Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Txorrota bat irekitzen zuen isil-ostuka, eta poz-pozik jartzen zuten zurrustaren zipriztinek. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 183. orr.
Zipriztinek, linternatik zetorren argiaren eraginez, distira egin zuten, kristalezkoak bailiran. Elur eztandak sortutako zipriztinak gureganaino iritsi ziren. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.
Zipriztinak kea zeriela erori zitzaizkidan oinetakoetara. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 271. orr.
Ontziaren lorratzak zipriztinez betetzen zituen Volgaren ibai bazterrak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.
Untxien pixak beheko taulak erretzen zituen; hegaztien zirinak xaflak zipriztin zurixkez zikintzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 276. orr.
Belaunak zipriztinez bustiak, koipea besoetan gora, ukondoak sorgorturik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 72. orr.
Azidoaren zipriztinez erreta zeuzkan atzamarrak. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 153. orr.
Zipriztinek blaituta amaitu zuten. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 185. orr.
Ezkerreko eskua luzatu eta horrela babesteko koipe irakinaren zipriztinetatik. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 191. orr.
Ikuspegitik at dagoen itsasoak ere zipriztinak jaurtitzen harresietara. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 273. orr.
Ziztu bizian desagertu da palmondoen artetik, ur putzuetan zipriztinak eginez. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 20. orr.
Euria ari zuen, itsasotik etorririko euri itxia, lurrean zipriztinik egin gabe barru-barruraino sartzen den horietakoa. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 87. orr.
Urez egiten da, bi modutara: inmertsioz edo murgiltzez, eta aspertsioz edo zipriztinez. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 56. orr.
Bat-bateko jolasgura kutsatu zaie beste guztiei zipriztin-tantek bustitzearekin batera, txoro moduan hasi baitira oihuka eta arropak botaka. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 74. orr.
Ez zegoen aurreko gurpilaren zipriztin iturritik libratzerik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 243. orr.
Tarteka, halere, gurean halako kuttun den mundu magikoaren zipriztin perla itxurazkoak eskaintzen ditu. Berria - Kultura 2006-01-31
Kondea gertakaria aztertzen ondoan zebilela, amona zimurtuak esne-zorrotada isuri zion, halako zipriztin-aldiaz ihes eraginez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 457. orr.
Berandu konturatuko zara, ur zipriztinak sentitzean, balearen bizkarrean zaudela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 364. orr.
Mahai-oihalera ardo-zipriztinak eta espagetien tomate-izpiak isuriak ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 361. orr.
Aurpegian zeuzkan odol zipriztinak etsaiarenak balitu moduan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 272. orr.
Hitz egiterakoan listu-zipriztinak irteten zaizkio. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 78. orr.
Euri zipriztinetatik gora jaso du begirada. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 38. orr.
Ordurako lokaztua zegoen estrata, baina korrika eta lokatz zipriztinei buruzko batere kezkarik gabe egin zuen itzulerako bide osoa. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 160. orr.
Ababorrera egin genuen eta Harriandi paretik joan ginen, uhin zipriztinek masaila bustitzen zigutela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 190. orr.
Nahiko lan izaten zuen hitz egiteko, eta, berez notarioak ez ikusiarena egin zuen arren, txistu zipriztinen bat edo beste joan zitzaion haren mahuka gainera. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 15. orr.
Zangoz gora hasi ziren barreka lehertu beharrean eta beren aurpegietara ere eroritako adur zipriztinak garbitzen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 190. orr.
Heste zikinak mila puskatan birrindu zaizkio eta kaka zipriztinak tabernaren dekorazio atal bihurtu. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 25. orr.
Kanoiak orro egingo zuen, hesiak suntsituko zituzten; odola izango zen eskaileretan, garun zipriztinak zutabeen artean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 385. orr.
Paulo harakinak, mantala txahal odol zipriztinekin karrikara atera zenak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 8. orr.
"Kameraren begia" izeneko prozeduraren bidez gertakarien beste neurri bat eskainiko zaigu, ikuspuntu hurbila, poetikoa eta egilearen bizitzaren zipriztinez hornitua. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 10. orr.
Eguneko argia leihoetatik sartzen zen, adreiluzko etxe zaharrak inarrosiz, konfetizko zipriztin distiratsuak tren jasoaren egituraren zutabeetan zehar zabalduz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 187. orr.
Hizkuntza nagusia ingelesa izan arren, kolore guztietako zipriztinak zeuden nonahi: gaztelania, alemaniera, frantsesa, errusiera... Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 37. orr.
Arku elektrikoek isuritako argi-zipriztinen arteko bidexka ilunpean galtzen zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 229. orr.
Bere esaldietan gatz eta azukre zipriztinak zeuden beti. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 129. orr.
Izan zituen haren jardunak ironia fin eta umore zipriztinak ere. Berria - Kirola 2004-11-25
Tristura-zipriztinak bere aurpegi maitagarrian. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 57. orr.
Han zegoen herri-kaskoa, alde egin nuenean bezalaxe, metrailak hormetan egindako baztanga zipriztinen aldea baino ez. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 124. orr.
Atzean ur-irinezko zipriztin bat zegoen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 334. orr.
Belartxo beltzezko zipriztina ikusten utzi zidan beso altxatuak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 57. orr.
Ardo horrek halako zera berezi bat lagatzen jok tragoaren azkenean, halako pikardia zipriztin bat. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 31. orr.
Koilarakada bakoitzak halako poz zipriztina ematen zidan. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 125. orr.
odol zipriztinak (7); ur zipriztinak (5); zipriztinak izan (3)