Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirkulu (orobat zirkulo g.er.) 1 iz zirkunferentzia batek barnean hartzen duen plano zatia; zirkunferentzia.

Zirkulua, adibidez, munduko gauza bat da, ala abstrakzio matematikoa da?  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 76. orr.

Figura handi sinpleak -laukia, triangelua, zirkulua, laukizuzena- identifikatu eta bakoitza dagokion zuloan sartzeko jostailua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 135. orr.

Zein hartueman zehatz duen diametroak zirkuluarekin zenbaki arrazionaletan edo irrazionaletan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 186. orr.

Biribila osatuz jarri zituzten animaliak bidaiariek, eta zirkulu haren erdian egiten zuten lo denek.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 111. orr.

Konpasarekin zirkulu bat egingo da, zentroa gnomoa dagoen lekuan jarriz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 770. orr.

Zirkulu bat marraztu, eta hitz batzuk ahoskatu zituen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 72. orr.

Zuzenak zirkulua bi zati berdinetan zati dezan, zentrotik pasatu behar du nahitaez.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 39. orr.

Epizentrotik mila metroko diametroko zirkulu batean ez zen inor bizirik atera.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 114. orr.

Nahi adina zehatz jakin daiteke, beraz, zirkuluaren azalera... Ezin da, ordea, erabateko zehaztasunez jakin.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 162. orr.

Talesek erakutsi zuen triangelu bakoitzari zirkulu bat egokiaraz dakiokeela; haren hiru erpinetatik pasatzen den huraxe, hain zuzen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 37. orr.

-Zirkuluaren koadratura!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 196. orr.

Meridianoak, lurraren poloetatik igarotzen diren zirkuluak dira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 291. orr.

Era berean, giza gorputzarekin zirkulua ateratzen den bezalaxe, karratua ere berdin-berdin aterako litzateke.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1490. orr.

Zirkulu horren erdigunea gaztelua izanen da.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 262. orr.

Behiek zirkulu bat egiten zuten, erdian txahalak utzita, eta adarrak erakusten zituzten kanpora.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 104. orr.

Lantza eta ezpaten zirkuluak bi muino hauek defendatzen zituen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 208. orr.

Baltse zoroak dantzatu zituzten maitagarrien zirkuluaren inguruan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 285. orr.

Kanpin-gasezko argi bat paratu dute zirkuluaren erdian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 88. orr.

Kaleargi bakarraren argi ahulak zirkulu herdoilduaren erdian jotzen zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 130. orr.

Zure laguna infernuko laugarren zirkuluan dago.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 59. orr.

Patioan, zirkuluan egin behar duzue paseoa.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 106. orr.

Nik lapitzaz hormako egutegian zirkulu batekin inguratzen nuen aita itsasora joaten zen eguna.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 16. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zirkulu zirkunskribatua poligonoaren kanpoaldean dago eta haren erpin guztietatik pasatzen da; zirkulu inskribatua poligonoaren barrualdean dago, eta haren alde guztiak ukitzen ditu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 157. orr.

Emakumea, besoak buru gainetik jasota, zirkulu txiki batean mugitzen hasi zen tabernaren erdian.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 55. orr.

Zuloak, alde batetik begiraturik, zirkulu perfektua osatzen zuen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 12. orr.

Konpasaren laguntzaz, zirkulu perfektuak egiteko aukera.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 19. orr.

Eremu artikoetan hasi eta zirkulu polar antartikoraino.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 137. orr.

Ez du zirkulu osorik osatu, ordea, neskek uko egin baitiote eskaintza.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 102. orr.

Betaurreko borobilak ez baitziren bi zirkulu distiratsu baizik.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 89. orr.

Zirkulu hazkor baten erdian egotea bezala zen, hura azkenik gabe handituz, urrunduz doala ikusten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 213. orr.

Zazpi bizitzako gizona zirudien, suzko zirkulu hartan mantentzen baitzituen denak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 192. orr.

Marmol beltzekoa zen eta hiru zirkulu zentrokidez osaturik zegoen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 274. orr.

-Diapositiban ageri den zubiak bi begi ditu, berdinak ikusi batean, zirkulu osoak osatzen dituzte uretan islatzean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 73. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gure hildakoak lurperatu izan ditugu antzinatik (harri-zirkuluetan bezala, errito gisa antzinako harrespiletan agertzen zirenak bezalakoak).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 304. orr.

Badakizu kolpe bakoitzarekin uhin zirkuluak sortzen direla uretan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 423. orr.

Bat-batean, argi-zirkulu bat agertu zen horma gainean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 171. orr.

Sei eguzki, sei harea zirkulu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 282. orr.

Muino-zirkulu baten gainean araokatu zituen ekaitzak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 28. orr.

4 irud/hed

Mundu-ekonomia zirkulu zentrokideetan zegoen egituratua. Lehen zirkulua Europako hegemonia eskuratu nahi zutenek osatzen zuten (Ingalaterra, Frantzia). "Ziklo ekonomikoaren desagertzea", hots, etenik gabeko hazkundea, beste urrezko aro edo zirkulu birtuoso batean sorkuntza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 30. orr.

Ez dakit nola, elkartu eta bakarrik geratu ginen, tabernaz tabernako zirkulu amaiezinean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 116. orr.

Latino Amerika izan zen, Europaz kanpo, europar mundu-ekonomiaren zirkuluan "integratu" zen aurreneko eskualdea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Historia zirkulu bat dela eta deus ez dela lehenago izan ez denik eta geroago izango ez denik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 135. orr.

Irakurlea jarrera hori hartzera eta ezer ez zaiola jakintzat emango onartzera beharturik aurkitu denean, irakurlearen eta poetaren arteko zirkulu intelektuala itxi egiten du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 15. orr.

Kazetarien galderak ere igandez igande errepikatzen dira, eta nola jokalariak eroso sentitzen baitira arauzko zirkuluaren mugen barruan, behin eta berriro errepikatzen dituzte erantzunak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 138. orr.

Zerizan pentsatzaile oro pentsatzailea den heinean substantzia da" esakunearekin erlazioaren kategoriatik atzerantz egiten badugu kategorien ilaran, harik eta zirkulua itxi arte, bada, orduan, azkenik, zerizan pentsatzaileen existentzia aurkitzen dugu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 156. orr.

Barbeitok zirkuluak egin zituen besoekin ikasle guztiak animatuz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 116. orr.

5 (irud/hed, hitz elkartuetan)

Pierre Chaunuren komunikazio-zirkuluen teoria gogoan hartzen badugu, Erdi Aroko nekazari batek, bera bizi zen lekuko bost kilometroko ingurune batean eskuratzen zuen kontsumitzen zituen ondasunen %90.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Bailarak osatzen zuen bigarren truke-zirkulua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Zoriontasun zirkulu handi baten barruan zirela sentitu zuen...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 68. orr.

6 harreman ohikoa duten pertsona multzoa, eskuarki elkarrekiko jarduera batek lotzen dituena; norbaiten inguruko pertsona multzoa; gizarte taldea.

Enpresa-gizon horietako batzuek erakunde mistiko bat eta guzti sortu zuten, Freundeskreis des RFSS izenekoa, Himmlerren adiskideen zirkulua, alegia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 104. orr.

Ordurako famatua zen Thomas literatura zirkuluetan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 7. orr.

Ni idazle haien zirkuluan sartzeko lotsaz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 28. orr.

Vienako Zirkuluak (Rudolf Carnap, Otto Neurath, Hans Hahn, Moritz Schlick, Kurt Gödel, besteak beste) horrela aurreikusi zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.

Vienako Zirkuluaren ontologia, salbuespenak salbuespen, fisikalismoa zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.

Berlingo Zirkuluan Reichenbach dugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 156. orr.

Pragako Zirkulukoentzat, beste fonema batekiko aurkakotasun egitekoak edo funtzioak definitzen zuen fonema.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 77. orr.

Garai hartan nobleziaren eta nire zirkuluaren antisemitismo bera modan jarri zen burgesen, atezainen, tximinia-garbitzaileen eta tapizatzaileen artean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 170. orr.

Hango gizon gaztearen itxura ikusita, ez zirudien Skuludis jaunaren zirkulukoa, ezta hurbilekoa ere.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 136. orr.

«Euskadiko ekonomia» zuten hizpide atzo Bilboko Guggenheim museoan, The Wall Street Journal Europe eta Euskal Enpresaburuen Zirkuluak antolatutako jardunaldian.  Berria - Ekonomia   2004-06-01

Aurreko 1954 eta 1955 urteetan Iberoamerikako Idazle eta Poeten Zirkuluaren presidentea izana zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 277. orr.

Badakigu Madrilgo zirkulu batzuetan nolako beldurrak dituzten.  Berria - Harian   2006-03-23

Espiritu liberaleko klase ertaineko zirkuluetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 403. orr.

Lagun zirkulua ia gainean genuen deiadarka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 270. orr.

7 (izenondo eta izenlagunekin)

Ordurako bere burua ezagutzera emana zuen Joycek Dublingo zirkulu literarioan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 5. orr.

Ondo hartu zuen liburua garai hartan Hobbesen inguruan zebilen zirkulu intelektualak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 8. orr.

60ko hamarkadan zenbait zirkulu nazionalistak, Partito Sardo d'Azioneren ildo autonomistarekin ados ez izaki, oraindik independentziazaleak ez ziren zenbait mugimendu abertzale osatu zituzten. Ez zuen jendetzarik mugituko, baina erakar zezakeen gogaide-zirkulu txiki bat.  Berria - Mundua   2004-06-05

8 zirkulu erdi ik zirkuluerdi.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus