Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zitzi 1 iz pertsonez mintzatuz, soberan-edo dituen haragiak. ik txitxi.
Ispiluaren aurrean jarri eta egiazko tolesak ageri zitzaizkidan gerrian, zitzi mardul xamarrak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 21. orr.
2 txitxia.
Orain arte axurikia hara saltzen genuen trumilka, kamioiak beteka, baina mutur zuritu dira irudiz eta berek hazi bildotsen zitzi arinagoa nahiago dute. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 103. orr.