Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zelaiak berdetzen ari ziren; zikoinek, herrialde beroetatik bueltan, arku handiak egiten zituzten zeruan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 209. orr.
Zikoinak ere antzematen dio zeruari, lekuz noiz aldatu jakiteko; usapalak, enarak eta kurriloak badakite noiz itzuli. Elizen arteko biblia Jr 8,7
Zikoinak airean hegaka hasi ziren, multzoka, lurralde berri baten bila. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 101. orr.
Nik ere begirada altxatu eta, gurutzean zein pinakuluetan pausaturik [...] hamar bat zikoina bistatu nituen. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 18. orr.
Gure gainean hegaldatzen ziren zikoinek bazekiten han atzean, han behean, hiriaren Medina zegoela, Fez Zaharra; baina guk hotelaren eraikina bakarrik ikusten genuen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 214. orr.
Bat-batean zikoina bat zutitu zen hondakinen erpinean, habia han zeukalako edo, eta pausotxoak ematen hasi zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 30. orr.
Zikoinek Castejongo zentral termikoen inguruan egin dituzte euren habiak, Nafarroan. Berria - Euskal Herria 2004-04-17
1995. urtean hasitako egitasmoaren barruan, zikoinen habia bat kendu zuten ekologistek astelehenean Zarrakaztelun; 528 bikote daude Nafarroan. Berria - Euskal Herria 2004-01-17
Danimarka eta Afrika arteko hegaldi luze horretan aurrera, zikoinak dagoeneko bistatu ditu Baionako katedraleko dorreak. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 83. orr.
Hegoak zikoinaren gisakoak zituzten. Elizen arteko biblia Za 5,9
Lehen ospitale bat zegoen hemen zikoina gaixotuentzat edo zaurituentzat. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 218. orr.
Zikoina gutxi batzuek ere urtero-urtero egiten dute Danimarka eta Afrika lotzen dituen bidaia nekagarri hori. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 74. orr.
San Pedro elizari berehala ohartu natzaio: aterpearen ondoan dago, zikoina bikote batek bere kafirarekin ezkiladorrea koroatzen duela. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 129. orr.
Urtero hainbat zikoina habia kentzen edo tokiz aldatzen dituzte Gurelurrekoek, eraikinetan kalteak egiten dituztelako. Berria - Euskal Herria 2004-01-17
Estalaktitek, goitik behera beharrean, aldamenera zeuzkaten puntak, zikoina-moko antzera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 140. orr.
Amiamoko edo zikoina zuriek egindako habia bat kendu zuten joan den astelehenean Zarrakazteluko udaletxeko teilatutik, herriko etxeko agintariek eskatuta. Berria - Euskal Herria 2004-01-17
Hegazti fidelak dira zikoina zuriak; bizitza osorako aukeratzen dute bikotea. Berria - Euskal Herria 2004-01-17
Azken urteotan gora egin du Nafarroan zikoina zurien kopuruak, eta, ondorioz, gora egin dute hegaztiok eragindako arazoek. Berria - Euskal Herria 2004-01-17
Zikoina beltza, berriz, migrazioaren garaian besterik ez dugu ikusten gure artean. Berria - Euskal Herria 2004-01-17
zikoinak ikusi (4)