Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zintzoki kontatu nahi nituzke egun hartan gertatutakoak. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 55. orr.
Zintzoki bete zuen hitza beti. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 58. orr.
Zintzoki jokatzen ari gara eta konbentzituak gaude benetakoa dela. Berria - Euskal Herria 2006-03-07
Ez da zintzoki mintzo Nafarroako proiektua eta gurea eredu desberdinekoak direla diona. Berria - Harian 2006-02-23
Polizia zintzoa, salgai ez dena, egiten du bere inkesta zintzoki, beldurrik gabe eta ohartzen da bere ingurumeneko ustelduraz. Herria 2002-12-12
-Jakina, nik ere zartako ederrak hartu ditut -aitortzen zion, zintzoki, Shevirev doktoreari-. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 207. orr.
Debozioz eta zintzoki zerbitzatu zituen anaiak, eta santutasun eta apaltasun handiz bizi izan zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 999. orr.
Zintzoaldiak jo nau alderik alde, eta behin behar eta, politikaz jardun nahi dut gaur, baina zintzoki, gixonki: politikoek, gurasoek eta intelektualek jardun ohi duten eran. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 209. orr.
Zinez zintzoki ariko natzaizu. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 75. orr.
David, bere aldian Jainkoak emandako egitekoa zintzoki bete ondoren, hil egin zen eta bere arbasoekin bildu. Elizen arteko biblia Eg 13,36
-Ez nuen uste etxean izango zinenik -aitortu zion zintzoki-. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 11. orr.
Zuk esana baita, labur bezain zintzoki, jainkozko inspirazioak soilik erakuts diezaiokeela gizakiari egia zer den. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 46. orr.
Armadako aintzindariak ere ez dira arras zintzoki gobernatu. Herria 2001-04-05
Baliteke zuri gauza horren handia ez iruditzea, baina lan zintzoa da, eta bizimodua zintzoki ateratzen dut. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 294. orr.
Zintzoki eta gardenki erakutsi dute aurkikuntza albistegi ospetsuenetan. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 35. orr.
Lagun hurkoaren gain har dezakegun onuran datza norberak bere buruaren segurtasunerako eta biziraupenerako duen itxaropena, zintzoki nahiz gezurretan lortua izan. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 97. orr.
zintzoki bete (3); zintzoki kontatu (3)