Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zimur (orobat tximur g.er.) 1 iz larruazalean, paper batean edo ehun batean gertatzen den tolesa. ik zimurdura.

Emile jatetxeko atean gelditu zen bost dolarreko bilete bati zimurrak kentzen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 62. orr.

Sarritan sudur gaineko begi-ordeak kentzen zituen begiak xukatzeko, musuzapi zimur, gris eta mela-mela egindakoaz xukatu ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 61. orr.

Bere musuzapi zimurrarekin garbitu nahi izan zuen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 99. orr.

Begien eta ahoaren inguruan egiten ari zitzaizkion zimurrak ikusi nituenean, konturatu nintzen hasieran uste nuena baino zaharxeagoa zela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 101. orr.

Joe Costellok, bere esku zimur eta orban marroiez jositakoetan, Margarenak, zuriak eta leunak, hartu zituen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 278. orr.

Begi zolien inguruko zimurrak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 67. orr.

Nire aurpegiko zimurrek halako nahigabe etsi bat marraztu zuten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 122. orr.

Aurpegiko zimurrak kentzeko kremak.  Berria - Gaiak   2004-12-01

Aurpegia ferekatu nion berriro; zimurren ildo sakonak, goizeko bizarraren ile urdin tenteak, azal marguldua...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 148. orr.

Tanta horiek beiraduran marrazten zituzten arrastoetan iragarpen ezkutua aurkitzen saiatu zen Mentxu, esku ahurreko zimurretan eta kafe hondakinetan egin ohi den bezala.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 27. orr.

Gehiegizko luxu eta plazerak gazterik zahartu dituen gizonen ezaugarria zirudien zimur eta izurrez betetako aurpegia.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 240. orr.

Nire kopeta zimurrez bete zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 96. orr.

Zimurrez beteriko aurpegi gorria.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 209. orr.

"Bilst di arbeiten?" ihardetsi dit, begirada huts eta zimurrez inguratutako begi-zulo haiek nireetan iltzatuz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 85. orr.

Andereñoaren bisaian hiru zimur leundu dira eta masailak beratu zaizkio.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 152. orr.

Haren kopeta lasai eta zimurrik gabeari begira egon nintzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 153. orr.

Robotek ez baitute zimurrik.  Berria - Kultura   2004-08-17

Kortesiaz eskaintzen zien bisitariei bere aurpegiaren araztasun zimurrik gabea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 147. orr.

Zimurrek beren ubideak eginak zituzten eskuotan, urte iraganek aise ibiltzeko moduan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 94. orr.

Bere etorkizun ez hain urruna susmatzen zuen gorputz erkinduan, hezur haietatik eskegiriko azal milaka zimurretan urratuan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 240. orr.

Masailak eroriak; tente kokotsa; sudurra zuzen; azala, berriz, ia leun, zimurrik gabe.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.

Zimurren kontrako suero berria.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 31. orr.

· Haren ezpainen zimurra ikusten zuen, haren aurpegi ederraren gaitzespen mutua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 155. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Urdindua zeukan ilea, eta zimur finek gurutzatzen zioten aurpegia. Ilea urdinduta zuen eta zimur sakonak ageri zituen masailetan.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 31. orr.

Raimundo Silvak zeta honi buruzko guztia ezagutzen du, distira, ehunaren higitze goxoa, zimur aldakorrak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 202. orr.

Lan egitea ez da dena, lehenengo zimur txikiak sortzen dira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 530. orr.

Zimurrik tikiena baldin badu, ez dizu onartuko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 300. orr.

Emakume argala zen, zimur mingotsak, esku nekatuak, begi marroi eder izandakoen arrastoak, eta sudur harroa zituena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 134. orr.

Urratua dut aurpegia, zimur idorrez betea, arraildua azala.  Berria - Kultura   2006-02-28

Fina eta gogorra zuen agureak aurpegia, zimur hautemangaitzek bilbe baten antzera nabarmendua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 446. orr.

Etsipenezko zimurrek aurpegia pitzatzen ziotela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 385. orr.

Zimur eder horiek; denetarik du: kopetako zeharkako arrastoak, betertzetakoak, ahoaren bi aldeetako tolesdura garratzak, kokotsetik dilindan dauden soka horiak alde batera utzirik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 122. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zimur-izpiz gainezka zegoen haren aurpegia. Bere aurpegi puztuan, begiek zehaztasunik gabe begiratzen zuten; ezpain txokoetatik zimur sortak ernatzen zitzaizkion.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 93. orr.

Bere begi grisek mezu konpreniezin bat bidaltzen zidaten zimur-zurrunbilo izugarri batean zehar.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 37. orr.

Rougea lerratu egiten da, emakume gazteek ere ezpainen inguruan dituzten zimur-ildotxoetan barrena sartzen da pixkanaka.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 232. orr.

Aho-ertzeko zimur-imintzioa ez baitzitzaion sekula artezten.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 119. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Irakur genezake Napoliko pobreziaz txosten luze bat [...] eta guztiarekin, ez genuke idazlanak agerian utzi duen errealitate-zimur horren berririk izango.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 35. orr.

Orduantxe azaldutako zimur ederrak dauzkat begi-ondoan eta kopetan; kontzentrazio-zimurrak, hain zuzen ere.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 39. orr.

Kopetan noizbehinka agertzen zitzaizkion bekozko-zimurrek bakarrik salatzen zuten neskatoaren barreneko egoskorkeria eta kasketarako joera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 13. orr.

5 irud/hed

Higuina ez zion pixa usainak eragiten [...] izter zimurtsu bien arteko beste zimur hark baino.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 240. orr.

Eguzkiak areagotu egiten ditu dorre zaharreko zimurrak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 132. orr.

Horrela prestatu zuen beretzat Eliza distiratsua, zikinik eta zimurrik edo antzeko deusik gabea, Eliza santu eta kutsagabea.  Elizen arteko biblia   Ef 5,27

Liburuek beste lan garrantzitsu bat ere egiten dutela, errealitatearen zimurretan ezkutatzen den egia azaltzea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 34. orr.

Greko-paleografia lanetan, latinezko testuetan eta Erdi Aroko historiaren zimurretan zaildutako eruditoa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 10. orr.

Hedabideen lana ez baita itxuraz gertatzen dena kontatzea, benetan gertatzen dena baizik, bere plegu, zimur eta atzealde guztiekin.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 90. orr.

Adjektiboak estiloaren zimurrak dira.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 117. orr.

6 izond zimurtua, zimurrak dituena.

Haren begitarte txiki zimurra, garbi-garbia, baztangak pikatua, maltzurkeria berezia ageri zuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 74. orr.

Negar egin zuen logelan etzanda, ez oroiminagatik ezpada txakur jipoituaren begiekin so egiten zion aurpegi zimur hartan bildutako sufrimenduagatiko pena eta damuagatik.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 73. orr.

Azal zimurreko gaztainondo zaharra.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 40. orr.

Bere poltsa beltz zimurra magalean estutuz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 14. orr.

Paperen saskia orri zimurrez, jarraitasunik gabeko saiakerez, alde guztietatik emendatutako zirriborroez beterik gelditu zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 123. orr.

Gaurko bazkaria patata eta kontserbako aza zimurrez egindako eltze bat izango da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 229. orr.

Natura biribila den bezala, zimurra baita bizitza, ez baitu zuzentasuna maite, erabat okerra baita irudi eta ekintzetan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 94. orr.

Aitortzen dut Zearrak finalaren ostean zuen aldarte abaildu eta zimurrari argi apur bat ematen ez nuela asmatu.  Berria - Kirola   2006-03-21

7 (adizlagun gisa)

Beste batzuk diote lanerat joanen direla, ezinbestean nolazpait, bainan kopeta zimur eta laneko gogo handirik gabe.  Herria   2005-05-05

Bi pauso aitzina egin, eta gero berriz ere biratu zen niri buruz, ezpainak zimur.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 403. orr.

Bekainak zimur, sudur hegalak zabal, matelezurra nabarmen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 215. orr.

Sudurra zimur, begiak handi eta bekainak gora, sorbaldak altxatuko nituzke.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 93. orr.

Zimel-zimela zegoen, sabela zimur, azala hezurrei josia.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 30. orr.

8 zekena, zikoitza.

Zapata-garbitzaile zimur demonioa!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 180. orr.

Katalan guztiak ez dira xuhurrak ez poltsa-zimurrak, ezta gutxiago ere.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 153. orr.

9 zimur-zimur

Lakshmik aurpegiko azala tira-tiran du, begi-niniak zabal-zabalik, lepoa zimur-zimurra.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 76. orr.

Bihotza desegina eta gogoa zimur-zimurra.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 57. orr.

Amak ahots goraz irakurri zigun denoi gutuna; eta gero, kriski-kraska, zimur-zimur biribildu eta surtara bota zuen -dagokion tokira, esan zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 93. orr.

Frau Gerdak niri begira segitzen baitzuen, kopeta zimur-zimur, nire deiturak zerbait oroitaraziko balio bezala.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 116. orr.

Aurrera jarraitzen zuen, karranpek eta oinazeek jota, hesteak zimur-zimur, begiak lauso, urrundik, urrun-urrundik Parisko irudiak oinetatik tira egingo balio bezala oharkabez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.

San Cristobal de las Casasera iritsi zenean, zimur-zimur eginda zegoen orri zatitxo hark Sebas eta Nerearen etxeraino eraman zuen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 102. orr.

Umea lo zegoen, gomazko bere aurpegi txikia zimur-zimur eginda eta bere ukabiltxo arrosak izara-ertzaren kontra estututa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 91. orr.

Eskaileretan behera joan zen, hirunaka-hirunaka, eta behean zimur-zimur eginda geratu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 282. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus