Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amiamoko 1 iz zikoina; koartza.

Talde ekologistako kideek amiamoko edo zikoina zuriek egindako habia bat kendu zuten joan den astelehenean Zarrakazteluko udaletxeko teilatutik, herriko etxeko agintariek eskatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Jauregi horretatik gora, haren gain guztiak betetzen zituzten minareteen muturretan, lautadari itzala ematen zioten adar garaien artean, amiamoko bezatuak pilatzen ziren ehunka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 304. orr.

402 amiamoko beltz kondatu dira, jaz baino gutixago haatik.  Herria   2003-12-04

Haurrari jaioberriak amiamokoak dakartzala esaten diogularik, funtsezko egia adieraziko diogu apika, metaforaz besterik ez bada ere.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 43. orr.

Otsail edo martxo aldera errunaldia gertatzen da, eta uztailaren bukaeran habia uzten dute amiamokoek, neguan itzultzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

-Burioak, amiamokoak, ez dakit zer besterik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 132. orr.

2 amiamoko beltz

Bertzalde, 402 amiamoko beltz kondatu dira, jaz baino gutixago haatik (2002 an, 434).  Herria   2003-12-04

3 amiamoko zuri

Amiamoko zuria .  Berria - Gaiak   2004-11-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus