Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirtzil 1 izond/iz mespretxagarria; balio hutsalekoa. ik ziztrin. (pertsonak)

Antxetak jira eta bira zebiltzan jendetza ilun, zikin eta zirtzilaren gainetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 395. orr.

Iruinsemeak ipotx zirtzil baten gisara ikusi zuen bere burua, armada gaitz horren erdian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 52. orr.

Soldadu axolagabe zirtzil bilakatu omen ginen, eta berak jarraraziko omen gintuen sasoi betean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 154. orr.

Zertan ari da jende zirtzil hori?  Elizen arteko biblia   Ne 3,34

Eta nor naiz ni, har guztiz zirtzila eta zure morroi ezereza?  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 161. orr.

Beren maitasun, nahikunde eta desira guztiak sorkari zirtziletan jarriz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 57. orr.

Koinatua diat suge zirtzil hori, baina ez nikek haren askatasunaren ordainean sos bat ere pagatuko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 158. orr.

Halakoa, ezer onik egin ez eta besteen egite onak lardaskatuz, guztientzat pertsona zirtzil eta mespretxagarri bihurtzen baita.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 768. orr.

CFDTk «nagusi zirtzilen egitate larriak, errespetu falta eta bortizkeria soziala» gaitzetsi zituen.  Berria - Ekonomia   2004-03-05

Ala Jainkoa, zirtzil horrek ere bazian ehiza bukaerako turutari itxarotea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 122. orr.

Zirtzil edo alfer talde bat bagina bezala tratatzen gaituzte.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 387. orr.

2 (gauzak)

Bat-batean eta ustekabean zalu igarotzen baita lekutako herrixka zirtzil baten aldamenetik bere urrezko tresneriarekin, zaldi ezinago ederrekin eta kristal dirdaitsuekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 139. orr.

Opel Corsa zirtzil bat zen, zuria, modelo zaharrenekoa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 27. orr.

Altzari artistiko finenak eta trepeta zirtzilenak nahas-mahas.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 95. orr.

Bi dama zituen poema zirtzil horrek protagonista.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 163. orr.

Aski azalpen zirtzila eta funtsik gabea zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 122. orr.

Enplegu zirtzil bat eman zioten, urtean hogeita hamar edo berrogei errublo lansari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 333. orr.

Kiroletan belaxka, ausarkerietarako ustelegia eta solasean mihi-motx, ariketa zirtzil horretan aurkitu nuen nabarmentzeko bidea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 182. orr.

Ez duk asmatzen ahal zer prezio darabilten alokairu zirtzil batengatik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 128. orr.

Makur konprenitu ez banion, magia istorio zirtzilen bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 162. orr.

Egunaz edo berdin gauaz, aro ederrez edo euri zirtzil baten pean.  Herria   2005-03-03

3 zarpatsua, jantzi zahar eta urratuak erabiltzen dituena.

Oinutsik dabiltza, jantzi zirtzilez janzten dira eta hutsa da jaten dutena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 470. orr.

Aita, berriz, hiritik urrun bizi dut, txiro, lurrean lo eginez eta arropa zirtzilak jantziz.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 77. orr.

Beretzat tunika zirtzil eta latz bat atondu zuen, eta uhala kendu eta soka bat hartu zuen gerrikotzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 508. orr.

Blusa zirtzil batez jantzia, sukaldeko morroi bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 191. orr.

4 iz jantzi zahar eta urratua.

Oraindik hotz egiten baitu zirtzil hauek jantzirik abiatzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 123. orr.

Neska ohean etzan, eta soinean zeuzkan zirtzilak erantzi zizkion segidan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 191. orr.

Bai zentzugabea nik negu osoa halako zirtzilak jantzita eman izana!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 506. orr.

Itasoan, ontzikoek arropa guztiak kendu eta zirtzilez jantzi ninditean, oraintxe ikusten nauan gisan, esklabutzat erabiltzeko asmoz.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 104. orr.

Zirtzil zikinez jantzi zuen; orein baten larru zaharkitu bat ipini zion gainean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 96. orr.

· Aurkitu du hainbat urtetan amesten zuen harri filosofikoa, edozein zirtzil urre bihurtzeko formula.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 207. orr.

Euriteetan, serio-serio paseatzen ziren, zirtzila zerion guardasol ikaragarri handi baten azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 239. orr.

5 irud/hed

Gertakizun haren ondoren hasi ziren indioei ikasitako teknikaz arto-hostozko zirtzil haiek egiten, eta zirtzilen trukean erosten zituzten aldian aldiko kapritxoak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 56. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Zirtzil-saltzaile hura bilatuko bagenu...  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 49. orr.

· Soldaduburuak, apal gaineko arto-zirtziletan erreparaturik, haien prezioaz galdetu zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 41. orr.

Indioenak bezalako arto-zirtzilak!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 34. orr.

7 inauteriako pertsonaia.

Ihauterietako pertsonaiak, Hartza, Zirtzilak eta Antzerkilariak.  Herria   2005-09-29

Zirtzilak aldiz Zanpantzarren adixkideak dira, neguaren mezulariak, nola nahika doatzi eskuin ezker, lizunkeria eta gaixtakeriaren sustatzaileak dira, gorriz eta beltzez jauntziak, arrabots ainitzekin.  Herria   2003-02-27

Berez, zirtzila herritar zikin bat da, basa eta gaizki ikasia.  Berria - Kultura   2006-02-25

Uztaritzeko 12 bat gaitero eta 30 bat danbor jotzailek lagundurik, 80 bat zirtzilek karriketan dantzatuko dute.  Berria - Kultura   2004-02-20

Aurtengo ihauterien gaia izanen da "Zirtzilak Zintzoen kontra".  Herria   2003-02-27

8 mari-zirtzil izond adkor emakumeez mintzatuz, zirtzila.

Mari-zirtzil alaena! -oihu egin zuen ahots batek leihotik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 271. orr.

-Etorri hona, mari-zirtzil alaena...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 271. orr.

-Hara, laztana, neuk esango diat, baina uste diat mari-zirtzil banda osoa bat datorrela: bihotz-bihotzez eskertuko diagu beti... beti-beti.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 116. orr.

Mari-agintzaile bat haiz eta mari-zirtzil bat.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 182. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arropa zirtzilez (3); mari zirtzil (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus