Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zinea asmakizun melankolikoa iruditzen zait. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 102. orr.
Amerikarrak bezalakorik ez dago zinea egiten. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 43. orr.
Hollywoodetik etorri berri, ohituta zegoen zinea egiteko modu sofistikatuekin. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 34. orr.
Apustu eginen nuke urtebete baino lehenago arrakasta lortuko duzula zinean. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 53. orr.
Zinean aritzen zinen? Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 94. orr.
Zuk ez zenuen behin ere lapurtuko zinean lanik aurkitu bazenu. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 101. orr.
Literaturan eta zinean hain fruitu ederrak eman zituen Neorrealismo italiarraren gai eta ezaugarri guzti-guztiak ditu filmak. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 34. orr.
Whiskyz beteriko kopak lurrera jausi ziren, motel, zinean kamerak astiro grabatzen duenean legez. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 134. orr.
Urtero zinea eta telefilmak ekoiztu euskara hutsean; zine zein telebistarako bikoizketa areagotu. Berria - Kultura 2004-10-31
Igande eguerdirako Ikastetxera itzultzen nintzen, bazkalondoan zinea genuelako, arratsaldeko hiruretan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 316. orr.
1910-1930 urteetako zine mutuaren urrezko garaiak eta mintzo den zinearen hastapenak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 135. orr.
Irudiaren garrantzia eta zinearen gaitasun subliminala ezagutzen duen gizon baten hautua. Berria - Kultura 2004-09-18
-Zinera gonbidatu nahi zintudan. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 143. orr.
Zori etsaia madarikatu nuen une hartan zinerako dirua lapurtu izan balidate baino zakarrago. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 42. orr.
Oraindik ere zine mutuaren garaian bagina, izar bihurtuko zintuzket astebete baino lehenago. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 69. orr.
Zine mutuko eszena barregarri bat iruditu zitzaidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 87. orr.
Zine muturik ez, soto ilunean. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 28. orr.
Orain ezinezkoa da zine soinudunarekin. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 69. orr.
Zine amerikarra da niri gustatzen zaidana. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 43. orr.
Indioen izaera, izan ere, zine eslaboaren modukoa da, euren isiltasuna euren hitzak baino adierazgarriagoa da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 85. orr.
Arriskutsua da zine soziala egitea. Berria - Kultura 2004-09-21
Eulia, zine fantastikoan usu ageri den kreatura enigmatukoa da. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 118. orr.
Sexu-marketing hutsa! Zine pornoan ikasitako planta ustelak gehienez ere! Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 34. orr.
'Alien vs predator' filmarekin bukatuko da beldurrezko zine astea Donostian . Berria - Kultura 2004-10-02
Fantasiazko zinean lau film agin ditu jada, eta hau du azkena. Berria - Kultura 2004-10-02
Zine Dokumentalaren I. jaialdi honetan. Berria - Kultura 2004-09-21
Woody Allen bera zine genero bat dela. Berria - Kultura 2004-09-18
Riso hitzaren bi adierak -alaitasuna eta arroza- baliatu zituen Giuseppe de Santis zine-zuzendariak ere bere film ezagunenari Riso amaro izena eman zionean. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 34. orr.
Ralph Carston, Arthur Wharton, munduko zine-zuzendari hoberena. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 83. orr.
Ezin naiz itzuli zine-aktore guztietan ospetsuena izaten naizen arte. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 86. orr.
Mireille Darc zine jokolariak hautatu ditu zenbait emazte presondegitik berrikitan jalgiak direnak. Herria 2001-11-08
Zine-aktoresa, 1914an jaioa Bolonian. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 286. orr.
Nire buruari galdetzen nion egia ote zen ni Beverly Hillseko igerileku batean bainatzen ari nintzela, zine-izarrez beteriko etxe batean. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 40. orr.
Zine-kritikoa, kazetaria eta nobelagilea, ume biren aita, katolikoa tradizioz. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 224. orr.
Woody sortzaile intelektuala eta Woody zine-langilea. Berria - Kultura 2004-09-18
Planeta honetako lau izkinetatik etorritako zine ikasleen bilkura. Berria - Kultura 2004-02-25
Postalak zine irudia zuen, Charles Chaplin eta ume pobre bat harresi izkinan zeuden larritasunez begira. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 400. orr.
Bere emazteari eramango ziola etxeko zine-kamerarekin filmatzeko. Hasiak ziren udako oporrak eta ordurako Dudleyk apurtuta zuen zine-kamera berria. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 68. orr.
Dolby zine sistema digital bat. Berria - Euskal Herria 2006-03-31
1931n Kaliforniara aldatu zuen bizilekua, zine-lanetan aritzeko asmoz. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 3. orr.
Nik filmak egin nahi nituen, baina banekien ez neukala batere aukerarik zine-institutuan sartzeko. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 92. orr.
Erabakia nuen denbora-tarte batean nire zine-karrera geroratzen ahal nuela. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 230. orr.
Euskarazko zine-emanaldiak egiten dituzten aretoetan. Berria - Kultura 2004-10-31
Telebista eta zine ekoiztetxea. Berria - Kirola 2004-02-04
Kolpe gogorra jaso du AEBetako musika eta zine industriak. Berria - Gaiak 2004-08-21
Orduan baziren ikasleek egindako aldizkariak, erakusketak, zine-forumak, kontzertuak, jaialdiak. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 73. orr.
Kutxan zine ziklo bat botatzen ari dituk. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 296. orr.
Dantzari talde bat osatu zen, berebat koru txiki bat, zine-forum bat helduentzat eta haurrentzako zinea. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 106. orr.
Gogoan nituen zine-aldizkari guztietako azal guztietako argazkiak. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 45. orr.
Zine-albistegi bat aurkitu nuen ospitale ondo-ondoan. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 20. orr.
Hollingworth andereñoa zen, zine-astekariko kazetaria. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 59. orr.
Badakit, badakit, zine aipu gehiegi gau bakar baterako. Berria - Kultura 2006-04-02
Egunkari atzerakoi handi honen zine-zutabearen puska bat. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 95. orr.
Zine munduko fetitxistentzat paradisua da hiri hau. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 15. orr.
Kursaal jauregiaren aurreko zine kartel handietako batek Eusko Jaurlaritzaren zigilua du. Berria - Kultura 2004-09-25
Gaur hasiko da Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bilera. Berria - Kultura 2004-11-18
Han sortu ziren euskal aktoreen lehen promozioak modu arautuan, gazte saldo ederrak bohemiaren eta etorkizun ziren euskal zine-antzerki-telebisten promesak liluratuta. «Kuskue tanden», 2004 - 66. orr.
Departamenduko zine ekipamendu batzordeak. Herria 2004-02-05
Bi zine zeuden herrian. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 65. orr.
Erabaki zuen arratsaldea zine batean pasatuko zuela. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 50. orr.
Ipi-apa guztiekin planeatu nuen zer esango nion eta zer egingo genuen zinean eta zinetik irten ondoren. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 99. orr.
Azaldu zion gizonak ez zela Museoko langilea, zine-areto batean egiten zuela lan. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 174. orr.
Zine irteeran presaka alde egin zuen, Itxaso zur eta lur utzirik. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 303. orr.
Gurasoak ere igandero joaten ziren zinera. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 43. orr.
Beheko auzoko zinera jaisten nintzen, eskolako bi lagunekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 50. orr.
Kabalok adierazten dutenaren antzeko malenkonia batez egin nuen zinerainoko bidea. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 43. orr.
Zine-aretoa ia hutsik zegoen. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 13. orr.
Geratzen zen zine-areto bakarra masaje etxe bilakatuko dute laster. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 42. orr.
Kafetegi edo zine areto batera sartzeko ideia hutsak gaixotu egiten ninduen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 126. orr.
Zine-aretoan elkartzen ginen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 285. orr.
Gero esan zigun zine areto bat zegoela hirian, eta hara joatea erabaki genuen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 65. orr.
Alemaniako Historiaren Museoko Zine aretoan. Berria - Kultura 2004-02-25
Hiru seikotetan banatuak izanik hauetarik lehenak jokatu du beraz igandean Leitza-ko zine aretoan finalerdia. Herria 2001-03-22
Aurten, Cannes hirian, zine festibalak ospatu du Amerikar baten filma: " Fahrenheit 9/11". Herria 2004-07-22
Hiru langilerekin, Magys-ek bideo geriza sistemak pikoan emaiten ditu, Marsellako portua edo Cannes-eko zine festibala enpresa horrek asmatu moldean gerizatuak dira elektronikoki. Herria 2003-01-28
La pelota vasca: nahiz ez den telebixtakoa, berrikitan ikusi dut Julio Medem zinegilearen filma, Donostiako zinefestibalean aurkeztua 2003-an. Herria 2004-07-01
euskal zine (5); zine aktore (3); zine aldizkari (5); zine areto (5); zine aretoan (3); zine emanaldiak (4); zine eta bideo (3); zine gelan (3); zine gelaren (3); zine kamera (3); zine klubak (3); zine klubean (3); zine soziala (3); zine zuzendari (13); zine zuzendariak (3)
zinea egiteko (3)
zinean ikusten (3); zinean lan egin (6)
zinera joan (20); zinera joan nintzen (3); zinera joatea (3); zinera joateko (8); zinera joaten (8)