Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zikoitz (87 agerraldi, 51 liburu eta 6 artikulutan) 1 izond dituen ondasunak ez emateko edo ez gastatzeko gehiegizko joera agertzen duena. ik zeken; diruzale; xuhur.

Apaiz zikoitz batek galdetu zigun ea norentzat ari ginen biltzen limosna. Made in Venezuela telesaioetan, euskal abizenak dituzte aberats zikoitzek, andra-gizonik okaztagarrienek.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 141. orr.

Florentek [...] sufritu egiten zuen, Gradelle zikoitzak haren longain mehea aztertu eta kezkati eta fidagaitz begiratzen zionean, jatekorik edo ehun soseko txanponik eskatu nahi ziotela usaindu izan balu bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 73. orr.

Ez dakite zein zaila den bat-batean halako dirutza ateratzea jende zikoitzari.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 168. orr.

Ohoratu Jauna eskuzabal, ez izan zikoitz zeure uztaren lehen fruituak ematen.  Elizen arteko biblia   Si 35,10

Aberatsa baitzen Irisarri, zikoitza bezain.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 112. orr.

Ez, bera ez zen zikoitza, diruak ez zuen hartara bultzatu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 373. orr.

Harroa zen oso Hinault, eta zikoitza ere bai, taldekidea, laguna zena kaltetzeko beldurrik ez zuena, hori egitea berarentzat onuragarria baldin bazen.  Berria - Kirola   2004-07-02

Gozamenerako ere zikoitza izanen da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 40. orr.

Begira [...] zer egiten duen zikoitz horrek; bera asebete ondoren ere, ezin du eraman bere anaia gosetuek jatea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 311. orr.

Harrera ona egiteko ohitura hain dago sakon erroturik gure herrialdean, ezen zikoitzetan zikoitzena ere ez baita ausartzen bizilege hori urratzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 181. orr.

Zerbitzu mota horrek ez gintuzke zintzoagoak egingo, onurazaleagoak eta zikoitzagoak baizik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 349. orr.

2 irud/hed

Zoriaren patrika zikoitzak ez zuen niretzat bigarren txanponik gordetzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 195. orr.

Botere publikoek hizkuntza ahulduei laguntza zikoitz eta beldurtia eskaintzen zieten, bake sozialaren mantentzeko doia.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 68. orr.

Berak analizatzen zituen pertsonalki errautsak, pazientzia zikoitzez, elementu preziatuak (eta apika are ez hain preziatuak) oro ateratzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 49. orr.

Bere gelan biltzen zituen papertxo eta luma-muturretara zuzentzen zuen bere begirada zikoitza.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 178. orr.

Harengan beroa eta ulermena aurkitzen baititugu, harekin geurekoikeria zikoitza pentsaezina baita.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 17. orr.

Ene amets txiki eta zikoitza.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 132. orr.

Muturreko egoeratan norbere alderik zikoitzena azaleratzen da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 150. orr.

Plazer istant zikoitz eta minimo hori edozein alutxotan abstraitu ahal izaterainoko hipokrita zela sinetsarazi ote zion bere buruari, kariñoa ukazioaren eta miseriaren babeslekuari ematen zaion beste izena zela sinesten ote zuen?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 182. orr.

Espainiako agintariek modu zikoitzean jakinarazitako datuen arabera eta nazioarteko hedabidetara iritsitako aldarrikapenen arabera, islamiar jatorriko talde baten ardura litzatekeela Madrilen egindako eraso hori.  Berria - Euskal Herria   2004-03-15

Izan ere, lurra zikoitza da lurra zaila da lurra faltsua da lurra zakarra da.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 16. orr.

3 (adizlagun gisa)

Mendekuan ez gehiegi berotu, ez eta barkatzerakoan zikoitz portatu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 76. orr.

Norberaren sineste propioek, aburuak edozein izanik, ezagutzen ez genituenenganako apalesle, zikoitz eta itsu moldatzen gintuzten.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 116. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Hemendik aurrera zikoitz-antza joka heure dontzeila-presentziaz; jarri elkarretaratzeoi prezio garestiagoa mintzaldirako agindu soila baino.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oso zikoitza (3); zikoitza izan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus