Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zikin (orobat zikiñ g.er.) 1 izond orbanak, hautsa edo kidekoak dituena; itxura itsusten duen zerbait duena. ik lohi; ant garbi.

Galtzerdiak, alkandorak, barruko arropak -garbiak zein zikinak-, zapata-orkoiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 312. orr.

Zementuzko ohearen gaineko koltxoi gogorrean etzanda zaude manta zikin baten azpian.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 104. orr.

Mokanes zikin bat zuen atxikitzen bere ahoaren aitzinean, bere burua trafiko animalearen kutsaduratik babesteko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 162. orr.

Koipez beteriko elastiko zikin bat janzten du eta praka motz higatuak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 122. orr.

Puntuzko lepoko gorri zikina zeraman.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 33. orr.

Sotana beltz beti zikin batekin, arima galdua zirudiela.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 114. orr.

Han utzi zuten, atea zabalik, ohe estu zikin baten gainean lo eta amets larrika.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 48. orr.

Oso taberna zikina zen, oiloak bertan ibiltzen ziren bueltaka, eta tejabana baten azpian jotzen nuen.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 41. orr.

Fabrika aterpe-zulo zikin eta desordenatu bat zen, haize-lasterrez betea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 232. orr.

Ospitale hura, dagoeneko eraitsia dagoena zorionez, eraikin zikin, nazkagarri, kiratsez bete bat zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.

Armadoreek berek merke jaso eta garesti saldutako etxe estu, zikin eta umeletan bizi ziren.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 265. orr.

-Tampico -esan nion-, munduko hiririk zikinena duzu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 22. orr.

Errekatxo zikin baten ondoan txabola mailara iristen ez diren oihalezko bizitegi urratuak ikusiko dituzu, jendez beterik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 13. orr.

Onik ateratzeko esperantzari bide estua uzten zion komisaldegiko ziega zikin eta heze batean bururatu nuen bidaiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 273. orr.

Ispilu handi, pitzatu eta zikin baten azpian harrizko konketa zartatuen ilara bat zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 133. orr.

Ile luzea zeraman, zikina eta koipetsua.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 59. orr.

Ile luze zikin eta nahasia ukondoetaraino iristen zitzaion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 274. orr.

Ellenek globoen hariak ipini zituen txapel gorriko hiru neskato tximino-aurpegidunen esku zikin-itsaskorretan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 283. orr.

Hain luze egon ginen geldirik, non antxeta zikin-grisak lasaitu, eta batzuk gure aldamenean jarri ere egin baitziren.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 165. orr.

Whisky botilak hustu behar ziren eta Pasaiako badiako ur zikinarekin bete.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 216. orr.

Ibaiak azalean ur garbi aratzak eta barnean arre zikinak daramatzan bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.

ik beherago 14.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Odol zikina jaurtitzen zuen ahotik, eta hesteak ere bota behar zituela zirudien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 269. orr.

Pentsatze hutsa ere: zakila uzki zikin batetik sartu, kaka artean...  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 26. orr.

Janaritegia zergatik zegoen beti erdi hutsik, giltzain andrea zergatik aritzen zen lapurretan, zerbitzariak zergatik ziren hain zikinak eta mozkortiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 47. orr.

2 irud/hed

Laino guztien azpiko ezereztegietan, hauts zikin bat zainetan eta huts garbi bat bihotzean, jonkia dabil espediziotik espediziora.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.

Bakailaoa, abadira, platuxa, oilarra, arrain arruntak horiek guztiak, gris zikin kolorekoak, orban zurixkez apainduak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.

Zakur zuri-zikin bat zebilen mimoaren inguruan usnaka.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 213. orr.

Nork egingo lituzke orduan inork egin nahi ez dituen sukalde eta estolderietako lan zikin guztiak?  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 13. orr.

Ezaugarri horiek guztiek ekarri dute "errealismo zikin" esapidea.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 8. orr.

Rock zikin eta zatarra.  Berria - Kultura   2006-04-27

-Familia guztiek izaten ditiztek beren sekretuak, nork bere etxean besterik garbitzen ez dituen arropa zikinak,     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 46. orr.

3 (mespretxua adierazteko)

Itzain zikin bat baizik ez ninduan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 43. orr.

Zenbateraino zinen zu ere umemoko zikin bat orain dela bi urte.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 153. orr.

Hamar urte dira jo eta ke ari naizela lausengatzen hemengo dirudun zeken zikin batzuk, nahiz eta gogoz emango nizkiekeen muturreko on batzuk topatzen ditudan bakoitzean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 91. orr.

Inork halakorik kontatuko balit, gezurti zikin bat dela esango nioke!  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 46. orr.

Atsoek ahots apalez iraindu zuten Prothero andrea, gezurti, ezkontza nahasle, sasikumeen ama, lapur zikina.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 196. orr.

-Lapur zikin bat besterik ez da.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 45. orr.

-Mikel al du izena hiltzaile zikin horrek?  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 169. orr.

-Eta horri judu zikin horien eta irlandar zorritsu horien ezjakintasuna gehitu behar zaio.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 151. orr.

Urde zikinak! Ez dut zerri zikin horrekin berriro bizi nahi.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 44. orr.

-Alu zikin barren-galduak dira denak -esan zuen Monak-.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 197. orr.

Galdu al da herri zikin honetan gizon prestuak bakean uzteko usadioa?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 171. orr.

Mekatxis, laino zikin hauek!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 139. orr.

Nork jarri du bandera zikin hau hemen?  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 27. orr.

-Ezer ez; eman didaten lanbide zikin honek nahastu egiten nau.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 274. orr.

-Laster bukatuko ahal duk gerra zikin hau!  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 151. orr.

-Hau da zorte txarra! Zorte zikin penagarria!  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 161. orr.

Ba nik ez diat begirik itxi erreuma zikin honekin.  Berria - Kultura   2006-02-11

Barne-barnetik zetorkidan lastima zikina.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 129. orr.

Poema zikin batzuk berreskuratzeko gorpu bat lurpetik atera!  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 166. orr.

Zertarako nahi dituk zigarro zikin batzuk, putakume horrek etxean gordetzen duen dirutza eskura baldin baduk?  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 112. orr.

Amak aqua-park zikin batera joateko hitza eman dielako, niri deus galdegin gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.

Bizimodu zikin honetaz nazka-nazka eginda nagok.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 42. orr.

-Hau zorri-zulo zikin nazkagarri bat besterik ez duk -tonu berean jarraitu zuen ahotsak-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 177. orr.

4 (adizlagun gisa)

Itsasoa zikin dago eta uhain beltzak jotzen du leihorra.  Herria   2002-12-12

Galtzei tabako usaina zerien, nire eskuei bezala, eta horrek zikin sentiarazi ninduen, zikin, kopetatik zango puntaraino bilduta ninduen izerdiak baino are gehiago.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 207. orr.

Ura zein zikin dagoen hartu nahi dut argazkietan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 216. orr.

Neskatoen bizilekua txukundu gabe, zikin eta erabat utzita zegoela erabili zuten alaben tutoretza kentzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-22

Garbi bezain zikin hitz eginda, Espainiak porkulo eman izan dit beti, zentzu guztietan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 120. orr.

Izan ere, gaiztakeria egiten duzue eta eskuak odolez zikin dauzkazue.  Elizen arteko biblia   Is 59,3

Argal, zikin, harro azaldu ziren Huck eta Tom.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 138. orr.

Zikin samarra daukat etxea, pixka bat utzita.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 40. orr.

Gitarra jotze keinuak egiten sartu zen, begiak gorriturik, aurpegia zurbil, alkandora galtzen gainetik eta prakabarrenak zikin.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 23. orr.

5 (izen gisa) ik beherago 11.

Bataioak ez gaitu gorputzeko zikina garbituz salbatzen, Jainkoaren aurrean kontzientzia garbi gordetzeko konpromezua ezarriz baizik.  Elizen arteko biblia   1 P 3,21

Oso gogor hartzen ditu hitzak, barruko zikin eta zorne guztia ateratzerainokoan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.

Ene maiteok, honelako agintzariak ditugunez gero, garbi gaitezen gorputzeko eta espirituko zikin guztietatik.  Elizen arteko biblia   2 Ko 7,1

Ez da nire begi aurretik aldentzen zure bekatuaren zikina.  Elizen arteko biblia   Jr 2,22

Limosnak garbitu egiten baititu arimak bekatuen zikinetatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 101. orr.

Bev-ek zikina kendu ahala, zauria har zuri batzuek hartua dutela ikus dezake.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 110. orr.

Hemen dugun mina eta zikina eman digu Otamendik, hitz lau doi, dotore eta ederraz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 99. orr.

Deklaratzeak eta aitortzeak ere diru beltz izenekoa zuritu egiten dute, diruari bere zikin, gaitz edo bekatu fundazionala ritual edo izapide merke batekin barka dakiokeela erakutsi nahiz bezala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 184. orr.

Sabelera eraman daitezkeen zabor eta zikin guztiak irensten dituzte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 151. orr.

Usaingarri baliotsuen ordez, errautsez eta zikinez estali zuen bere burua.  Elizen arteko biblia   EstGr 203,13

Egunkariko nagusiek ezin eraman, ordea, hutsune horrek nire zerbitzu-orrira ekar zezakeen zikin deitoragarria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 36. orr.

Euskara menditik hirira eraman genuen [...] zikin mantxarik gabeko arto landetatik unibertsitateko arlo landuetara.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 24. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jakina da behar bezalako emakume gaixoa garbimin eta zikin-beldur paranoiko batek harrapatua bizi dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.

Dela zikin-aitzakian edo dela gizasemeen ustezko tentetasun harroa eraman ezinez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.

Berez instintu hutsa dena jantzi ederragoz apaintzera jotzen dugu, eta hala asmatu genuen delako maitasuna, zikin usteko jardun hori itxura garbi batekin mozorrotzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 61. orr.

"Inbertsioa", "hazkundea" eta horiek diru zikina edertzen dute, sexologiak larrutako gauza zikin-aurkiak zuritzen dituen gisan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 184. orr.

Biztanle kopuru handiak pilatu diren eremu zikin-sortzaileotan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 284. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Biztanle kopuru handiak pilatu diren eremu zikin-sortzaileotan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 284. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Neska txiki gaiztoena, zitalena, eta aho-zikinena izango naiz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 280. orr.

Han zebilen jakadun mutur-zikin batek ezetz egin zidan atzamarrarekin.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 214. orr.

-Ipurtandi mutur-zikina!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 159. orr.

Esadak esku-zikin alferrontzi horrek, [...].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 81. orr.

Lepoan zaku bat zeraman gizon bizar-zikin batek esan zion: [...].  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 159. orr.

Elurrezko bola elurrezko gizon txiki bat zen orain, buru-okerra eta buru-zikina.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 67. orr.

-Etxerik gabeko zalduna haiz, ordea, eta horrek buhame edo agot odol-zikin baten pare ezartzen hau.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 119. orr.

-Aho-zikin hori! -esan zuen Normandiar ederrak-.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 117. orr.

9 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, izenaren izenondo gisa)

Zerbitzariaren laguntzaileak beste plater zikin pila bat ekarri zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 73. orr.

Haur zikin aldra bat zebilen kalean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 103. orr.

10 etikaren edo moralaren araberakoa ez dena.

Gu gorotza baino ez gara haientzat, baina lan zikina egin behar denean ezinbestekoak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 30. orr.

CCOOk eta UGTk lan zikina egingo diote PSOEri.  Berria - Ekonomia   2004-10-21

Alliot-Mariek ere «kanpaina zikin baten jomuga» dela salatu du.  Berria - Mundua   2006-05-06

Borreroa kexu da guduek lehia zikina egiten diotela-eta.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 64. orr.

Azken aste hauetan gertatu diren filtrazio eta gerra zikin informatiboan badago erantzukizunik, eta agian Perez Rubalcaba hortik oso urrun ez da egongo.  Berria - Euskal Herria   2006-04-16

Susmoa duzu gerla zikin hau bururatutakoan ere ezinen duzula ahantzi Villan aditurikoak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 15. orr.

Gerla guziak zikinak dira, bakea ere bai askotan.  Herria   2004-03-25

Herrizaingo Sailak dio Herrerako atentatua «tranpa zikina» izan zela.  Berria - Euskal Herria   2004-06-13

Inoiz baino genozidio handiagoak egin dira, inoiz baino sarraski zikinagoak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 166. orr.

Fidelek diktadura zikin eta usteldu bat erorarazi zuen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 155. orr.

Diakonoak ere agurgarri eta hitzeko gizon izan daitezela, ez ardozale, ez eta irabazi zikinei emanak ere.  Elizen arteko biblia   1 Tm 3,8

Uste duelako diruz eskura dezakeela Jaungoikoaren babesa bere diru-negozio zikinetarako.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 218. orr.

Eskupeko diru zikinak onartzen zituztenak eta errefusatzen zituztenak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 541. orr.

Zenbaiten arabera bandil batzuek garbitu zuten, politika, droga, diru-zikin, prostituzio afera baten gatik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 161. orr.

Hor, ororen buru, ekonomia, eta eskolako tontoak, mordoa behintzat, exekutibo eta kudeatzaile egin dira, eta enpresa, aseguru, banku, poltsa, higiezin, aholkularitza eta abar zikin horietan erori dira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 192. orr.

-Hitz zikin bat esan duzu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 230. orr.

Lagunen begietan distira lizuna umotu zen, hitz eta birao lohi zikinak esaten hasi ziren.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 83. orr.

Horiekin aspertutakoan hasten dira gauzak bihurritzen, animaliekin zerrikeriak egiten, edo snuff-movie zikin horietakoak egiten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 218. orr.

-Baina, baina... korritzen ari duk zikin hau!  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 54. orr.

Masturbatzea gauza zikina dela pentsarazi digute, eta pertsona heldu eta beren gorputza kontrolatzen dutenek egitea ez dela batere egokia.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 36. orr.

Haragizko grina zikinen atzetik dabiltzanak.  Elizen arteko biblia   2 P 2,10

-Nola gozatzen duzun ikustea gustatzen zait, zikin hori; seguru senarrak ez dizula horrelakorik egiten, urdanga hori!  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 47. orr.

-Orain artean, aho-zikin horiek difamatu zaituzte zu, ez zuk haiek! -moztu nion.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 87. orr.

Sanz zikin jokatzen ari dela salatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30

Lehen aldiz, zikin jokatu nuela sentitu nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 102. orr.

Zikinak dira jendea garbitzeko manera guziak.  Berria - Kirola   2004-03-16

Eskuan urrezko edalontzi bat zuen bere prostituzio zikinaren fruitu higuingarriz betea.  Elizen arteko biblia   Ap 17,4

• 11 iz zaborra. ik gorago 5.

Zikina maiz ez da biltzen; kaleetan gelditzen da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 13. orr.

Hainbeste zabor eta zikin, erreketatik hasi eta ibaietatik segi, lurra eta itsasoa bera zenbat zikindu ditugun!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 284. orr.

Egia da nun nahi ere gero eta gehiago aipu direla zikin eta ondarkinak.  Herria   2003-11-13

Usaiako untzietan ezartzen ahal ez diren zikinak norat botatu behar dira?  Herria   2005-02-10

Zikin larrien bilketa bat antolatua da helduden ekainaren 16 an larunbatarekin 8 etarik eguerdi arte trinket aintzinean.  Herria   2001-06-07

Bi tonako bat zikin bildu dute, eta oraino gelditzen omen da behargabekeria frango erreka zola horietan.  Herria   2001-05-03

Tokia ere hautatu beharko, dela zikinen ehorzteko, dela heien errausteko labearentzat.  Herria   2004-07-05

Zikin-pilotik pixka bat aparte.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 23. orr.

Jaun Auzapezak jakinarazten du, agorrilaren 15 ean, zikin biltzaleak izanen direla plazako karriketan.  Herria   2003-08-07

Donibane-Ziburuko "Crésus" arrantza untziak alimaleko zikin meta, plastikaki eta beste, bildu du Landesetako itsasalde hortan.  Herria   2001-02-08

Bezperan karrikan eskuratu papera purtzilikatu zuen Agatak zikin-ontzira botatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 217. orr.

Orai aldiz, zikin untzirat botatzen da dena.  Herria   2004-07-01

Geroxago haatik, Hendaia partzuer behar litake Gipuzkoan egitekoa den zikin-erretegian.  Herria   2004-01-29

Bertze berri bat ere jakinarazi dute, nola zikin biltzearen zergak doblatuko dituzten.  Herria   2004-04-22

12 zikinpean

Hala da-eta gure axaleko solas alferrek enganaturik, heien hutsaz estaltzen ditugula gure hoberen batzu askotan, zikinpean bezala.  Herria   2001-11-01

13 begiko zikina gauza gogaikarria.

Biziki estimatzen dute jendeek Tanaka minixtroa, gobernuko enpleatuek aldiz ez dezakete begiko zikina baino gehiago sofri.  Herria   2001-08-09

Xipriar ugartea dute turkoek beren begiko zikina Europan.  Herria   2004-12-23

Manifestari horietarik zenbaitek Bush amerikarra erakusten zuten beren begiko zikina bezala, herri horren urgulua baino hobea bailaukate besteek horren parte hartzea pobreenen alde.  Herria   2005-07-07

Beste begiko zikin bat ere badute irakiar kargudun berriek: Al-Jazirak beretua duen telebixt kadena bat, hau ahoa beteka ari baita jazarleen alde eta Bagdadeko buruzagiek hetsiko dutela eta debekatuko errana baitute.  Herria   2004-08-12

Lodikotea, moldegabea, inoxoa eta aurpegi pikorrez emokatua, taldeko gainerako lagunek [...] ez zuten begiko zikina baino gehiago nahi beren inguruan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 41. orr.

14 ur zikin pl

Ur zikin eta garbieri buruz, obra eta artatze zenbait.  Herria   2001-06-28

Handitua eta azkartua izan da eta orain gai da herriko ur zikin guzien tratatzeko behar den bezala.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Okasione berean ur, ur zikin eta euri-uren sareak arraberrituko dituzte.  Herria   2004-07-01

Deliberatu dute ere ur zikin publikoen muntaduraren ikertzea badirelakotz kotsadura problemak errekarat ateratzen diren ur horietan.  Herria   2001-07-26

Urpekariekin joan ziren ur zikinen putzuan armak bilatzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Zarauzko hondartzan bainua debekatu zuten joan den igandean, bertako ur zikinen araztegian izandako sute baten ondorioz.  Berria - Euskal Herria   2004-08-01

1989an Ur Zikinak Arazteko Plana martxan jarri zenetik orain bitarte, 172 milioi euro inbertitu dira Nafarroan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

15 zikin-estali izond ehunez eta koloreez mintzatuz, zikina igartzen ez zaiona.

Hasieran ez nuen ezagutu, arropa-gaineko mantal gris zikin-estali horietako bat baitzeraman soinean eta bisera moduko kapela zapal bat buruan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 227. orr.

Koloretan zikin-estaliena, zeinahi estaturi zaio baitezpadako.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 77. orr.

16 irud/hed

Dirua, bada, ideia edo sineste puru-purua da, dagoen idealik garbiena edo, hobeki esan, zikin-estaliena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 184. orr.

Esaldi zikin-estalia, odol-estalia, gaitz-estalia: esaldi estalia, bere garbitasun aseptiko bihozgabean okaztagarri.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 85. orr.

Zenbait urte lehenago, txandrioa -"akats tipografikoa", lanbideko mintzaje beti zikin-estalian- tailerretako muntatzaile lardaskatzaileei egotziko niekeen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 181. orr.

17 zikin-zikin izond

Makinaren ordez berogailu erraldoiak irudikatzen zituen, berogailuak eta laurdenkatzaile baten upel zikin-zikinak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 192. orr.

Ur askaren alboan erdibituta zegoen eta ardilarrua lokatzean, zikin zikina.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 298. orr.

Motorra, zikin-zikina, baina ondo; probatu nuen, eta gasolina ere bazeukan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 81. orr.

Zikin-zikina mahaia, paper azal mehez, goma-aparrez, kafe koilarez eta gatz eta piperbeltzezko zorroez betea.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 66. orr.

2003ko martxoan USAko lehendakariak [...] mehatxu garbia egin zion Mesopotamia zaharrari eta, ultimatum zikin-zikina emanez, [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 260. orr.

18 (adizlagun gisa)

Hozkailua eta lehorgailua hondatu zaizkigu, autoa zikin-zikin dago, eta beheko ateek ez dute ixten.  Berria - Euskal Herria   2004-09-09

Zikin-zikina zegoen bideko hautsa etxeetatik kalera botatako zaborren kausaz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 24. orr.

Zikin-zikin eta blai eginda, Gryffindor taldeko besteak iritsi ziren Harry ikustera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 149. orr.

Blai-blai, zikin-zikin, jota.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 27. orr.

Eguzki panelak zikin-zikin eginda izan dituzte behin baino gehiagotan hauts ekaitz bortitzen ondorioz  Berria - Gaiak   2006-01-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aho zikin (4); arropa zikin (5); beti zikin (4); bizar zikin (4); esku zikin (8); gela zikin (7); gero eta zikin (4); gerra zikin (6); gris zikin (4); herri zikin (5); hiri zikin (5); kale zikin (4); lan zikin (10); manta zikin (5); mundu zikin (4); paper zikin (4); plater zikin (4); trapu zikin (5); txiki zikin (4); ur zikin (21); urde zikin (5); ustel zikin (4); zerri zikin (6)

zikin eta ondarkin (5); zikin eta ondarkinen (9); zikin gehiago (7); zikin jokatu (4); zikin ontzi (4); zikin ontzira (4); zikin samar (6); zikin samarra (6); zikin sentitzen (5); zikin untzi (6); zikin zikin (8); zikin zikina (7); zikin zikinak (3)

zulo zikin (7)

alu zikina (6); arropa zikina (7); begiko zikina (7); begiko zikina baino (4); bezain zikina (5); diru zikina (5); dozena zikina (4); enbata zikina (3); gerra zikina (17); joko zikina (6); kanpaina zikina (4); lan zikina (36); lan zikina egin (7); lan zikina egiten (7); oso zikina (4); sagu zikina (4); ur zikina (15); urdanga zikina (8); urde zikina (12)

zerri zikina (5); zikin zikina (7); zikina baino gehiago (5); zikina da (11); zikina dago (5); zikina frango (4); zikina izan (8); zikina zegoen (6); zikina zen (4)

arropa zikinak (4); diru zikinak (4); esku zikinak (5); trapu zikinak (9); ur zikinak (26)

zikinak bil (8); zikinak dira (8)

arropa zikinarekin (7); gerra zikinarekin (6); nire arropa zikinarekin (4)

gerra zikinaren (11)

gerra zikinean (5)

ur zikinen (34); zikinen artean (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus