Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xuhur 1 izond adkor zuhurra, zikoitza.

Ez zaitez eseri xuhurraren mahaira, ez eta haren jakien irrikaz egon ere.  Elizen arteko biblia   EsZ 23,6

Topikoak bestela badio ere, katalan guztiak ez dira xuhurrak ez poltsa-zimurrak, ezta gutxiago ere.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 153. orr.

Itsuskotarrak ez zitzaizkion xuhurrak izan dotearekin: Gararregiko oihaneko zurean eginiko altzariz bete zen Garrüzeko dorrea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 67. orr.

Zekena ogitan ere xuhur, bere mahaian ere falta izaten du.  Elizen arteko biblia   Si 14,10

Ez dakigula edo arrazoi jakinik ez dagoela aitortzeko modu bat funtsean, modu zuhur eta xuhur bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 106. orr.

Alargun txiki lodikote bat da, Villa Gamba jauregian aita edadetuarekin bizitzen jarria, etxekoandre, diru-kontuekin xuhur, beti zerbitzariak zaintzen azukrerik ebats ez dezaten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 236. orr.

2 (hitz elkartuetan)

-Zure ametsetako andrearen aldean, uste dut badudan halako xuhur eta ximur aire bat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 18. orr.

Xuhur fama dauka bere lagunen artean.     «Bizia lo», 2003 - 12. orr.

Parte hartze horrek ez ote du ba beraz halako xuhur aireño bat?  Herria   2003-07-10

3 irud/hed

Paretan, eskuin aldera, bonbilla bat, ororen argi-emaile xuhurra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 350. orr.

Lanik ez baitugu oraino, jatekoa xuhur dugu.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 44. orr.

Baina nola fida daiteke geroari lana hoin xuhur deno?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 97. orr.

Egunerokoaren joanarazteko zeukaten diru xuhurra esketik biltzen zuten, bekaizgorik gabe.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 285. orr.

Denek jornal xuhur batzu baizik ez emaiten ahal handik, Parisetik eta biziki urrun girelakotz.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 135. orr.

Garapen xuhurreko lurraldeak behar litazke lagundu.  Herria   2002-10-10

Nola jar ikasi behar genuen, lekua xuhur.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 37. orr.

Aurpegiak gorri, elea xuhur, ez du aspaldi helduak direla.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 116. orr.

Herri ttipietan kutxak dirua xuhur du.  Herria   2004-11-04

Toki aberatsenetan aldiz bokazioneak xuhur.  Herria   2005-01-13

Antxua biziki xuhur.  Herria   2005-05-26

"Uzta nasaia da eta langileak xuhur", zion Jesusek.  Herria   2001-07-12

Oxigenoz xuhur ziren, eta horrek ez zituen laguntzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 85. orr.

Klasikoa zen haren janzkera, xuhurra: beixaren tonuetan garai gehienetan, urdin, xuri eta gorriz udaberrian.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 68. orr.

Inoren agindurik gabe barreiatu dira nor bere alde, harri eta txaraka xumeek ematen duten babes xuhurrera.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 17. orr.

Gehiengo xuhur eta ximur batek.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 18. orr.

Gutarik zenbaitek ikasi genuen bizkitartean eta sinetsi, Euskal Herria ez zela mugatzen Bidasoaz honaindiko hiru hegal xuhurretara, eta mugaz haraindian, Espainiako uztarri gogorraren azpian bizi izanagatik, Hegoaldeko gure haurrideek noizbait burua altxatuko zutela eta orduan, menturaz, guk ere.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 121. orr.

4 (adizlagun gisa) ik xuhurki.

Sukaldea hornitzen ere ez zuen xuhur jokatu nahi izan; aratxeak, zerrikumeak, bildotsak, oilaskoak, izokinak, barazkiak, arnoa...  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 74. orr.

Ezin liteke instalazioak, segurtasuna eta ingurumena hobetzeko inbertsioetan xuhur ibiltzea.  Berria - Ekonomia   2006-01-25

Seme-alabekin oso xuhur agertzen zen haien pentsamentuarentzako bazka ematerakoan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 260. orr.

5 zuhurra, gauzak zentzuz eta neurriz pentsatu edo pisatu artean aritzen ez dena.

Udatzenean dago, ordea, Goyaren itsua, ilunabarrean, zeruko argitasun epela munduan itzaltzera datorreneko zahartzaro xuhurrean, eta bi begietako argia burura bildu zaiola dirudi.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 109. orr.

Agian, izena bera litzake, argioilarra, sekretu horren gordelekurik xuhurrena.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 110. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dirua xuhur (3); lana xuhur (5); xuhur aire (5); xuhur xuhurra (3)

toki xuhurra (3); xuhur xuhurra (3); xuhurra izan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus