Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Naturazko lege hartatik datozela gerlak, populuen bereizketak, erreinuen oinarriak, alorren zedarriak, eraikinen zimenduak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 134. orr.
Egitasmo originaletik, soilik oinplanoa errespetatu zuten, hots, zimenduak. Berria - Kultura 2006-02-07
Hasi ziren etxolen ordez benetako etxeak eraikitzen, zimenduz osatuak eta pezozko edo harrizko paretekin altxatuak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 950. orr.
Dorreen eta harresien zimenduak egin beharko dira era honetan: [...]. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 690. orr.
Juduen etxeak suntsitu egingo dituzte eta zimenduak eraikin berriak egiteko baliatuko dituzte. Berria - Mundua 2004-06-15
Gortor-lekuaren zimenduak atera zituzten 1627-an. Herria 2003-06-26
Uribitarte kaiko zutabeek 100 urtetik gora dituzte eta azpialdea eta zimenduak egurrezkoak dira. Berria - Euskal Herria 2004-07-03
Zeren Burgosko katedralak, zerurat beha paratu aitzin, lur sendo eta egonkor bat baitzuen funts eta azpi, non errotzen baitzituen bere oinak eta zimenduak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 391. orr.
Lurpeko espazioak eta gela gangatuak egiten badira, orduan, gero gaineko eraikinetan egingo diren egiturak baino lodiagoak egin behar dira zimenduak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3030. orr.
Era honetako obren zimenduak leku sendo batean egin behar dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1630. orr.
Langileek harri puskatu idatziz estali bat ekarri zidaten, zimenduetarako zangak zulatzen ari zirela aurkituta. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 41. orr.
Azken lubakiaren barru-barruan, zubi altxagarriaren zimenduei erreparatu zien Ruche jaunak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 471. orr.
Zimenduetatik hasi ordez, antza, teilatutik, edota, hobe esanda, tximiniaren ketik hasi ziren Eurolandia deritzan etxea eraikitzen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 201. orr.
Hori, zimendu sendoko hiria, arkitekto eta egile Jainkoa bera duen hiria, itxaron zuelako. Elizen arteko biblia Heb 11,10
Etxe bat eraikitzekotan, zimendu azkarrak behar zaizkiok eman lehenbailehen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 146. orr.
Bi hormen tartean zeharkako beste batzuk eraikiko dira: kanpoko eta barruko zimenduak elkartuko dituzte. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 730. orr.
Jaspezko oinarri gainean eraikiko zaitut, zafirozko zimendu gainean ezarriko. Elizen arteko biblia Is 54,11
Zimendu horren gainean benediktarren ordenak Mendebaldeko ekonomi bizitzaren nekazaritza-oinarria jarri zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 103. orr.
Zeren, hori bera entzuna bainuen Alcalako Unibertsitate ospetsuaren zimenduak finkatu zituzten ene paristar irakasleenganik. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 101. orr.
Klaseen helburua ikasleei euskararen zimenduak emaitea da. Herria 2005-11-10
Hala iritsi nintzen ni, ohikoak genituenez gain -euskara, gaztelania eta frantsesa-, latina ere ikasterat, jakintasunaren zimendu eta oinarri zelako. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 26. orr.
Aldi berean, gogorra eta hertsia zen, noiz eta erlijioneaz mintzatzen baitzen edo noiz eta bere sinestearen eta berak ikasi teologiaren zimenduak jokoan ikusten baitzituen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 222. orr.
Europa batuari eman nahiz lege-nagusi bat, denen arteko partzuergoaren zimendu nolazpait. Herria 2003-01-28
Serie batzuk egiten aritu zen osaba Joanikot, baita iduri geometriko batzuk ere, serie haiek zimendu harturik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 149. orr.
Etorri, gure sinesteari zimendu sendoak ezartzera etorri zen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 103. orr.
Zeren ni ere halaxe bainabilkizu neure esplikazioneekin harat eta honat, mundua ulertu nahi eta ezinean, zimendu sendo baten bila. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 138. orr.
Ortodoxiak zimendu ezin sendoagoak aurkitu ditu beraren lan nekagaitzean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 58. orr.
Zeren hura arrazoin eta argudio ezin eskasagoa baitzen, alde batetik, eta zeren, bertzetik, hain zimendu kaskarren gainean nekez eraiki bainezakeen deus iraunkorrik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 341. orr.
Nobleak dira batzuk, espainiarrak Hegoaldera bidali zituzten Orangearrak; merkatariak dira besteak: biek ala biek jarri dituzte hiriaren zimendu harriak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.
Zimenduzko teilatu grisean arra, papoa hanpatuz, emearen inguruan urrumaka badabila. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 125. orr.
Lehen egunetan zimendu zakuak alde batetik bertzera eramaiten zituen, bizkar gainean. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 123. orr.
Lehen gauetan zimenta gainean lo egiten bazuten ere, guttienez barnean ziren eta elkarren kontra tinkaturik -zaindariek manaturik, beti bezala- gaua berokian iragaiten zuten. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 97. orr.
errepublikaren zimendu (3); gure ondarearen zimendu (3); ondarearen zimendu gaixo (3)