Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atsegin ditu Jaunak zintzotasuna eta otzantasuna. Elizen arteko biblia Si 1,27
-Eskertzen dizut zintzotasuna. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 202. orr.
Errespetu bera lortu zuela, komunismoaz leporaino eginda, liberalismoaren alde suhartasun eta zintzotasun berarekin jarri zenean ere. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 231. orr.
Aiurri zintzoko jendeek dohain miresgarria dute; zintzotasuna jartzen dute ukitzen dituzten gauza guztietan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 302. orr.
Zintzotasunaren ezaugarri bada arrotzei ere on egitea, arrotzen mendeku hartzea ez da izango justiziaren seinale. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 124. orr.
VI. ataleko 9. artikuluan erakutsi dugu ongiaren eta gaitzaren, bidezkoaren eta bidegabearen, zintzotasunaren eta maltzurkeriaren arauak lege zibilak zirela. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 140. orr.
Zintzotasunak alde batera lagata, egiazkotasunaz atzendurik, gatozen egiantzekotasuna deritzan tranpa mortalera. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 44. orr.
Inuzentzia edo tolesgabetasun moduko hori ez zen zintzotasunetik sortua, baizik eta itxurak eta tolesak [...] ulertzeko ezgaitasunetik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.
Lisaren zintzotasuna fedezko egia zen auzo hartan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 120. orr.
Dolmancék ez du inoiz guk geure buruaren gainean ematen dizkiogun eskubideez abusatuko; nire ustez, libertinoen zintzotasuna du. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 140. orr.
Haren bizitzaren bikaintasuna eta jardueraren zintzotasuna erakusteko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 178. orr.
Kudeaketan «zorroztasuna, gardentasuna eta zintzotasuna» agindu du. Berria - Euskal Herria 2004-02-26
Gizon zintzoari bere zintzotasunaren ordaina emango zaio, gaiztoari bere gaiztakeriarena. Elizen arteko biblia Ez 18,20
Zintzotasunak eta leialtasunak zaintzen dute erregea, zintzotasunean dago sendo errege-aulkia. Elizen arteko biblia EsZ 20,28
Lotu gerrikotzat egia, jantzi bularrekotzat zintzotasuna. Elizen arteko biblia Ef 6,14
Salerosketan zintzotasuna. Elizen arteko biblia Dt 25,13-14 tit
Ez dugu, bistan da, postetako langileen zintzotasunaz dudatzen, bainan bai arduradun nagusi horiek hartzen dituzten neurri hertxiegiak deitoratzen. Herria 2004-02-12
Zintzotasunezko eroaldi batean, Mertxerena ere kontatu nion ordu laurden lehenago. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 366. orr.
Zintzotasun handiz onartu zuen oso txarra zela hizkuntzak ikasteko. Zintzotasun moralaren ideal berri batek. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 19. orr.
Mendeku-saio hura egin eta gero, barruan gatazka ibili nuen: alde batetik, piztia haren kontra zerbait egin beharra zegoen; bestetik, zintzotasun budistari eutsi behar nion. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 205. orr.
Bazirudien munduko deabru guztiak bertan elkartu zirela, barrearen bidez zintzotasun txiki eta xalo hura hilobira eramateko; eta zintzotasun hil berriak berak ere barre egiten zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 163. orr.
Aparteko argitasuna eta zintzotasuna behar baitu gaur pertsonak deklaratzeko mundu guztiak jakin behar lukeena eta ez dakiena: hots, ur handi edo sakonetan ez dagoela argirik eta ez dela deus ikusten. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 227. orr.
Nola lortu testuarekiko zintzotasun literala, iradokizun sare hori zapuzteke? Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 14. orr.
Tolesgabetasuna nian, jendea armarik gabe uzten zuen berezko zintzotasuna. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 149. orr.
Sinets iezadazu ez dudala egin zu mintzearren, ezpada nire barrena hustearren, erabateko zintzotasunak krudelkeria puntu bat izan dezakeen arren. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 32. orr.
Nork daki ordea ageriko zintzotasun hori ez dion bere fortunaren eskasari zor? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 338. orr.
Bazuen zintzotasun bitxi halako bat, jende oso herabearen ezaugarri izan ohi dena. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 43. orr.
Haritz argizko altzarien eta paper pintatuaren kolore hori leunak zintzotasun sentimendu batez inguratu eta ongi-izatezko giro batean murgiltzen zuten, gezurraz eta egiaz zeuzkan ideiak nahasteraino. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 125. orr.
Tramoia ezkutu hori argira ekartzea posible da noski [...] baina ni ez nau gehiegi betetzen: zintzotasun-itxura bat egiten zaio ikusleari, baina hori ere faltsua da azken batean. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 24. orr.
Zintzotasun-gabezia hori akats bat zen komunismoaren armadura moralean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 364. orr.
Hirekin ez zegok lagun minekin bezala hitz egiterik... zintzotasun-izpirik ere ez duk! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 125. orr.
Bertzalde, giza zintzotasunak ez dezakeena, zeruko graziak nahi duenean obratzen du. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 334. orr.
Zeren sineste osoa baitut gizakiaren barne zintzotasunean. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 345. orr.
Bere xal ederra sorbalda zabaletan paratu zuelarik, goi zintzotasunezko ekintza egiten ari zela sentitu zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 369. orr.
Niri dagokidanez, bide osoa egin dut, zintzotasunez saiatu naiz baliatzen bidean agertutako aukera oro. Aitak, hala bere atsekabeari kontsolamendua emanez, zintzotasunez iritsi zuen bizitzaren amaiera. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 139. orr.
Kontzientziak esaten dit Jainkoak emandako xalotasun eta zintzotasunez jokatu dudala edonon, eta gehiago zuen artean. Elizen arteko biblia 2 Ko 1,12
Jarrita geratu dira eta Lehiarako Komisarioaren agindu guztiak zintzotasunez betetzeko prest daude. Berria - Ekonomia 2004-10-06
Elkarrekin mintzatuz gero, zintzotasunez elkar kritikatuz gero, aitzina eginen dugu euskaldunok. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 173. orr.
Zintzotasunez mintzo gara, Jainkoaren izenean, beronen aurrean eta Kristok eraginda ari garela jakinik. Elizen arteko biblia 2 Ko 2,17
Goxoak egin izan zaizkit beti "subiranotasuna", "autodeterminazioa", "independentzia" eta horrelako hitzak, baina, zintzotasunez aitortuta, beldur pittin bat ematen dit Ibarretxe planak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 130. orr.
Beren aukera garapen ideologiko baten ondorioz zintzotasunez eginikoak ditut gogoan, ez oportunismo politiko hutsaren arabera aldatu direnak. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 78. orr.
Aurki dadila bai gizon bat ararteko bezala, oro bilduko dituena, pilotaren erakunde zuzenean, denenak entzunez, behar diren hautsi-mautsietaratzeko elgarrekin, legez, zuzenez eta zintzotasunez. Herria 2005-08-04
zintzotasun osoz (5)
bere zintzotasuna (8); berezko zintzotasuna (3); haren zintzotasuna (6); nire zintzotasuna (3); zintzotasuna erakutsi (3); zintzotasuna eskatu (3)