Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zizelkaria da, eta bere obrek, burdin eta zurezkoek, arrakasta haundia dute. Herria 2003-02-13
Hiru zizelkari dira eta lau margolari. Herria 2003-07-24
Bardozeko Salha jauregian, Jacques Lasserre zizelkaria eta Jean Luc Labat margolariaren obrak ikusgai izanen dira ekainaren 25etik uztailaren 10eraino. Herria 2005-06-23
Hor dira xarmanki ezarriak Txillida zizelkari ospetsuaren obra asko eta asko. Herria 2001-06-28
Funtsean ez zen bakarrik zizelkaria; poesia, arkitektura eta zinemagintza ere jorratu zituen. Herria 2003-04-17
Zizelkaria Italian ibili zen erretaula egiten hasi baino lehen, eta hango Pizkundearen ezaugarriak Erdi Aroko tradizioarekin uztartzen jakin izan zuen. Berria - Kultura 2006-01-17
Diren gauzen kausak lau direla: kausa materiala (kobrea), formala (zizelkariaren espirituan den irudia), efizientea (zizelkaria bera) eta finala (zertarako den egin tailua). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.
Hala obratzen da, zizelkariak harrian nola, milioika lagunen pentsaera. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 137. orr.
Iragan mendeko zizelkari handienetarik izana da Pablo GargalloKataluña. Herria 2004-07-01
Pablo Gargallo (1881-1934) ez da zizelkari ezaguna. Berria - Kultura 2004-06-29
Beobide zizelkari famatuaren semea. Herria 2002-11-14
Harri pikatzaile eta zizelkari trebea. Herria 2003-06-26
Azaroaren 26an, Zigor Kepa Akixo zizelkari olerkariak Senpere Oxtikenean biziaraziko du berari doakion momento poetiko berezi bat. Herria 2005-11-24
Xantxotea erakustokiko Erdi Hetsi elkarteak ditu antolatzen egun horiek, Jose Ulibarrena nafartar zizelkari etnografoa omenduz aldi berean. Herria 2004-12-02
Olerkiak idazten ditudanean, benetako zizelkari sentitzen naiz. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 298. orr.
Ikastaldi berezi batzu muntatuak dira legarra bilduz, gisa hartarat metatuz eta gero pollikiño lantuz, zizelkari obra eder batzuen egiteko. · Oraidanik harri-zizelkari asko juntatuak izan dira sorkuntza baten asmatzeko. Herria 2001-08-09
Erakusketa gunean, makil zizelkaria bere lanetan. Herria 2004-04-29
· Guanes Etchegaray tindatzaile-zizelkari artistak bere obrak erakutsiko ditu, maiatzaren 2tik 21era, Baiona-Arenetako Artein Donsacq galerian. Herria 2005-04-28
Zenbat gogoeta eta idazlan ez du argitaratu han eta hemen Etienne Salaberry-k [...] aste guziz bi artikulu mamitsu eskainiz, bata euskaraz bestea frantsesez, batean nola bestean zinezko hizkuntza zizelkari jeinutsua! Herria 2003-03-17
Echevarria, argi zizelkaria. Herria 2003-07-31
-Oraintxe, oraintxe saldua dut... -ihardetsi zion artista zizelkariak. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 68. orr.
Bera musikari izanez, gure adixkide zizelkariak badauka musika-tresna "sakratu" horrentzat atxikimendu bat ezinago tinkoa. Herria 2001-07-26
harri zizelkari (3); jorge oteiza zizelkari (4); oteiza zizelkari (5); zizelkari artista (3); zizelkari eta (6); zizelkari famatuaren (3)