Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zazpigarren artea dela zinema. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 283. orr.
Literatura eta zinema oso arte diziplina ezberdinak direla eta bakoitzak bere kontatzeko modua duela uste du Armendarizek. Berria - Harian 2005-08-25
Liburuan bazegoen lotura narratibo hori, baina zinemak bestelako hari bat jarraitzen du, irudiei lotutako koherentzia narratiboa behar du. Berria - Harian 2005-08-25
Zinemak bai ukitu duela gai hori baina ez literaturak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 54. orr.
Pintura, marrazkia, diseinua, eskultura, zinema edo arkitektura landu izan, Basterretxeak «beti» izan du errealitateari begiratzeko freskotasuna. Berria - Euskal Herria 2004-08-18
Zinemak ikusezina den arkitektura du bere barruan. Berria - Kultura 2004-10-01
Hainbat motatako lanak onartu dituzte Nontzeflash sariketako arduradunek: motion graphics argazkia, zinema, animazioa eta diseinu grafikoa uztartzen dituzten ikus-entzunezko lanak, marrazki bizidunak, musikalak eta kontzeptualak. Berria - Kultura 2004-05-08
Bada zineman ilusio soil bat, itxurazko mugimenduarena, zinemako irudiaren pertzepzio osoari dagokionez izan daitezkeen ezaugarrietako bat baizik ez dena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 96. orr.
Neska ederra dena dela, zinemako aktore bat zirudien. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 71. orr.
Hemezortzi bat urte zituen alabak, eta oso neska polita zen, ez zinemako izar bat, jakina. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 141. orr.
India hegoaldeko zinemako galaietako bat zen. Berria - Kultura 2006-04-13
Euskal Herrian zinemako profesional dezente dago, baina Espainian aritzen gara gehienok. Berria - Kultura 2006-03-29
Zinemako distantzia da inoiz irudiak sorrarazi dituen distantziarik laburrenetakoa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 107. orr.
Zinemako errealitate-inpresioa deitu ohi dena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 106. orr.
Guri ukabilkadak jotzen zituzten zinemako pertsonaiak gustatzen zitzaizkigun. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 66. orr.
Errealitatea eta fikzioa, historia eta zinema uztartu zuen zinemagilea. Berria - Kultura 2006-05-07
Zinema egitea gustatu izan zait, eta horretarako izan ditudan aukera guztiak baliatu ditut. Berria - Kultura 2004-03-24
Ipar Amerikako zinema izan da zinema ezagutu eta maitarazi diguna. Berria - Kultura 2004-09-19
Zinema ezinbestekoa da, egungo gizartean, oroimen kolektiboa osatzerakoan. Berria - Kultura 2004-12-19
Zinema oso nabarmen ari da ideologia nagusia zabaltzen, hau da, klase nagusiaren ideologia. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 206. orr.
Zinemak nagusi den eredua errepikatu eta zabaldu besterik ez du egiten. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 205. orr.
Gaurko arte garaikidea kalean dago, kultura bisuala pintura da, baina baita ordenagailua, zinema, komikia eta publizitatea ere. Berria - Harian 2006-01-18
Zinema sozialki, politikoki eta kulturalki beharrezkoa dela ulertu behar da. Berria - Harian 2005-07-15
Orain arte ez dela lortu gure zinema euskal kultur sistemaren funtsezko osagai gisa eratzea, hau da, kulturalki instituzionalizatzea. Berria - Kultura 2004-12-19
Zinema araurik gabeko arte mota da, eta ondorioz, dena posible da. Berria - Kultura 2006-02-22
Zinema forma bat da, zure barrutik gauzak kanpora ateratzeko forma. Berria - Kultura 2006-02-22
Zinema telebistan ikusten da gaur egun. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.
DVDn zinema asko ikusten dut. Berria - Kultura 2004-09-25
Zinema arte plastiko bat bihurtzeko izan diren ahalegin bakanetako bat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 246. orr.
Boxeo munduan girotutako zinema. Berria - Harian 2005-09-15
Handik gutxira, zinema uztea erabaki zuen Kieslowskik. Berria - Kultura 2006-03-15
'Bawke'-k irabazi du Donostiako Zinema eta Giza Eskubideak jaialdiko gazteen saria. Berria - Kultura 2004-08-25
Zinema mintzatua iritsi zenean, kezka horiek guztiak alde batera bazterturik geratu ziren berehala. Zinema ahostunaren agerkundea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 246. orr.
Orduantxe egin ziren lehenbiziko urratsak soinudun zinema sortzeko. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 52. orr.
Antigoaleko zinema mutuari buruzko zikloa antolatu du Bilboko Fas zineklubak, Guggenheim museoarekin elkarlanean. Berria - Kultura 2004-02-11
Hitzik gabeko zinemak, gainera, luxuzko bidelaguna edukiko du Fasek prestatutako zikloaren abenturan: musika. Berria - Kultura 2004-02-11
Zinema musikatua, kontzertua, talasoterapia... denak izan dira arrakastatsuak. Berria - Euskal Herria 2004-07-10
Emmerichek AEBetan egin ditu bere azkeneko filmak, guztiak ere zinema komertzialaren esparruan. Berria - Kultura 2004-12-24
Wisek genero guztiak jorratu zituen: zinema beltza (The captive city, Odds against tomorrow), westerna [...]. Berria - Harian 2005-09-15
Zinema beltzaren usaina duen filma da, Abel Ferrarak egin duen klasikoena. Berria - Harian 2005-09-15
Zinema independenteari ateak bultzatzeko engaiamendua hartu du Bertze Zinemako taldeak. Berria - Kultura 2004-10-03
Zinema klasikoaren muntaketa "gardenaren" garapena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 104. orr.
1960 inguruan hasi zen mamitzen eta indartzen "alemaniar zinema espresionistaren" mitoa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 273. orr.
Zinema "esperimentala" eta bideo "esperimentala" desberdinagoak dira, zalantzarik gabe, fikziozko zinema eta fikziozko bideoa baino. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 163. orr.
Zinema dokumentalaren oinarriak hartu, eta fikzioaren narratiba eman zion filmari. Berria - Kultura 2004-06-03
Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko I. jaialdia. Berria - Kultura 2004-09-21
Kordoi bati tiratu zion eta, bat-batean, zinema-oihal bat agertu zen sabaitik nire pareko liburu-apalategian behera. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 115. orr.
Egunean zehar hemen bertan eta beste hainbat tokitan gertatutakoen berri ematen ditu albistegi horrek, zinema pantaila batean. Berria - Euskal Herria 2004-04-11
Badira gutako bakoitzarentzat zinema euskarrian egindako zenbait altxor berezi, maitasunez gorde eta gozatzen ditugunak. Berria - Kultura 2006-02-08
"Oscar Cine" holdineko buruzagiek erran dute mila jarlekuko zinema proiektuarekin segituko dutela Angelun. Herria 2003-11-06
Baionako Atalante zinema gela. Berria - Euskal Herria 2004-04-23
Kanboko Herriko Etxeak gomita berezia egin du haur guzier, "Nemo" filma ikusi dute zinema gelan. Herria 2004-01-15
Sobiet Batasuneko zinema-estudioetan egin omen zuen lana, dekoratuak pintatzen-eta. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 65. orr.
Iazko abenduan, antzerki, zinema nahiz telebista arloko profesionalen eta zaleen omenaldia jaso zuen. Berria - Harian 2005-08-07
Belardi taldeak eskainiko du kantaldi bat helduden igandean otsailaren lehenean, aratsaldeko 4 etarik goiti Haritz-Barne zinema salan. Herria 2004-01-29
Sortu dira zinema esparruak Bilbo Handian, baina ez, ordea, hirigunean. Berria - Ekonomia 2004-09-17
Frantses zinema zuzendaria eta antzezlea. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 37. orr.
Marcel Jullian editore eta zinema gidoilari frantziarra hil da. Berria - Kultura 2004-06-30
Manhattango zinema artista. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 139. orr.
Zinema-antzezle baten gisa, adats gorri aizuna ezker-eskuin kulunkatzen zitzaion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.
Kazetaria eta zinema-kritikaria. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 280. orr.
Zinema izarrek, abeslari ezagunek eta bozetan murgilduta dauden hainbat taldek dirua, talentua eta denbora eman dituzte jendea bozkatzera deitzeko. Berria - Mundua 2004-10-22
Ostiralean bertan, lehendabiziko zinema albistegia eskaini zuten Komunikazio gunean. Berria - Euskal Herria 2004-04-11
Zinema aldizkarietako aipamenak eta film banatzaileek prestatutako laburpenak bere horretan kopiatzen direla. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 104. orr.
Sobiet Batasuneko zinema eskolako filmak. Berria - Kirola 2004-06-16
Frantses zinema-eskolak, eskola "inpresionista" deituak, oparo erabili zituen efektu horiek. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 149. orr.
Sari horiek ez ditu Hollywoodeko Zinema Akademiak emango. Berria - Kirola 2004-02-20
Inork gutxik zekien [...] nor zen German Fonseca eta, are gutxiago, zenbaterainokoa zen haren ekarpena zinema-industriaren alorrean. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 53. orr.
Euskal Herrian zinema ekoizpena fruitu ugari ematen ari da. Berria - Kultura 2006-01-04
Bollywood-ek, Bombay hirian sustraituta dagoen industria erraldoiak, munduko zinema ekoizle handiena bilakatu du India. Berria - Kultura 2006-05-03
Telebista kateak, egunkari eta aldizkariak, zinema produktorak, musika ekoiztetxeak, publizitate agentziak. Bulgariarra da Nikhola eta zinema munduan lan egin nahi luke etorkizunean. Berria - Harian 2006-04-09
Irudi espezifikoak (zinema-irudia, argazki-irudia, eta abar). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.
Antzerki zein zinema emanaldiak. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 31. orr.
Katalanezko zinema emanaldiek 1.073.898 ikusle izan zituzten 2003an. Berria - Kultura 2004-04-27
Julio César antzezlana iaz ere ekarri nahi izan genuen, baina, aktore nagusiek zinema filmazioak zituztenez, bertan behera utzi behar izan genuen. Berria - Kultura 2004-07-01
Zinema saio batekin amaitu zen eguna. Berria - Euskal Herria 2004-08-24
Deskantsatu egiten da zinema forum batean parte hartzen, kirola egiten. Berria - Euskal Herria 2004-08-21
Donibane Lohizunek ere badu bere gisako zinema festibala, filma egile gazteen arteko lehiaketa berezi batekin. Herria 2001-10-18
ik beherago 7. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Jaialdia hiru sailetan banaturik dago: zinema-fikzioa, bideo-fikzioa eta bideo-sormena. Berria - Kultura 2004-06-30
Donostiako Antzoki Zaharra da Beldurrezko Zinema Astearen bihotza. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 135. orr.
Ez dugu egile zinema egingo. Berria - Harian 2005-07-15
Zinematik atera ginenean musu bat eskatu nion, eta ilehoriak eman egin zidan. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 83. orr.
Marx anaien film bat ematen zuten latindar auzoko zinema batean, zaldi karrerei buruzko bat. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 26. orr.
Plazan bertan zegoen zinema, izkina batean baina. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 52. orr.
Broadway kale famatua, bere zinema eta antzokiekin. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 11. orr.
Bartzelonako zinema batean ikusi nuen Viscontiren Morte a Venezia. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 93. orr.
Manifestariek jatetxeak, zinemak eta autoak erre zituzten. Berria - Mundua 2006-02-16
Zinemako argiak amatatu egin ziren. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 54. orr.
20 zauritu zinema batean granada batek eztanda eginda. Berria - Mundua 2004-08-15
Tren eta autobus geltokietan, zinema inguruetan, denda handien ondoan. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 116. orr.
Orain zinema berritu nahi dugu, herritarrek erabil dezaten. Berria - Harian 2006-05-07
Zinema aretoa, jaietan dantzarako erabiltzen zena, herri sarreran zegoen. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 167. orr.
Kalearen bueltan, zinema aretoaren ate pipiak janaren aurrean. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 175. orr.
Gobernadoreak debekatu zion aldizkari bat abiatu zuen, abesbatza zuzendu zuen, zinema aretoa zabaldu zuen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 267. orr.
Principe zinema aretoetara sartzeko eta sarrera erosteko ilara luzeak daude. Berria - Harian 2005-10-07
Gazte baten gelako hormatik zintzilik jarrita dagoen "posterrak", zinema-aretoan proiektatzen den irudiak, edota telebistako irudiak berak ere, denek dute zeinek bere marko-objektua. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.
Egun, film arrakastatsuen katalanerazko 12 eta 14 kopia inguru erakusten dira Herrialde Katalanetako zinema aretoetan. Berria - Mundua 2004-07-17
Debekatua dute antzokietan, zinema aretoetan, eta beste aisia leku publikoetan sartzea. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 20. orr.
Zinema aretotik atera eta ikusi duguna imitatzen saiatzen gara. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 206. orr.
Zigoitiako Gorbeia merkataritza guneko zinema eta joko aretoak itxiarazi zituen Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Berria - Euskal Herria 2004-03-04
Zinema jaialdia otsailaren 9tik aurrera egingo da eta 19 film lehiatuko dira sail ofizialean. Becketti buruzko antzerki, literatura eta zinema jaialdia antolatu dute. Berria - Kultura 2006-01-27
Urpeko Zinema jaialdia gaur Aquariumen. Berria - Kultura 2004-04-16
Roland Emmerich zuzendari alemaniarra izango da Berlingo zinema jaialdiko epaimahaiburua. Berria - Kultura 2004-12-24
Nafarroako Gobernuak sustatutako zinema jaialdiaren bigarren edizioak Makoto Sat zinemagilea ekarriko du Iruñera. Berria - Kultura 2006-01-13
Fantasiazko Zinema Jaialdien Federazioak ematen duen garaikur nagusia. Berria - Kultura 2004-04-17
Gainera, gizonezko aktore onenaren saria eskuratu zuen Cartagena del Marko Itsasoko Zinema Jaialdian. Berria - Harian 2005-08-07
aebetako zinema (12); animaziozko zinema (5); antzerkia eta zinema (4); atalante zinema (4); beldurrezko zinema (5); bere zinema (8); berlingo zinema jaialdiko (4); bilboko zinema (7); donostiako zinema (4); ebko zinema (4); egindako zinema (5); eginiko zinema (4); espainiako zinema (9); espainiako zinema akademiak (6); europako zinema (8); euskal herriko zinema (8); euskal zinema (23); fantasiazko zinema (5); frantziako zinema (6); golem zinema (4); hollywoodeko zinema (10); ideales zinema (5); itsaspeko zinema (4); literatura eta zinema (6); nazioarteko zinema (11); nazioarteko zinema jaialdia (4); royal zinema (5)
zinema akademiak (13); zinema areto (25); zinema areto bat (4); zinema areto batean (4); zinema aretoa (11); zinema aretoak (8); zinema aretoan (18); zinema aretoen (7); zinema aretoetako (5); zinema aretoetan (38); zinema aretoetara (11); zinema aretoetatik (6); zinema aretoko (6); zinema aretotik (6); zinema asmatu (5); zinema baino (5); zinema beltzaren (4); zinema dokumental (6); zinema dokumentalaren (7)
zinema egin (5); zinema egitea (8); zinema egiteko (10); zinema egiten (5); zinema ekoizle (6); zinema emanaldiak (6); zinema eraikitzen (13); zinema eskola (5); zinema eta antzerki (7); zinema eta bideo (11); zinema eta musika (4); zinema euskaraz (4); zinema fantastikoaren (6); zinema fantastikoko (4); zinema festibala (5); zinema gela (4); zinema gelan (12); zinema geletan (4); zinema gustatzen (4)
zinema independentearen (10); zinema izar (4); zinema jaialdi (9); zinema jaialdia (18); zinema jaialdiak (7); zinema jaialdian (24); zinema jaialdiaren (8); zinema jaialdiko (10); zinema komertziala (4); zinema kritikarien (4); zinema lan (8); zinema lana (4); zinema mota (4); zinema munduan (9); zinema mutuaren (9); zinema mutuko (4)
zinema ulertzeko (4); zinema zikloa (9); zinema zikloak (6); zinema zuzendari (30); zinema zuzendaria (15); zinema zuzendariak (19); zinema zuzendariaren (7)
euskal zinemak (11); zinemak baino (5)
zinemako aktore (6); zinemako esaldi bat (5)
doneztebeko zineman (4); zineman izan (4)
zinemara eraman (13); zinemara eraman zuen (7); zinemara eramango (7); zinemara eramatea (4); zinemara joan (19); zinemara joan ginen (4); zinemara joanen (4); zinemara joango (4); zinemara joatea (12); zinemara joateko (9); zinemara joaten (15)
zinemarako musika (12)
animazio zinemaren (9); beldurrezko zinemaren (12); europako zinemaren (5); euskal zinemaren (56); euskal zinemaren eguna (7); euskal zinemaren egunean (9)
zinemaren astea (5); zinemaren bidez (8); zinemaren eguna (7); zinemaren egunean (9); zinemaren etorkizuna (6); zinemaren helburu nagusia (6); zinemaren historia (10); zinemaren historiako (11); zinemaren historian (9); zinemaren industriak (5); zinemaren munduan (6)
euskal zinemari (6); zinemari buruz (12); zinemari buruzko (24); zinemari buruzko zikloa (6); zinemari dagokionez (6)