Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta "zirriborratu ziola" esan dudanean, adierazi nahi dut ikuspen hori zirriborraturik dagoela eta erdietsezina dela bere izaeragatik beragatik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 67. orr.
Paperean hasi nintzen bospasei ideia zirriborratzen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 145. orr.
Emakumeak poltsatik bolaluma eta libreta ñimiño bat atera eta zerbait zirriborratu zuen gainean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 390. orr.
Ohar batzuk zirriborratu ditiat... «Kuskue tanden», 2004 - 28. orr.
Kapa jantzi ondoren, Harryk ohar bat zirriborratu zuen Ronentzat, nora joan zen esanez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 92. orr.
Hego haizeak gure literaturan duen presentziaz lantxo bat zirriborratzen hasia nengoen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 129. orr.
-Lan bikaina egin duzu -esan zion, helbidea esku dardaratiz zirriborratu ostean-, eskerrik beroenak eman behar dizkizut. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 95. orr.
Arroz ura edan behar duzu batez ere -beste paper bat zirriborratu zion Mentxuk-. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 66. orr.
"Zer esan nahi duzu?”, zirriborratu zuen Harryk, zirrararen zirraraz orrialdea orbanduz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 203. orr.
Zoruan hormarako paper zaharrak zabaltzen zituen, buelta emanda, eta paperaren gainean muinoak eta ibaiak zirriborratzen zituen. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 92. orr.
Han daude bolaluma beltzez zirriborratutako marrazkiak. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 90. orr.
Berehala zirriborrotzen du egintzaren plangintza eta erakuntza, gero bakoitzak bete beharko duena. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 87. orr.
Ikusiko da ondoan zirriborratuko dudan teoriak harreman bikoitza duela orain arte egin diren ikerketekin. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 22. orr.
Maila enuntziatiboa bere gertutasunean bertan zirriborratzen da. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 128. orr.
Hipotesi orokor bat zirriborratzen saiatzen da. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 74. orr.
Puntu honetantxe hasten da zirriborratzen gero zinemari buruz berehalaxe zabalduko den kritika-gai bat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 171. orr.
Saltzaile ibiltariarentzako beste gutun bat zirriborratzen hasi zen buruan, gutun gogorra, iraingarria. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 57. orr.
Ikuskizun genuela etortzekoak ziren urrats berriak; hauteman zitekeela garai berrien nondik norakoa, baina bidea zirriborratu gabe zegoela artean. Berria - Euskal Herria 2006-05-04
Zortzi ataletan banatua; atal horien sarrerak idatzita, osorik batzuetan, zirriborratuta besteetan; eta ia dena makinaz idatzita. Berria - Kultura 2004-12-02
Aski patetikoa zeritzon aurpegian zirriborratutako segurtasun keinuari. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 57. orr.
Beraren aurpegi fin, ttikian irri liluragarria zirriborratu da. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 132. orr.
Disimuluan huts egindako gaitz-ulertuaren imintzioa zirriborratu zitzaion Joseluri opariaren zertzeladak ikusi zituenean. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 131. orr.
Bainugelako ispiluak bere gorputza zirriborratuta erakutsi zion Danielari. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 99. orr.
Argi gorri indarge batek erditzalez zirriborratzen zuen begietara hedatu zitzaion esparru ezezaguna, eta instintiboki makurtu zuen linternaren norabidea lurrera. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 104. orr.
Nire pentsamenduaren nahasmendu izugarriari diot beldur, batez ere, nire arrazoiari, ihes egiten baitit, estura larri misteriozko, ikusezin batek zirriborraturik, barreiaturik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 175. orr.
Orain egiazko balioaren irizpiderik ez dugu, denak berdin balio du, erlatibismo zirriborrotsuenean zirriborratuak gabiltza. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 130. orr.
Bederatzi-hamar lerro zirriborratuk bete nahi zuten orria. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 147. orr.
Orri zirriborratuak bota; te-kikara sakelan sartu patioko kanilan garbitzeko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 257. orr.
Etxeko jantzia janzteko jaka eranzterakoan, sakelak miatu, ohi zuen bezala, eta hara paper zirriborratua aurkitu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 385. orr.
Pixka batera, idatzi zuena zirriborratu eta begiak jaso zituen, leihotik kanpora aurrera zihoan udaberrian erreparatu gabe, pentsakor. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 193. orr.
ohar bat zirriborratu (3); orri zirriborratu (3); zerbait zirriborratu (3)