Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskultore (ETCn 3.794 agerraldi) 1 iz zizel lanak egiten dituen artista. ik zizelkari.

Azken aldiko euskal artea aukeratu genuen gaitzat (1960-1980): lanaren ardatza margolari eta eskultoreei egindako elkarrizketak izango ziren.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 109. orr.

Ez du musikaria izan behar, Aristoxenoren pare, baina ezta musikan ezjakina ere; ez Apelesen mailako pintore, baina lapitzarekin ez du trakets izan behar; ez du eskultorea izan behar, Miron edo Polikleto izan ziren bezala, baina plastikaren arloan ezjakina ere ez Ni ez naiz eskultore, zeren eskultore edozein izan baitaiteke, baita hiru harri bata bestearen gainean jartzen dituena ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 490. orr.

Sebas Larrañaga eskultoreak egingo du eskultura, brontzez eta granitoz, eta tamainu naturala baino handixeagoa izango da.  Berria - Kirola   2004-02-20

Julio Sanz musika sortzaileak eta Fernando Buenache eskultoreak kontzertu-instalazio bat egingo dute.  Berria - Kultura   2004-02-04

Donald Judd estatubatuar eskultorearen erakusketa eskainiko du Londresko Tate Modern galeriak, bihar hasi eta apirilaren 25a bitartean.  Berria - Kultura   2004-02-04

Aintza eman diogu Oteiza eskultoreari, baina Oteiza filosofoa ez dugu aintzat hartu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 172. orr.

Telebistan hondartza irudiak agertu dira, Rio de Janeiroko hondartzan izotzean eskultore den Nelson Oliveira aurkeztu dute.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 221. orr.

Guti dira haren funtseko eta irudimen samurreko eskultoreak.  Herria   2002-07-25

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bilduma iraunkorreko artelanekin osatutako XX. mendeko eskultore handiak izeneko erakusketara batu zen jende gehien: 766.379 lagun, guztira.  Berria - Kultura   2004-01-14

Iparraldeko kanten leloak datozkigu beti burura, eta Aleijadinho eskultore barrokoa, eta sanba eskolak, futbola, inauteria eta São Pauloko makarroiak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 98. orr.

Biluzik zegoen nire ametsean eta bere soin paregabea eskultore greziar eta erromatar onenek ere ezingo zuketen irudikatu.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 48. orr.

Espacio Marzana galerian ikusi nuenean esperimentatzeko gogoa igerri nion ordura arte eskultore espresibo eta aldi berean klasikoa zenari.  Berria - Kultura   2006-02-05

Gainerako gorputz-adarrek ere proportzio-erlazioa gordetzen dute, eta horretaz baliatu ziren pintore eta eskultore ospetsu guztiak, eta izen eta entzute handia lortzera iritsi ziren.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1490. orr.

Zortzi euskal eskultore eta margolari ezagun horien ehun bat artelan propio bildu dituzte. Koadroak erakusten zuèn neke eta atsekabe hura igarri nion Pedrori berari ere, betarte izerditsuan eskultore izengabe batek oinazearen iduria zizelkatu balio bezala.  Berria - Kultura   2004-06-11

Haren aurpegia eta betartea, exagerazioaren eta soberaniaren keinu hartarat bildua, eskultore anonimo batek gorputz hartan izuaren arima zizelkatu balu bezala, supituki eta deblauki...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 173. orr.

XX. mendeko eskultorerik iraultzaile eta berritzaileenetakoa izan zen Constantin Brancusi artista (1876-1957).  Berria - Kultura   2004-01-29

Xabier Laka eskultore adiskideari, berriz, oso gustagarri egin zitzaion bolatzarraren eta inurriaren arteko kontrastearen plastikotasuna.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 182. orr.

Aski ezaguna da Arizkungo seme Xabier Santxotena, eskultore eta sukaldari sonatua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 187. orr.

Barnean dagoen erakusketa Oteiza handiaren obrez osatua da, bai Oteiza euskal eskultore aintzindari famatuaren lanen bilduma bat Haize Berrin ikusgai.  Herria   2001-06-28

Fredeik Bartholi: New Yorkeko (AEB) Askatasunaren estatua egin zuen eskultore frantsesa.  Berria - Gaiak   2004-05-12

Aipa daiteke, bere genealogia interesgarriagatik, 1893an Adolf Hildebrand alemaniar eskultore eta arte-historialariak argitaratutako teoria.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 105. orr.

Antzinako eskultore eta pintoreengan antzematen da hori gehien, zeren eta horien artetik, aitortutako merituak eta estimazioa zituztenak ondorengo guztion oroimenean geratu baitira betiko, hala nola Miron, Polikleto, Fidias, Lisipo eta beste hainbat, artearen bidez beren ospea lortu zutenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1430. orr.

20.garren mendeko euskal margolari handienetarik bada Jose Anton Sistaga, bere lekua dauka ere Youri Sistiagak gaurko eskultore onenen artean.  Herria   2005-07-21

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskultore hitzak berak hori esan nahi du, eskuekin landu, ezta?  Berria - Kultura   2006-01-24

Bi lantegiak pintore eta eskultore talde batek erabili zituela Ruche jauna haien jabe izan aurretik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 331. orr.

Bisitariek Izuratik Bunuzerat egiten ahalko dute ere jauzi bat, sei artisten margolan eta eskultore erakusketa bat antolatua baita han, hiru toki desberdinetan: Errekaldean, Urrutigaian eta Intxausetan.  Herria   2001-08-09

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Andoaingo Garate Estudiosen grabatu dute, Kaki Arkarazo «soinu eskultorearekin».  Berria - Kultura   2004-10-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus