Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tximino (orobat ximino g.er.) 1 iz primateen ordenako ugaztuna, ilerik gabeko aurpegia, besoak zangoak baino luzeagoak eta lau esku dituena.

Alegia, gizakia tximinoarengandik datorrela.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 68. orr.

Gizakiaren eta tximinoaren arteko muga lausoak.  Berria - Kultura   2004-09-08

Gizakia tximinotik aldentzen denerako, mintzaira eta hiletak dira bereizgarriak.  Berria - Kultura   2004-02-22

Tximino horiek bi metro dira altu, eta lurrean egiten dituzte euren gordelekuak.  Berria - Gaiak   2004-10-12

Tximinoa gorago, eta ipurdia ageriago.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 40. orr.

Tximinoek jauzika, piztiek lauoinka zeharkatzen zuten sastrakaErruki puntu xamur batez begiratzen diogu Atapuercako gizaki erdi tximinoari, umetako argazkietan geure burua ikusten dugunean bezalatsu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 137. orr.

Tximinoaren ipurdia baino lotsagarriagoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 138. orr.

Miozeno garaian tximinoen familiaren bi adar banandu zirela diote zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-11-20

Tximinoen ikusmen-kortex primarioan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 47. orr.

Ez nuen itsasoa utzi hiri euritsu honetan tximinoarena egiteko.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 138. orr.

Zer da sexua, edertzeko maitasunaren beharra duen ile beltzez inguratutako tximinoa?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 361. orr.

Tximino batek ere egin zezakeen lan hura.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 38. orr.

Tximino halakoa!  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 107. orr.

2 (izenondoekin)

Tximino biluzia esan izan zaio gizakiari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 78. orr.

Tximino anker bat zen gizaje hura.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.

Tximino handien arbasoa omen dena aurkitu dute.  Berria - Gaiak   2004-11-20

Zientzialari talde batek tximino nagiak langile bihurtu ditu, gen bat aldatuta.  Berria - Gaiak   2004-08-13

Operan aktorearentzat eredua simia audibilis da (edo Pithecanthropos stentor), tximino oihukalaria, alegia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 213. orr.

Zuzenean egingo dugu tximino asmatzailearen abenturara.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 144. orr.

Tximino imitatzaile gradutik ez da pasa amerikarra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 206. orr.

Tximino arriskutsuei bezala ematen digute jatekoa.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 96. orr.

Uretan bizi ziren izaki nazkagarri batzuk, tximino ezkatatsuen antzekoak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 117. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sudurretik ahora eta ahotik kokotserako distantzia handiegia zen, eta halako tximino-itxura bat ematen zion horrek.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 89. orr.

Tximino ilea dauka, beltz amatatua, lakarra, ezin hezia. Orain moda-modan dagoen tximino haragia izango duk.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 112. orr.

AEBetako biologo batek dio tximino espezie berri bat aurkitu duela Afrikan.  Berria - Gaiak   2004-10-12

Bere aljuba eta kaftanean bildua zihoan, buruzut, bere begitarte beltzaxka eta tximino airekoa, ezker-eskuin mugituz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 194. orr.

Bizkar zabaleko gizon txikia zen eta tximino-begi nekatu hondoratuak zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 497. orr.

Haren tximino-aurpegiaren alde bat erabat zimurtua eta okertua zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 19. orr.

Izen hori jartzea ere halako tximino festari!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 129. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela) Horretaz ari garela, nola du izena agure gizajo tximino-aurpegi horrek?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 307. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza-tximinoa amorruz bihurrikatzen zen urrutitik erakusten zizkioten janari ahogozagarri haiek ikusita.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 67. orr.

Basa urdeak, basa tximinoak, basa gizonak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 104. orr.

5 azken tximino adkor pertsona-talde batean, garrantzi gutxien duena.

Ni hemen azken tximinoa nauk... -ke adar luzea jaurti nuen "Ez erre hemen, mesedez" zioen txartelaren aldera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 66. orr.

Azken tximinoa izateagatik!  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 56. orr.

Alfabetoaren azkena, GasteiZko azken tximinoak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere tximino (3); tximino handien (6)

bere tximinoa (4); nire tximinoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus