Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hire hodeiak hain ditun amorruz beteak non guztiz onartzen baitut haserrea arintzen duten mendian galdutako izaki bakarra izatea, begitarte betean jasoko ditinat haien zilipirta izoztuak. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 155. orr.
Granada bat bezala irten zen, ateraino iritsi zen ur-ziliporta batekin batera. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 66. orr.
Krisia hori ixil ixila hantu bada orain arte, azkenean egun argira jalgi da eta hola segituz nork daki nolako ziliportak izanen dituen ondotik. Herria 2005-10-06
Azen ontzeko, zer ziliportak ez ditu izan azkenik Cannesko zinema festibalean eman den sariztatzeak! Herria 2004-05-27
Agian ez nuen begirune izpirik ere merezi eta karrikaren erdian, buruon eta hertze ziliporta artean, balaz zitzikaturik, hedailo erortzea nire destinoa zatekeen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 174. orr.