Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirimiri (orobat sirimiri g.er., xirimiri g.er. eta xirrimiri g.er.) 1 iz tanta xehe-xehetan erortzen den euria. ik lanbro 7.

Zirimiria ari zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 357. orr.

Zirimiria ari zuen, gaua beltz zegoen, izar baten distira ere ez zen zeruan ageri.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 178. orr.

Zirimiriaren azpian azaltzen hasi dira lehen boluntarioak.  Berria - Kultura   2006-04-23

Xirimiria edo langarra noizbehinka, ateri tarteka, hasi-ez-hasi marteka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 350. orr.

Garai hartan beti egiten zuen zirimiria Bilbo aldean, laztana.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 21. orr.

Zirimiriaren azpiko hiri sakabanatua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 116. orr.

Zirimiri xehe bat ari zen, kasik ikusezina.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 67. orr.

Cumhail, Fionn eta Mael zaldien urratsean zihoazen, kapusaiak buru gainean jarrita zirimiri atergabetik babesteko.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 19. orr.

Ez nuen ez hotzik ez minik sentitzen, eta aurpegia bustitzen zidan zirimiri sarkorra, elur eta euri artekoa, ulermenaren bidez hautematen nuen, ez azalaren bidez.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 189. orr.

Emakumeak behin esan zion Jusuf Khani, zoriontsu izateko, sorterriko zirimiria behar zuela ikusi etxeko leiho handiaren atzetik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 174. orr.

Xirimiria edo langarra noizbehinka, ateri tarteka, hasi-ez-hasi marteka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 350. orr.

Arantzazun, Gasteizen eta Iruñean frexko baino eguzkia daukate, eta besteotan lainoa eta xirimiria.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 93. orr.

Kostaldean, batik bat, udazkeneko garaitsu honetan, erauntsi bakoitzaren ostean, normalean, atertzera jotzen du: segidoko xirimiri xirri-xirri hori toki gehienetan ez baitu maiz egiten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 397. orr.

Goizetik hastapen baikorra, ibilaldi-Mezanausiekin, oro eder eta ospetsu, salbu aroa haatik orduan antzer eta xirimiri, Euskal Herriko bi buruetan erraiten den bezala.  Herria   2003-07-31

2 (hitz elkartuetan)

Zabor izoztua eta zarama zirimiri-saltsatan, nork bere gustuan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 9. orr.

3 irud

Garbi esan behar dizut, zazpi ahalak egiten ditudala lanetan laguntzeko, eta besteekin atsegina eta ona izateko, era horretara errieta zaparradak xirimiri bihur daitezen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 117. orr.

Hitzari eustea baita, zure kasuan, borondatea sendotzeko modurik onena, zirimiria izan, eurijasa izan edo kazkabarra izan...!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 169. orr.

Angelok, ordea, hizketan eta hizketan, atertu gabeko jario ulergaitz baten zirimirian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 236. orr.

Tabako-hauts zirimiri etengabe haiek ziratekeen haren apaiz-jantzi zaharrei itxura urdin histu hura ematen zietenak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zirimiria ari zuen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus