Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirtzikatu, zirtzika(tu), zirkikatzen (5 agerraldi, 3 liburutan) 1 du ad birrindu, desegin. ik zirtzilatu; zirtzikatu.

Kontatu egin nion, braustadan, neure lagunarena, nola ezin izan zuen gehiago eutsi eta nola aurkitu genuen: ate hertsien atzean, beharrik, zeren bestela zopiloteek asto hila bezalaxe zirtzikatuko baitzuketen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 124. orr.

Une bakar batez ere tutik sinetsi ez arren, bera kontsolatu egin behar, dagoeneko amildua, zirtzikatua eta Ezezaguneraino ikaztua sentitu izan banintz bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 90. orr.

Txakurrek alde egindakoan, ate gabeko etxe bat izanen dute, beren jantziak, liburuak eta gauzak oro lurrean nahas-mahasean zirtzikatuak, eta abokatu batengana joanen dira lasterka.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 308. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Kiratsa darie, besterik ere ezin espero sai sarraskijale batzuengandik, itsusiak ere badira, eta beti saldoka topatzen dituzu, uxatzen ere nahiko lan lanean ari baldin badira, alferrik dituzu orduan zure bozina-jotzeak oro: gehienez ere hegoak astindu eta sarraski zirtzikatuaren inguruan hasiko zaizkizu jauzika.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 72. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus