12 txistu jo

Griphookek txistu jo eta burdinbidean orga txiki bat etorri zen ziztu bizian haiengana.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 71. orr.

Léak txistu jo zion berriz, bestelako doinuz.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 152. orr.

Ez da bidezkoa izan Sanzoli txistu jotzea; hori ez zait gustatu.  Berria - Kirola   2004-09-19

Lokomotorraren lurruna arnasaren gisa mehe eta zuri arratsalde hotzean, txistu jo zuen arropa zabaltzeko sokaren azpitik pasatzean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 55. orr.

Txalo eta txistu jotzen diote bere etxetik alde egitean.  Elizen arteko biblia   Jb 27,23

Jo nuen txistu, egin nion dei, baina alferrik, ez zen ageri.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 125. orr.

· Ronen anaia bikiak txistu jotzen ikusi zituen Harryk.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 110. orr.

Txistu jotzen saiatu zen emeki-emeki, baina atera zitzaizkion soinuek ez zuten antzik itxuratu nahi izan zuen doinuarekin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 105. orr.

Nik ez entzuna egin nion, eta txistu joka jarraitu nuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 76. orr.

Gure bozina eta txistu-jotze aski maiz errepikatuek inolako erantzunik ez baitzuten jasotzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 79. orr.

13 txistu-jotzaile

Berari eta Sabin Bikandi txistulari, Bilbao musika eskolako zuzendari eta etnomusikologian adituari Jose Inazio Ansorenak txistu jotzaile eta katedradunak trikiti irakaskuntzaren inguruko diagnostikoa egiteko eskatzean.  Berria - Kultura   2004-09-29

Badakizu, Strabon gure geografo ezagunak, Hispania aldeko populu txistu jotzaile bat aipatu zuen! Haietarik dugu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 115. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus