Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berak aitortua zuen ez zituela beti bide zilegiak erabili. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 205. orr.
Eskritura Santuen Bertsio Zilegian. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 61. orr.
Gobernu zilegi bat sortuko zen. Berria - Harian 2005-01-29
Etorkizun politikoari, instituzioei eragiten dieten gaiez herritarren ordezkari zilegiek erabaki dezakete soilik. Berria - Euskal Herria 2006-04-06
ETA «lehen aldiz mintzaide zilegi» gisa hartu zuen Espainiako Gobernuak. Berria - Euskal Herria 2006-02-26
Horra talaia zilegi bat literatura aztertzeko. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 283. orr.
Aukera hori «bide zilegi» bakarra dela eman zuten aditzera. Berria - Mundua 2004-10-27
Gure erregearen alaba, Blanca, esposatu zian Juan Aragoikoarekin 1420an eta haien semea, Karlos, 1421ean sortua, ondoko zilegia zian. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 187. orr.
Guk altxamendu zilegia egin genuen, beharrezkoa, erabat justiziazkoa. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 87. orr.
SEPI edo bestelako erakunde publikoen bidez konpainiak jarduera zibilak berriz bildu behar baditu, Estatuko laguntzak egongo ote diren arriskuari buruz susmo zilegiak ditugu. Berria - Ekonomia 2004-11-19
Helburu zilegiak zalantzan jartzeko muturreraino eramaten dituela abertzale zintzo asko eta asko. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 53. orr.
Baliabide biziak eta itsas bizia kaltetzen, laketerako aukerak murrizten edo itsasoaren beste erabilera zilegi batzuk oztopatzen dituzten substantziez. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 111. orr.
Estrategia politiko zilegia, ezta? Berria - Euskal Herria 2004-09-05
Lurraldetasun printzipioa, indarraren monopolioaren kontrola eta ordezkaritzan oinarritutako botere politiko zilegia ziren estatu-nazio modernoa itxuratzen zutenak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 77. orr.
Elkarrizketaren bukaerak modu zilegian adierazten du nire ustez garai hartako aldaketarik handienetakoa, hots, poetak, iraultza hari esker, harrotu, jainkotu egin zirela, behin ere ez bezalako garrantzia hartu zutela gizarteko botere-sarean. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 154. orr.
Haatik soil-soilik men egin nion [...] ahaide agurgarri bati neure begikotasuna agertzeko plazer arras natural eta arras zilegiari. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 122. orr.
Ezin liteke herri bat hiriburua balitz bezala ibili: herri bat populazioa galtzen ari bada, zilegi dauka adinaz-eta irizpide bereziak erabiltzea. Berria - Euskal Herria 2004-05-14
Horretara gonbidatzen duen idazle eta testu baten kasuan zilegi iruditu zaidana. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 15. orr.
Gramatika batek osagai-egitura berreraikitzea zilegi egiten duten erregelen hurrenkera bat dauka. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 144. orr.
Zin faltsua egitera behartu duzue, berarentzat hain zentzugabea den itun horrekin, eta zilegi bihurtzen dituzue zina hautsiz egin ditzakeen krimen guztiak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 236. orr.
Ildo horretatik joanda, arrazoiarekin ados eta, horren ondorioz, zilegi ikusten zuen herria tiranoari jazartzea ere. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 68. orr.
Rachel O'Connell Lancashire Erdiko Unibertsitateko Ziberespazioko Ikerketa Zentroko zuzendariak, bestalde, «zilegi» ikusten du sarea zaintzapean edukitzea. Berria - Gaiak 2004-01-13
Nella Marchesinik pintura ikasten zuen Casoratirekin, eta gure aitak zilegi jotzen zuen hura estudio hartan egotea. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 75. orr.
Gerra garaian zilegia da inoren askatasunak mugatzea. Berria - Harian 2006-02-17
Posibletasun hori baliatu du biografoak: kontatu berri duen pasadizoa sinesgarri eta zilegia da, ez soilik bidaiaren kontakizunari kolorea emateko, ez soilik egia delako Garibaik ezagutzen zuela Calvinoren doktrina. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 43. orr.
Gauza hauek hala direla pentsatzea zilegia da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 630. orr.
Agian gure borroka ez dun zilegia, baina bizi dugun egoera ere zilegia ez denez beste erremediorik ez dagoela esango niken. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 127. orr.
Erabakitako boto kopuruak betetzea beharrezkoa da prozesua zilegia izan dadin. Berria - Mundua 2006-03-02
Ezin da presidentetzarako bozak egin direnik esan, zilegiak izateko bertan behera utzi eta emaitzak baliogabetu egin beharko lirateke. Berria - Mundua 2004-08-31
Hortik aurrera, guk ulertzen dugu guk lortutako zinegotziak zilegiak direla, botoen bidez lortutakoak direla. Berria - Euskal Herria 2004-05-25
Edozein greba da zilegi eta demokratikoa; zilegi ez dena bonbak jartzea, mehatxuak egitea edo indarkeria baliatzea da. Berria - Harian 2006-03-10
Zubiagak dio desobedientzia zibila zilegia eta «ezinbestekoa» dela. Berria - Euskal Herria 2006-03-30
Irakurketa guztiak dira zilegiak. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 13. orr.
Noiz arte segituko du Euskal Herria ukatzen?, zilegiak diren eskubideak erasotzen? Berria - Euskal Herria 2006-02-26
Irudimenaren arkitektura ikus daiteke erakusketan, espazio errealean zilegia ez den arkitektura. Berria - Kultura 2004-02-24
Atzo, «gurtzaren kontra ez, baizik eta zilegia den gurtzaz zilegia ez dena egiteko baliatzen direnen kontra» dagoela zehaztu zuen. Berria - Mundua 2004-05-05
· Zilegiak iruditzen zaizkigu mobilizazio horiek, baina guri ezer galdetu gabe sartu dute kontzertua beren ekitaldien artean. Berria - Kultura 2004-05-22
Ikusiz geroz gaia zilegi dela eta zuzen, iragaiten gara hirugarren punturaino jakiteko betegarri eta onuragarri den ala ez. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 153. orr.
Ez da zilegi gauza bat eta haren kontrakoa baieztatzea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 186. orr.
Legeen aurkakoa ez dena zilegi da. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 55. orr.
Esziten legeen arabera, zilegi zen hori. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 365. orr.
Logikoa, baina ez zilegi. Berria - Harian 2005-07-08
Teknikoki zilegi den guztia ez da etikoa. Berria - Gaiak 2004-01-21
Erabat zilegi diren defentsa estrategiak. Berria - Harian 2005-11-29
Egiten dutena ez dela zilegi; ez dela etikoa. Berria - Gaiak 2004-04-30
Ez da zilegi lurrak behin betiko saltzea, neurea baita lurraldea, eta zuek ez zarete bertan etorkin besterik, nirean ostatuz bizi zaretenak. Elizen arteko biblia Lb 25,23
Ihes betea zilegi balitz. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 78. orr.
Zilegi baldin balitz ere, legeak espreski ez esan arren, kasuren batean heriotza-zigorra ematea, beste mila kasutan gizadiak, legea baino induartsuagoa denak, bizitza salbatu beharko die legeak heriotzara kondenatutakoei. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Eta zin egiten dutena lege naturalaren kontra badoa, ez daude zin horri lotuta, inor ez baitago zilegi ez dena egitera derrigortuta. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 87. orr.
Moralki berantetsirik, hala esatea zilegi bada. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 156. orr.
Mitxelena zenaren eta Sarasuaren hitzak gogoratu nahi ditugu, poesiari eta bertsoei buruz esaten dutena hizkuntzaren beste eremu askotara zabaltzea zilegi delakoan. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 251. orr.
Jende horrentzat, baliabide guztiak dira, nonbait, zilegi. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 205. orr.
Soziabletzat, mailegua zilegi bada. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 308. orr.
Jarri duen aurpegiagatik, zilegi da pentsatzea nekazariaren jarreran badagoela harridurazko zerbait. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 198. orr.
Ideia guztiak zilegi ez direla nabarmendu zuen: «faxismoak ez du lekurik erakunde biltzarretan». Berria - Euskal Herria 2004-05-30
Ez, ezin da zilegi izan oinazetan biziko diren izakiak sortzea. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 293. orr.
Eraso prebentiboak egitea «zilegi eta posible» dela berretsi zuen. Berria - Mundua 2004-09-10
Proiektu guztiak «zilegi eta gauzagarri» izatea beharrezkotzat jo zuen. Berria - Harian 2005-07-30
Emakumeei ez zaie zilegi batzarrean hitzegitea; beude isilik, beraz, eta ager bitez menpeko. Elizen arteko biblia 1 Ko 14,34
Egoeraren haria, ordea, testuarena bezain zilegi zaio, gure ustez, bertsolariari, bat-bateko bertsoa, behin eta berriz esan dugunez, testu hutsa baino askoz areago baita. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 155. orr.
Agian zilegi zaigu hipotesi honi [...] egin diogun hasierako erasoari jarraipena ematea adibide batzuk aipatuz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 340. orr.
Ez zitzaidan zilegi iruditzen sistema hura, zinez uste baitut hiztunak eskubide gehiago dituela ezein hizkuntzak baino. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 94. orr.
Zilegi zaizkio, beraz, horrelakoak nobela historikoari. Berria - Kultura 2004-02-29
Ez zekien zer zitzaion zilegi eta zer ez. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 272. orr.
Maiz egokitzen zen tristezia ezkutatu beharrean: ez zitzaion zilegi ingurukoei enbarazu egitea. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 79. orr.
Horra adiskidantzaren nahia; zilegi izan bekit amodioak nahi horiek beteko dituela igurikatzea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 496. orr.
Zilegi bekigu egin dugun hori azaltzea. Herria 2001-10-25
Zilegi bekie beren ofizioak eskatzen dituen lanabes eta tresnak edukitzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 138. orr.
Bikainei zilegiago zaie sorkariaz zin egitea erkinei baino. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 55. orr.
Juduak Dabiden izarra erabiltzera beharturik daude; beren bizikletak agintarien esku utzi behar dituzte; ez dute zilegi tranbian ibiltzea. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 20. orr.
Galderatxo bat egin nahi nioke nire tutoreari, zilegi badut. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 130. orr.
Literaturgileak zilegi ez ezik berezkoa du era horretako metonimiak egitea. Berria - Kultura 2004-11-03
Estatuaren legeak debekatu arren, eskubide jainkotiarrak zilegi duena egiten jarraitzen dutenek nahasi egiten dituzte legea eta eskubidea. "Dena zilegi dut", dio zenbaitek; baina ez da dena komenigarri. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 190. orr.
Hori dela eta, inoiz ezingo dugu jakin zein neurritaraino duen zilegi komunitate erlijioso batek ondasunak bereganatzea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 146. orr.
Zilegi ote dugu (arrazoiketa) sentimendu batean oinarritu nahi izatea? Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 25. orr.
Nagikeria [...]: behe mailako pertsonak zilegi ez duen atseden jarrera. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 206. orr.
Indarkeriari aurre egiteko baldin bada, gezurra asmatzea eta erabiltzea zilegi duela gaurko kazetariak. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 59. orr.
Gero eta gehiago, garapen-bideko herrialdeek uko egiten diote, eta zilegi dute hori, abantaila konparatiboen ikusmolde estatiko baten gidaritzapean aritzeari. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 64. orr.
Eta bizirik balego ere, zilegi zenuke nirekin etzatea, Shulchan Arucheko legeak guri ez dagozkigu-eta. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 21. orr.
Muskuluek zilegi dute birikek eta odol-zirkulazioak banatu dezaketen baino bizkorrago xahutzea oxigenoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 55. orr.
Legearen hitzarekin bat egin duen nia eta Lege horren aurka borrokatzen den desira ez-zilegia. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 50. orr.
Najaf hirian banatu zen oharrean, gobernua «ez zilegia eta legez kanpokoa» dela argudiatu eta «hauteskunde askeak» eskatu zituen buruzagiak. Berria - Mundua 2004-07-06
Geroztik bere baliabide guztiak, zilegiak eta ez zilegiak, martxan jarri zituen Kremlinek Alkhanov presidentetzarako bozetan garaile ateratzeko. Berria - Mundua 2004-08-31
Norbanakoen artean sorturiko legeak, alderdikeriaren susmagarri izateaz kanpo, beti atzera-eragingarriak eta ez-zilegiak izango lirateke batzuentzat, baldin eta horien arteko gatazkak lege horien parte-hartzearen aurrekoak badira. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 51. orr.
Hortik aurrera, berehalakoa da galdera, kezka: non dago gerra zilegi eta ez-zilegien arteko muga? Berria - Kultura 2004-10-23
Narratzaile hori kezkatuago egon ohi dela bere kontakizunaren interes objektiboak irizten dien horiekin, honako edo bestelako bigarren mailako pertsonaiaren esperantza ez zilegirekin baino, Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 283. orr.
adieraztea zilegi (3); bezain zilegi (5); deitzea zilegi (3); dena zilegi da (4)
egitea zilegi (15); egitea zilegi dela (4); ematea zilegi (4); erabat zilegi (4); erabiltzea zilegi (10); erabiltzea zilegi bada (3); erratea zilegi (4); erratea zilegi izan (3); esatea zilegi (10); esatea zilegi bada (4); esatea zilegi badut (3); eskatzea zilegi (4); eutanasia egitea zilegi (3); ez baita zilegi (4); ez bekio zilegi (3); ez da zilegi (65); ez dela zilegi (26); ez direla zilegi (4); ez du zilegi (3); ez litzateke zilegi (7); ez zaie zilegi (6); ez zaigu zilegi (5); ez zaio zilegi (9); ez zaiola zilegi (3); ez zait zilegi (4); ez zen zilegi (4); guztiak dira zilegi (4); guztiak zilegi (6); guztiz zilegi (7); hartzea zilegi (4); hiltzea zilegi (6); hiltzea zilegi egiten (4)
onartzea zilegi (3); ote da zilegi (3); pentsatzea zilegi (3)
zilegi al da (17); zilegi al zaigu (3); zilegi bada (19); zilegi badut (7); zilegi balitz (6); zilegi bazaigu (3); zilegi bazait (17); zilegi bedi (3); zilegi bekie (8); zilegi bekie jartzen (3); zilegi bekigu (4); zilegi bekio (3); zilegi bekit (30); zilegi bekit esatea (5); zilegi bihurtzen (3); zilegi da (85); zilegi da hori (3); zilegi dela (39); zilegi dela esan (7); zilegi den (18); zilegi dena (4); zilegi dira (7); zilegi direla (6); zilegi diren (8); zilegi du (6); zilegi dut (3); zilegi dute (7)
zilegi egin (4); zilegi egiteko (3); zilegi egiten (10); zilegi ez den (8); zilegi ez dena (7); zilegi ez diren (5); zilegi ez ezik (4); zilegi ez izatea (3)
zilegi ikusten (6); zilegi ikusten du (4); zilegi iruditzen (6); zilegi izan (42); zilegi izan bekit (22); zilegi izanen (4); zilegi izango (16); zilegi litzateke (11); zilegi litzatekeela (3); zilegi nuela (3)
zilegi ote (15); zilegi ote den (6)
zilegi zaidala (3); zilegi zaie (3); zilegi zaigu (6); zilegi zaio (4); zilegi zaiola (3); zilegi zaion (4); zilegi zait (3); zilegi zela (7); zilegi zen (12); zilegi zitzaidan (3); zilegi zitzaion (3); zilegi zuen (3)
erabat zilegia (4); ez da zilegia (3); zilegia da (22); zilegia dela (11); zilegia den (4); zilegia izan (7)
ez zilegiak (3); zilegiak direla (5); zilegiak diren (5); zilegiak eta legezkoak (3); zilegiak izan (4); zilegiak izango (3)
zilegitzat jo (8); zilegitzat jo du (3); zilegitzat jotzen (5)
ez da zilegizkoa (3); zilegizkoa zen (3)