Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ziztakari 1 izond ziztatzen duena. ik ziztakor.

Beste aldean, berriz, alanbre ziztakariz inguraturiko kandela txiki bat, sugarra eta guzti, ageri zen goiko aldean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 105. orr.

Haren irispidean jartzen nintzen trintxeretan, aurrepostuetan, hari ziztakarien erdian, erasoetan, metrailaren azpian, gas itogarrien erdian.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 189. orr.

Gero hari ziztakariarekin metro baten garaierako hesiak eraikiz, aski zabalak aise ez pasatzeko gainetik, kalez kale, etxez etxe, bidez bide.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 79. orr.

2 irud/hed

Hatz ikasiez zarata oro urratu zuen, pianissimo batekin hasiz, nota luze, ziztakariekin, apurka in crescendo-ra egiteko.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 102. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus