Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hantxe ageri zen, ongi zegoela jakinarazteko, lapitzez zirrimarraturiko hitz batzuk ageri zituen paper zatia, hurbilekoen helbide batera zuzendua. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 56. orr.
On Camillok umetxo bat harrapatu zuen apaizetxeko zarpiadura zuria ikatzaz zirrimarratzen, eta zezen baten antzera oldartu zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 219. orr.
Hori da hori liburuak zirrimarratu beharra! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 377. orr.
Gosaria bertan behera utzi eta ohar bat zirrimarratzeari ekin zion paparreko poltsikoan eraman ohi zuen koaderno txiki batean, mukizapiaren atzean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 257. orr.
Frontoia ikatzez erabat zirrimarraturik zeukan ateak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 61. orr.
Zifraz eta letraz zirrimarratutako orri baten gainean makurtuta. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 297. orr.
Nahiago izan zuen orain izkribu sakratuetan bildurik dagoen argumentu labur bat zirrimarratzea kareta fabrika bateko hondakinen artean. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 51. orr.
Alde banatan hiru kartel zirrimarratu ipini zituzten saltinbankiek. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.
"Credencial del Pelegrino" fidagarrian egona naiz, so eta so, Europako bideen mapa zirrimarratuari Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 47. orr.
Ber-bertan zirrimarratu zuen soneto bat beren gurasoak irain litzatenen aurkako gurutzada bat eskatzeko Aitasantuari. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 86. orr.