Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezin dugu zilegizko erreferenduma aintzat hartuko ez duen plan bat sostengatu. Berria - Mundua 2006-04-29
Zuk, apaiza izanda, konponketa hori eskaintzean, zilegizko konponketa zela iruditu zaio, eta orduan, zilegizko bi konponketaren artean, gehien emango ziona aukeratu du. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 154. orr.
Orain neu naiz errege zilegizko bakarra! Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 173. orr.
Beharrezko zen hesi iraganezina hezkuntza eman behar zutenen eta hartu behar zutenen artean, bai eta edozein eratako galbidea saihestea ere, are zilegizko arrazoirik bazenean ere. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 167. orr.
Hauteskunde zilegizko eta demokratiko batzuen ondorioz sortutako gobernu batek egindakoa. Berria - Euskal Herria 2004-12-28
Arrazoibide ilun horren pean dirdirkatzen, zalantza gabe badago egia bat zilegizkoa, arraza usu aipatze hutsak ez duela inor arrazista bihurtzen. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 212. orr.
Zilegizkoa da denbora-blokeak sekuentziatze hau izaera dokumentaleko produkzio original bat bezala ikustea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 161. orr.
Maldan behera jarri zitzaion partida Alavesi, eta errazagoa izan zezakeen handik bi minutura epaileak Ruben Navarrori zilegizkoa zen gol bat balio gabe utzi izan ez balio. Berria - Kirola 2004-05-23
Zilegizkoa ez den erabilerari abusua deitu behar zaio edo gehiegikeria. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 282. orr.
Existentziaren izaera arrunta "helburu" nozioaz, "batasun" nozioaz edo "egia" nozioaz interpretatzea ez zela zilegizkoa, ulertu zenean, balio ororen hutsunearen sentimendua jo zen. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 38. orr.
Leku mortu eta bakartiek mamuak sortzen dituztelako hipotesi horrek zilegizkoa dirudi. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 65. orr.
Desitxuraketaren kontzeptua bera aski susmagarria da, jakina, ezin baitaiteke esan zentzu absolutu batean desitxuraketarik gertatzen denik, zilegizkotzat ematen den forma batekin alderatuz baizik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 269. orr.
ez da zilegizkoa (3); zilegizkoa zen (3)