Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lanbro 1 iz lainoa, behelainoa; euri lanbroa.

-Eguzkia lanbroa uxatzen hasi duk.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 347. orr.

Lanbroak hartzen zuen dena, ez zen almidoi aire bat baino ikusten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 120. orr.

Lanbro izoztu grisak inguratzen ari zitzaizkien.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 15. orr.

Eszenaren atzealdean, lanbro beroaz bustitako oihanak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 304. orr.

Bi astez ia etenik gabe egin zuen euria, eta, noizean behin zenbait orduz atertzen zuenean, kearen antzeko lanbro hotza altxatzen zen nonahi.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 205. orr.

Itsaso izurtuak eta lanbro iraunkorrek goia eta behea batu eta berdinduko baitituzte.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 161. orr.

Lanbro izarniatzailean galdu aurretik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 34. orr.

Zelai-arrasean lanbro zurixkak limurtzen dira, beharbada mamu ilaunak ezkutatzeko.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 107. orr.

Panoramaren hondo-hondoan behar du Veneziak, bero goriak eragindako lanbro errean kulunka.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 49. orr.

Gandu moduko lanbro hitsa nola datorren ikusita, ipar tankeraz, mendebaleko haizexkak bultzatuta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 150. orr.

Hodei eta lanbro artean, mintzo galdu batzuk aditzen dira, ilunpe isilean, tarteka: kri... kra... kro...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 268. orr.

2 irud/hed

Aurpegia lanbro argitsu batek lausotua zeukan.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 40. orr.

Giza izaera ezkutatzen duen lanbro sarria urratu nahi genuke.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 60. orr.

Malenkoniazko lanbro horren eraginpean bururatu zitzaidan, lehenengoz, ideia zital hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 106. orr.

Ardoaren lanbroa buruan, zahatoa eskuan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 29. orr.

Emaztea, semea... marihuanak ereindako lanbro eztiaren artetik gogora ekarri ditu haien figurak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 73. orr.

Has hadi, gizona, has hadi hire lanbro, susmo eta asmabideei forma ematen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 20. orr.

Ekonomiaren lanbroan nora ezean igeri egiten duten enpresaburuak.  Berria - Kultura   2004-08-17

Zientziarik zehatzen eta zurrunena aplikatzen zaiola espekulazio ukiezinenaren lanbro eta espiritualtasunari.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 128. orr.

Ahanzturaren lanbroan galdu nahi izan genuela haren iragana.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 180. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lanbro giroan eginen duzue bidea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 182. orr.

Lanbro tanta ñimiñoek sistatzen zuten aurpegia.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 130. orr.

Zeru hodeitsu, lanbro airea, aterki beltzak zabalik etxe grisen artean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 9. orr.

Hartu arnasa... senti ezazu lur eta lanbro usain hau.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 76. orr.

Ateri da, baina lanbro-kizkolak dakartza haizeak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 143. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Loriazko mozkor horietako bat izan zen, inguruko guztia eta guztiak irrealtasun-lanbro batean bildurik ikustera ailegatzen zarena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 103. orr.

Desio-lanbrozko burbuila da, ispiluan hila bezain zurbil dago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 174. orr.

5 (izenondo gisa)

Neuk moldatu nizkion koplak, berak gaia emanda, Londongo egun lanbro haietan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 72. orr.

Aratsaldeko 5 orenak ziren San Franciscoratzean eta lanbro zen.  Herria   2003-11-13

· Begitartea lanbro halere.  Herria   2005-01-06

6 tanta xehe-xehetan erortzen den euria. ik beherago 7.

Gau hartan lanbroa ari zuen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 96. orr.

Aldiro-aldiro lanbroa egiten zian, isurika, aldiro eurijasa.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 36. orr.

Lurra asetzen duen lanbroa bezala.  Elizen arteko biblia   Sal 72,6

7 euri lanbro tanta xehe-xehetan erortzen den euria.

Kanpoan, euri lanbroa ari zuen; udaberri aurreko azken hotzak ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 110. orr.

Euri lanbroa hasi zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 115. orr.

Jausten hasiriko euri-lanbro itxiak etxera egotzi zituen kalean zebiltzan azken oinezkoak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 211. orr.

Isur bitez nire esanak ihintza bezala, euri-lanbroa belarretan bezala, langarra zelaian bezala.  Elizen arteko biblia   Dt 32,2

Euri lanbrotan igoal.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 44. orr.

8 lanbro laino lanbroa dakarren lainoa.

Ez preseski hodeiak, baizik laino, lanbro-laino eta lainobera tximatsu hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 56. orr.

Bero erre ittogarri batzuen ostean, lurrindurako lainobera eta lanbro-lainoak noraezean malkarretan lapatuta gelditzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 266. orr.

Euri-datu eta datekin batera, behe-laino eta lanbro-lainoaren berri ematen zuen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 49. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lanbro artean (15); lanbro laino (6)

euri lanbroa (7); lanbroa ari (3); lanbroa bezala (3)

igerilaria ekonomiaren lanbroan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus