Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirkuluerdi (17 agerraldi, 7 liburutan; ETCn 116; orobat zirkulu erdi 14 agerraldi, 11 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 127) 1 iz zirkulu baten erdiak osatzen duen figura geometrikoa.

Aurreko tenplu horretan dagoen tribunak zirkuluerdi baten segmentu-forma dauka.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2190. orr.

Urak zirkulu erdi itxurako barruti batean ixten zuen oihan txikia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 229. orr.

Hiriak seiehun metroko erradioko zirkulu erdi baten itxura izanen du.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 262. orr.

Ottaviok Ruche jaunari azaldu zion nola Dionisiok eraikitako esparruak zirkulu erdi luze bat eratzen zuen, bi aldeetatik itsasoraino zihoana, eta goi-ordokia oso-osorik barruan hartzen zuena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 471. orr.

2 zirkunferentzia baten erdia.

Tribuetako buruak karparen barrenaldean zeuden eserita, zirkuluerdia osatuz.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 147. orr.

Handik metro batzuetara, haren aurrean, eskola-mahai sorta bat, zirkuluerdi bat eratuz ipiniak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 154. orr.

Alfredeko gatibuak zirkuluerdian eseri ziren, kanpamenduaren ondoan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 159. orr.

Ate batzuetan, jatorrizko arku zorrotzaren azpian, zertarako ez dakigula, zirkulu erdiko arku bat egin zen gero.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 23. orr.

Zirkuluerdi formako kanalez gainera, beste bi hodi txiki ere baditu oreka-sistemak: sakulua eta utrikulua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zirkuluerdi formako (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus