Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zinematografo iz higitzen diren irudiak hartzeko eta proiektazeko teknika eta tresna. ik zinematografo; zinema.

Lumiere anaiek 1895ean zinematografoa sortu eta Parisko milaka pasadizo filmatu zituzten.  Berria - Kultura   2004-05-25

Hala gertatzen da irudi zinematografikoan, adibidez, itxurazko mugimenduak eratzen duen ilusio bete-bete horretatik ateratzen baitu irudi mota horrek dokumentua balitz bezala sinesgarri izateko gaitasuna; zinematografoa asmatu zen garaiko ikusleek filmeko irudiaren naturalismoaren berme gisa hartu zuten, beste ezeren gainetik, ilusio hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 95. orr.

Zinematografoen garaian, irudien garaian, orain, beste modu batez idatzi behar da.  Berria - Kultura   2004-11-03

Zinematografoari soinua gehitzeko aukera ematen asmatu zen.  Berria - Kultura   2006-02-08

Gero jakingo zuen herrian Berlino deitzen ziotela, hiri hartara joatekotan ibili zelako "zinematografoan" Alemaniako Alderdi Nazionalistari buruzko erreportaje bat ikusi ondoren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 244. orr.

Zinematografoaren bitartez berregiterik izango bagenu hots kate bat sortarazten duten ahoaren eta laringearen mugimendu guztiak, ezinezkoa litzateke mugimendu artikulatorio sail honetan zatiak igartzea, ez baita jakiten non hasten den hots bat eta bestea non bukatzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 67. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus