Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zimino (100 agerraldi, 19 liburu eta 11 artikulutan) 1 iz tximinoa. ik tximino.

Tigreak, elefanteak, krokodiloak, kobrak eta ziminoak gizakiekin adiskidetasunean bizi diren lurraldea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 7. orr.

Gizona zimino batetik dator; eta nondik zetorren ziminoa?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 178. orr.

Badira ere eskuen eta zangoen gainean dabiltzanak eta ziminoak bezain aise arboletara igaten direnak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 92. orr.

Ziminoak bezatzen ditut.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 62. orr.

Ziminoa ekarri zutenean, alaitasun handiz jauzi egin eta besarkatu zuen bere bezatzailea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 69. orr.

Kale ondoko arboletan ziminoak jauzika.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 165. orr.

Oroitu nintzen etiopeen artean erraten dela ziminoak berariaz ez direla mintzatzen, gizonek trabailaraz ez diezaieten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 123. orr.

Denetan ageri da Bruno, "Makinaz idazten duen munduko zimino bakarra"!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 63. orr.

Motor batek hil egin zuen zimino emea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 166. orr.

Kontuz, ordea, ziminoek umeak badituzte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 165. orr.

Ziminoa beti zimino.  Herria   2003-04-10

Ziminoa gorago, uzkia ageriago.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 194. orr.

Nork daki denen artean zein zen ziminoena.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 141. orr.

2 (izenondoekin)

Sinets iezadazu: Bruno zimino zaharra da, errukiagatik jarraitzen du gurekin, ez dugu harrizko bihotzik, nola esan...  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 67. orr.

Kontzientzia txarra funtsezko grinen aurkako borrokak eragin du, norbere baitako zimino beltzaren aurkako krudelkeriak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 97. orr.

Beharrik zentzu gehiagorekin jokatzen dira Frantzia, "zimino gasna-jale horien herri zaharra", Alemania, Errusia [...] eta beste batzu.  Herria   2003-02-20

Hirira etorri ziren zirkuek ez zuten geroztik sekula zimino labana-jaurtitzailerik ekarri.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 71. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Igande gau horietan zinez, gorputz eta arima -giza gorputzarekin, zimino arimarekin- gorrotatzen du komisarioak bere ogibidea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 72. orr.

Oraindik ere badira Indian zimino okela jaten dutenak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 165. orr.

Gutxi uste zuen komisarioak, zirku jabeak zimino-hiltzailearen hipotesia hain era naturalean hartuko zuenik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 65. orr.

Hanumanek, zimino talde handi bat lagun harturik, garaitu egin zituen Ravana eta beraren gudarostea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 166. orr.

Bere aurpegi erori zimino moduko hark, Garagardoa hitza kopetan, burlazko keinu bat itzuli zion.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 208. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lurrean itzulipurdika ari ziren jende-ziminoei.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 141. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus