Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ziztadun 1 izond ipar ziztatzen duena. ik ziztakari.
Lore ederra usain onarekin baina bere arantza ziztadunekin ere! Horrengatik block-a alanbre ziztadunez inguratzen digute. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 31. orr.
Gureaganik berexia zen bi alanbre lerro ziztadunez. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 90. orr.
Hervék ez zuen hitzik ere askatu: sagarroia bezain trinko eta ziztadun zegoela argi zen, lanjerra berriz nondik jaukiko zitzaion goaitan. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 116. orr.
2 irud/hed
Unanue eta Olaizola bi aitzinekoek joko ziztaduna erakutsi dute, baina gaztek maila goragoa emanez eraman dute partida. Herria 2001-10-04