Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egun bakar bat zuten aste osoko lanak eragiten dituen zimurdurak, betertzetako zimurrak, tolesdura garratzak ezabatzeko. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 100. orr.
Mutilaren kopeta zimurduraz bete zen, oroitu nahi bortitzean iduri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 303. orr.
Sabri Graieben aurpegiaren zimurdurek argi uzten dute, 64 urteko palestinar honek une latzei aurre egin behar izan diela bizitzan. Berria - Mundua 2004-02-11
Santosek ardurabako zimurduraz okertu zuen bekokia. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 174. orr.
Baina harrigarriena hauxe: haren bekozkoaren zimurdura txiki eta labur hura, bi bekainen artean, nik esandako txantxaren bati, nahiz eta barre egitera beharturik sentitu, ergel irizten zionean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 118. orr.
Ohean eseri denean bere zapatei begira gelditu da, betun beltzak estali ezin dituen zimurdurei, hain zuzen ere. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 112. orr.
Oharra mahai gainean jarri zuen eta esku ahurraz zapaldu zuen pare bat aldiz, zimurduraren bat leundu nahi balu bezala. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 206. orr.
Berriz ere ganberan, artoski hautatu nituen jantzi beharreko arropak, zimurdura gutien agertzen zutenen artean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 261. orr.
Halako batean heldu nien tenpora-kontu haiei eta atera nahi izan nien beren zimurduretan gorderik izan zezaketen zuku gordea... Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 167. orr.
Mutiko bat izanagatik ere pertsona heldu baten gisa tratatuko ninduela adierazten zuen begirunezko ezpain-zimurdura bat egin, eta hizketan hasi zen: [...]. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 269. orr.
-A!, zerbait hartu nahi dudan bakoitzean eskuak egiten didan gihar zimurdura hori esan nahi duzu zuk? Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 207. orr.