Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txitxi (orobat xitxi g.er.) 1 iz adkor haragia.

Soineko estu baten bildutako biribiltasunak eta soberako txitxiak nabarmenki astinduz joan zen bezeroarekin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 81. orr.

Hilak, biluz gorrian, txitxirik ia batere gabe, puska zaharrak bezal-bezala bata bertzearen gainean itzulipurdika.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 183. orr.

Beragatik, nire txitxiak xerradatan ebakiko nituzke; beragatik, su motelean erre nintzaten utziko nuke.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 72. orr.

Hamazazpi urteak bete berriak eta oraindik ere beste inoren txitxiak zer gustu zuen probatu gabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 62. orr.

Arroza txiki, baba txiki, / tartean batere ez txitxi.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 68. orr.

2 txitxi burruntzi (orobat txitxiburduntzi)

Nola Héracliusek ia-ia jan zituen antzinako dama galai batzuk txitxiburduntzian sartuta.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 56. orr.

Ileordea erabiltzen zuen, oso zainduta janzten zen, ez zen inoiz gaixo, animalien zale zen, ez zion gorrotorik jendeari, eta galeper txitxiburduntzien zale amorratua zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 33. orr.

Bigarren gosariko galeper txitxiburduntziei ekin aurretik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 33. orr.

Txitxi-burruntzia banintz bezala!  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 78. orr.

3

Bihotzari txitxi-urka eginez eta arimari izerdia ateraz zuzendu behar izan zuen Galindezek fusilamendua.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 256. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus