Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sasoi honetako goiz garbi gardenak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 19. orr.
Udazken hasierako egun garbi bat. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 155. orr.
Uztaileko gau eder hartako aire garbia arnastera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 37. orr.
Ibai garbi baten ondoan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 132. orr.
Iturri garbietako ura. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 570. orr.
Mundua garbia da, pixa zikina. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 71. orr.
Haizeak lehortu duen arropa garbiaren lurrina usaintzea. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 38. orr.
Sugeak arraza garbia dira, ez dute lumarik ez zorririk eta ez dabiltza hauts artean aztarrika. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 241. orr.
Asto bat ezin da odol garbiko zaldi bihurtu. Berria - Kirola 2004-11-12
Apezaren boz garbi eta ozenak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 219. orr.
Gizaki garbiak maite du garbi dena, zuzenak maite du zuzentasuna. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 17. orr.
Emazte zintzo haiek, seme jator haiek, alaba garbi haiek. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 354. orr.
Oso etxekoandre garbi eta txukuna zen. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 19. orr.
Arraza mongoliar garbia, aldiz, mongoliarrek, mantxuek eta tibetarrek osatzen dute. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.
Bere gorputz judua tauletan erakutsi du alemaniar gazte garbien aurrean. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 44. orr.
Aldez aurreko zentsura esaten zaio horri euskara garbian. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 82. orr.
Ez da izango oturuntza bat Redinek hotelean izango duena bezalakoa, baina janari garbiagoa izango da. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 159. orr.
Badirela horiek baino energia garbiagoak. Berria - Euskal Herria 2004-01-06
Teknologia garbien garapena. Berria - Euskal Herria 2004-06-09
Militarrek lan garbia eta paramilitarrek zikina egiten dute, etsai komun baten aurkako gerran izatezko aliatu gisa. Berria - Mundua 2004-12-24
Izan ere, bitartean Marxek, Nietzschek, Freudek, aski erakutsi dute holako doktrina garbiek zer zikinkeria ezkuta lezakaten. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 139. orr.
Eta hark pistola atera eta tiro garbia sartu zion buruan. Berria - Euskal Herria 2004-05-22
Biak ziren andre sendoak, aurpegi garbikoak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.
Arimak birjina behar du izan, garbia eta nahasgabea. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 40. orr.
Errugabearen kontzientzia garbiaz. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 176. orr.
Sal-erosi nahasiak izan ote ziren edo sal-erosi garbiak, lukurreriazko tratu gaixto engainamenduz beteak edo egainamendu gabeak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 46. orr.
Maitasun sendoak urre garbiaren antza du. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 92. orr.
CD eta DVD garbien gaineko kanona. Berria - Gaiak 2004-03-24
Neska gazte haren begirada zuzen garbiak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 279. orr.
Urtetan odolaren trafikoan ibili izan gaituk, baina trafiko garbian... Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 172. orr.
Halcyon hitzak zeru garbi barea adierazten du. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 287. orr.
Adin horri dagokion unibertsitate eskolatze tasa garbia. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 227. orr.
43 milioiko irabazi garbia izan du. Berria - Ekonomia 2004-07-30
Horiek kontuan hartuz gero, %30ekoa litzateke irabazi garbien hazkundea. Berria - Ekonomia 2004-04-28
Urte bukaeran mozkin garbiak %10 igotzea espero du Gamesa taldeak. Berria - Ekonomia 2004-11-30
La Caixa aurrezki kutxaren mozkin bateratu garbiak 245 milioi eurokoak izan dira. Berria - Ekonomia 2004-04-25
Etekin garbia %4 gutxiago izango dela iragarri du konpainiak: 214 milioi euro. Berria - Ekonomia 2004-11-30
Aurrezki kutxaren emaitza garbia 89,5 milioi eurora iritsi zen. Berria - Ekonomia 2004-10-09
Konpainiaren esplotazio emaitza garbiak, berriz, 34 milioi eurokoak izan ziren. Berria - Ekonomia 2004-04-29
900 euroko soldata garbia eskatzea ez dela arrazoizkoa. Berria - Ekonomia 2004-04-01
Euskal Autonomi Erkidegoko batez besteko soldata garbia 1.860 eurokoa zen iaz urte amaieran. Berria - Ekonomia 2004-03-19
60 milioiko kapitala eta 90 milioiko zor garbia duen honetan, 62 milioiko zor bihurgarria jaulkiko omen du aurten. Berria - Ekonomia 2004-03-24
Eguzkiak bere errainu garbia aurreko horman ezartzen zuenean. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 132. orr.
Hondarrean, sinadura garbi bat zeukan: Martxel. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 188. orr.
Argi garbi hori barruratzen zaigunean, ezabatu egin ohi da irudi, forma eta figura oro. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 48. orr.
Nabalkada garbi batek marrazturiko tatuaje gorria. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 203. orr.
Erretorikak bere jatorria auzilaritzan eta kantuak berea musikagintzan izateak ez digu orain artean utzi egia garbi hori ikusten. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 31. orr.
Laboratorioko gainerako poto eta botila guztiek etiketa garbi-zehatzak zituzten, makinaz idatziak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 190. orr.
Partidako lehen gol aukera garbia. herria¬
Horiek aldatzeko borondate garbia erakutsi beharko du Zapaterok. Berria - Euskal Herria 2004-03-30
Elkarteok, eta, ondorioz, haiek biltzen dituen federazioak, helburu garbiak dituzte. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 97. orr.
Xede garbiak nituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 185. orr.
Izan ere, horrelakoetan bere arrazoibidea erabat garbia izaten zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 206. orr.
Egun errauste planten inguruan dagoen proposamenari ezezko garbia eman zion Aralarrek. Berria - Euskal Herria 2004-07-03
Ondo asko konturatzen nintzen autozentsura garbia zela hura, baina, jaten ematen dizun eskuari ez omen zaio kosk egiten eta… PPk eta PSOEk estrategia garbia daukate gure herriarekiko eta gure erakundeekiko. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 94. orr.
Erabaki garbiak hartzen dituzten subjektu garbiak ez dira existitzen. Berria - Euskal Herria 2004-08-22
Federalismo kooperatiboaren aldeko apustu garbia. Berria - Euskal Herria 2004-10-26
Eta, jakina, eskatu gabeko azalpena erru aitorpen garbia izan ohi da. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 21. orr.
Froga garbiagorik eskaintzen ez den bitartean. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 8. orr.
Gauza garbia da arimak ezin dezakeela eduki bere buruaren irudi bakar bat ere, irudi guztiak zentzuen bidez igarotzen direnez. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 43. orr.
Eta ondorea garbia da: memoriak uste baino muga hertsiagoak ditu. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 12. orr.
Ezin esan, ordea, manipulazio garbia izan denik. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 160. orr.
Lapurreta garbia esango nuke nik. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 50. orr.
Horren adibide garbia da karrikara jolastera atera baino nahiago izatea etxean gelditzea. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 18. orr.
Kasko loreduna garbi eta keinuka buruan, ezpata alboan aldaroka dantzan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 14. orr.
-Garai hartan errepide kontrolak eguneroko legamia ziren eta aurretik zihoan autoaren ardura zen bidea garbi zegoela baieztatzea. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 85. orr.
Hori garbi dago -esan zion McGonagall andereñoak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 71. orr.
Gehiago direnek beti irabazten dutela, hori ez dago oso garbi, zorionez. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 47. orr.
Itxuraz gauzak hain garbi egon arren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 14. orr.
Garbi zegoen aitaren heriotzak lur jota utzi zuela. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 84. orr.
Gizaki garbiak maite du garbi dena, zuzenak maite du zuzentasuna. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 17. orr.
Ia ezer ez daukat oso garbi. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 13. orr.
–Hain garbi baldin baduzu… Astiro eta hitzak garbi ebakiz hitz egin zuen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 159. orr.
Ugalketa hau, izan dezagun garbi, ez da inoiz naturaren legeetako bat izan; baimen bat gehienera ere, lehen esan dizuedan bezala. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 185. orr.
Ez zituen garbi ikusten egunkari normal bateko letrak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 131. orr.
Nola jokatu garbi, gauzak hain garbi ikusten ez nituenean? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 197. orr.
Garbi esanda, irizpideei gehiegi atxikitzea esaten zaio horri. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 203. orr.
Titietaraino, garbi esateko. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 36. orr.
Orain garbi entzuten zituen ahotsak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 161. orr.
Inork ez zekien garbi zertaz ari ziren. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 68. orr.
Berak susmatu bezala ziren gauzak: berak garbi galdetu zion, eta Pollyk garbi erantzun zion. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 93. orr.
Nahikoa garbi gelditu da nire ezezkoa? Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 126. orr.
Hollywooden ikasi dudan gauza bat da hau joko bat dela, garbi jokatu ezin dena. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 230. orr.
Zure isiltasunak garbi jakinarazten dit zeure bihotzak ez diotsula deusik nire alde. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 103. orr.
Sendagileek ez ditek garbi hitz egiten. Txillardegi «Putzu», 1999 - 214. orr.
Gauzak ondo eta garbi egin nahi badituzu, zoaz jesuitengana. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 242. orr.
Blackek garbi erakutsi zuen bost axola zitzaiola errugabeak hiltzea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 221. orr.
Garbi adierazten du bere beldurra hemen baserritarrak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 233. orr.
Baina garbi utzi nahi dizuet bioi egin duzuena oso larria dela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 71. orr.
IV. liburuaren sarreran oso garbi azpimarratzen du bere lanaren baliagarritasun publikoari buruzko ideia hori. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 130. orr.
Zer pentsatzen zuten asmatu nahian baina neronek zer sentitzen nuen oso garbi jakin gabe. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 29. orr.
Arren eskatu nion eta garbi asko esan ere bai baldintza hori bete ezean ez-egitekoren bat egiteko gai nintzela. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 190. orr.
Eta, lantzean-lantzean, ekaitz euria botatzen zuen, hautsa desagertarazten eta bideak garbiago uzten zituela. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 190. orr.
Ozenago esan zezaketen, garbiago ez. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 83. orr.
Gero eta garbiago ari zen ikusten mutila haren guztiaren nondik norakoa. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 125. orr.
Haien garbi usaina dut oraino gogoan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 49. orr.
Garbi sentsazio honekin, lo falta honekin, kremaren hitzen oihartzunarekin, nik uste gaur primeran egingo dudala lo. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 46. orr.
Aldaketaren ezinbertzea ispilu bat bezain garbi azaldu zitzaidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 261. orr.
Zuri-zuria zen, zilarra bezain garbia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.
Zilarra bezain garbia, eta palmondo gazte baten enborra bezain sendo eta lerdena. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 176. orr.
Zango batzuk luzeak, biribilduak eta marmola bezain garbiak, Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 56. orr.
Margotzen, garbiaren gainean garbitzen, erratza pasatzen, kartetan, patatak zuritzen, parkeko belar txarrak ateratzen... Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 47. orr.
Bere lantokiko ordenadore performanteaz baliatuz, gero garbian ezartzen zituela Frantxisek. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 24. orr.
Garbian egindako kopia baten itxura izango du, nolabait. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 100. orr.
Garbian atera duzun bakarra, zera: bi galtzerdi dituzula orain jira-biraka. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 95. orr.
Bere lantokiko ordenadore performanteaz baliatuz, gero garbian ezartzen zituela Frantxisek. ik berehago 15. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 24. orr.
Garbian egindako kopia baten itxura izango du, nolabait. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 100. orr.
· Garbian atera duzun bakarra, zera: bi galtzerdi dituzula orain jira-biraka. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 95. orr.
Argi eta garbi hitz egingo diat. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 81. orr.
Argi eta garbi ikusten nuen Emmaren eta ene artean leize bat bazegoela. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 186. orr.
Argi eta garbi erakutsi dute Euskaldunek bakea nahi dutela. Herria 2001-05-24
Argi eta garbi azalduko dizut nire izpirituaren egoera. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 245. orr.
Argi eta garbi galdetu nion orduan: ezkondu nahi duzu, bai ala ez? Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 70. orr.
Joanden uda bero horrek erakusten du argi eta garbi zeri buruz goatzin. Herria 2003-11-13
Badator ordua, lehen esandako guztia argi eta garbi adieraziko dizuedana. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 933. orr.
Naturak emakumea ahultasun egoera honetara kondenatu izanak argi eta garbi frogatzen du zein den naturaren asmoa. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 275. orr.
Suspertze-proiektu hitzartu baten ondoren, argi eta garbi elkarren kontrako ziren politika ekonomikoen konbinazioa etorri zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 166. orr.
Artikulu berezi bat, article Toubon-Lamassoure deitua, argi eta garbi idatzirik dioena, frantses hizkuntza da Frantziako Errepublikaren hizkuntza. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 40. orr.
Aita hilik edo bizirik zegoen argi eta garbi jakitera joateko. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 15. orr.
Den-dena kontatu zion, argi eta garbi, geldialdirik egin gabe. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 370. orr.
Erakunde berriak erakaskuntzaz axola handia ukanen duela, hori segurtatua izan da argi eta garbi. Herria 2004-12-16
Ingurua garbiantza edukitzea gustatu izandu zait beti. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 19. orr.
Ganibet ukaldi garbi-garbiaa, kontu handi-handiz joa. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 164. orr.
Kimikaren jatorria prestueza zen, edo ez garbi-garbia bederen: alkimisten gelazuloak [...]. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 79. orr.
Galtza grisak, zapata garbi garbiak. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 55. orr.
Jainkotasunaren ondasun goren eta garbi-garbiann urtzera. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 71. orr.
Azkenik, Jupiterrek zergatik ez du inoiz oinaztua lurrera ortzi garbi-garbitik jaurtitzen eta trumoia zabaltzen? Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 417. orr.
Garbi-garbi zegoen sukaldea. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 144. orr.
Garbi-garbi dakiguna da, 325. urtean, Nizeako Kontzilioak halaxe ospatzea agindu zuela: alegia, Pazkoa primaderako ekinozioari jarraiki datorren ilbete osteko igandean ospatu behar zela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 105. orr.
Garbi-garbi gogoratzen dut haren ahotsa. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 85. orr.
Garbi-garbi bereizten ditu konpilatzailearen eta plagiogilearen lana. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 130. orr.
Jar ezak enbor horren gainean, Pantxo! Garbi-garbi moztuko zioat lepoa! Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 111. orr.
Dena garbi-garbi utzi dut. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 266. orr.
Hildako garbia han nonbait datza garbi-garbi eta zintzo: proiekturik gabe, helbururik gabe, etorkizunik gabe, gezur esentzialez galtzaratutako arterik eta bitarterik gabe. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 270. orr.
Eskulagile artoso eta begi zorrotzeko, baserrietako erreminta zaharrak erosten zituan, "honek ez deutsu ezetako balio" esanaz, eta gero berak garbi-garbi egin, pintau eta saldu egiten zituan. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 56. orr.
Heldulekutik hartu zuen, zapiari tutu eginez larakoak garbitu zituen, ama batek umearen belarri eta sudur zuloak garbitzen dituen bezala; gero garbi pasada bat egin zuen aurrealdean, beste pasada berdina atzealdean eta atsedenik hartu gabe, heldulekutik askatu gabe, igurtzialdi bat aurrealdetik eta beste bat atzeralditik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 57. orr.
Bidaiarien zerrenda garbira pasatzen. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 84. orr.
Hormak margotzen edo testuak ordenagailuz garbira pasatzen. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 116. orr.
Victor Hugoren oharrak garbira pasatzerakoan. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 151. orr.
Bitartean grabatu dituzun zintak eramango ditut eta joango naiz txukuntzen poliki-poliki, benetan merezi duela iruditzen zaidana garbira pasatzen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 210. orr.
Berak arretaz takigrafiatu zituen lezio haiek areto nagusian, eta gero, etxean, txukun-txukun pasatu zituen garbira. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 127. orr.
argi eta garbi (1310); aski garbi (42); aukera garbi (24); baina garbi (104); baina garbi dago (31); baina garbi utzi (8); baina garbi zegoen (13); bat garbi (19); batere garbi (37); bazterrak garbi (8); berak garbi (10); beti garbi (17); bezain garbi (46); bil ta garbi (31); da garbi (29); dago batere garbi (10); dago garbi (45); dago oso garbi (10); dagoela garbi (14); dela garbi (18); den garbi (12); dena garbi (22); dira garbi (9); du garbi (21); duela garbi (14); dut garbi (12); dute garbi (13); erabat garbi (20); ere garbi (49); eskuak garbi (13); eta garbi (1593); eta garbi adierazi (34); eta garbi adierazten (13); eta garbi ageri (9); eta garbi agertu (12); eta garbi agertzen (10); eta garbi aitortzen (9); eta garbi azaldu (21); eta garbi azaltzen (11); eta garbi bat (11); eta garbi dago (64); eta garbi daukat (8); eta garbi dio (13); eta garbi entzun (10); eta garbi erakusten (33); eta garbi erakutsi (14); eta garbi erantzun (10); eta garbi erran (36); eta garbi esan (89); eta garbi esaten (28); eta garbi eta (8); eta garbi gelditu (8); eta garbi geldituko (9); eta garbi geratu (11); eta garbi hitz (25); eta garbi ikus (11); eta garbi ikusi (36); eta garbi ikusten (26); eta garbi izan (8); eta garbi mintzatu (10); eta garbi utzi (46); eta garbi zegoen (15); eta garbi zuen (8); eta oso garbi (8); euro garbi (24); euro garbi irabazi (13); ez da garbi (14); ez dago garbi (42); ez du garbi (10); ez dute garbi (10); ez zuen garbi (8)
garbi adierazi (63); garbi adierazi zuen (9); garbi adierazten (54); garbi adierazten du (17); garbi ageri (27); garbi ageri da (12); garbi agertu (17); garbi agertzen (29); garbi agertzen da (13); garbi aitortu (12); garbi aitortzen (11); garbi asko (42); garbi atera (10); garbi azaldu (48); garbi azaltzen (23); garbi baitago (9); garbi baitzegoen (8); garbi bat (84); garbi batean (18); garbi batek (9); garbi batekin (12); garbi baten (12); garbi batera (8); garbi behar (9); garbi bereizten (12); garbi dago (504); garbi dago ez (26); garbi dagoela (10); garbi dagoen (8); garbi dagoena (11); garbi daude (15); garbi daudela (10); garbi dauka (34); garbi daukagu (15); garbi daukat (40); garbi dio (18); garbi du (50); garbi dut (10); garbi dute (15); garbi eduki (28); garbi eduki behar (13); garbi egin (15); garbi egon (11)
garbi entzun (20); garbi entzuten (11); garbi erakusten (79); garbi erakusten du (25); garbi erakusten dute (15); garbi erakutsi (43); garbi erakutsi du (11); garbi erakutsi zuen (9); garbi erantzun (13); garbi erran (44); garbi erran du (15); garbi erran zuen (10); garbi esan (139); garbi esan behar (21); garbi esan du (11); garbi esan zuen (19); garbi esanda (23); garbi esango (26); garbi esango dizut (10); garbi esateko (13); garbi esaten (41); garbi esaten du (8); garbi eta (272); garbi eta garbi (11); garbi ez (64); garbi frogatzen (12); garbi frogatzen du (8); garbi garbi (131); garbi garbi ikusten (10); garbi garbi zegoen (8); garbi garbia (55); garbi garbiak (15); garbi gelditu (36); garbi gelditu da (11); garbi gelditu zen (14); garbi geldituko (28); garbi geldituko da (17); garbi gelditzen (12); garbi gera (13); garbi geratu (55); garbi geratu da (15); garbi geratu zen (20); garbi geratzen (8); garbi gordetzen (8); garbi hitz (58); garbi hitz egin (32)
garbi ikus (25); garbi ikusi (127); garbi ikusi da (8); garbi ikusi dut (12); garbi ikusi nuen (18); garbi ikusi zuen (28); garbi ikusi zuten (9); garbi ikusteko (12); garbi ikusten (209); garbi ikusten da (36); garbi ikusten dut (16); garbi ikusten nuen (11); garbi ikusten zen (10); garbi ikusten zuen (11); garbi irabazi (21); garbi izan (55); garbi izan behar (18); garbi jakin (20); garbi jokatu (15); garbi mintzatu (29); garbi mintzatu da (9); garbi mintzatu zen (9); garbi neukan (11); garbi nuen (8); garbi sindikatuak (8); garbi ulertzen (9); garbi utzi (240); garbi utzi behar (11); garbi utzi du (27); garbi utzi dute (15); garbi utzi nahi (64); garbi utzi zuen (56); garbi utzi zuten (17); garbi utzita (8); garbi uzteko (12); garbi uzten (38); garbi uzten du (16); garbi zagok (10); garbi zegoen (196); garbi zegoen ez (13); garbi zein (10); garbi zer (29); garbi zeuden (8); garbi zeukan (17); garbi zuen (19); garbi zuten (11)
gauza bat garbi (13); gauzak garbi (33); gol aukera garbi (12); guk garbi (9); guztia garbi (10); guztiz garbi (15); hain garbi (84); hasieratik garbi (9); honek garbi (10); hori garbi (36); hori garbi dago (9); horrek garbi (12); horren garbi (17); ideiak garbi (14); irin garbi (12); joko garbi (23); kontzientzia garbi (10); milioi euro garbi (19); nahiko garbi (23); nik garbi (19); nuen garbi (13); orain garbi (11); oso garbi (187); oso garbi dago (9); oso garbi ez (9); oso garbi ikusten (15); oso garbi utzi (8); ta garbi (36); ta garbi sindikatuak (8); txukun eta garbi (9); ur garbi (9); xalotasun garbi (8); zegoen garbi (15); zela garbi (20); zen garbi (24); zeru garbi (10); zerua garbi (12); zuela garbi (8); zuen garbi (27)
adibide garbia (33); adibide garbia da (18); aire garbia (21); aldeko apustu garbia (20); apustu garbia (28); argi eta garbia (16); arropa garbia (10); aukera garbia (15); bezain garbia (14); bizi garbia (14); eta garbia (87); euskara garbia (13); ezezko garbia (8); faborito garbia (13); froga garbia (8); garbi garbia (55); garbia atera (10); garbia baino (10); garbia da (115); garbia dago (8); garbia dela (13); garbia du (25); garbia duela (10); garbia egin (16); garbia egiten (13); garbia eman (12); garbia ematen (8); garbia ere (9); garbia eta (85); garbia ez (10); garbia izan (74); garbia izan zen (20); garbia zela (8); garbia zen (30); garbia zuen (8); gauza garbia (8); guztiz garbia (19); hain garbia (14); helburu garbia (18); helburu garbia du (10); horren adibide garbia (19); irabazi garbia (14); joko garbia (14); mozkin garbia (9); nahiko garbia (8); ondorio garbia (9); ondorioa garbia (8); ondorioa garbia da (8); oso garbia (21); ur garbia (17)
are garbiago (9); baino garbiago (34); eta garbiago (49); eta garbiago ikusten (9); eta garbiagoa (8); ezin garbiago (16); ezin garbiagoa (13); garbiago eta (9); garbiago ikusten (18); garbiagoa da (10); gero eta garbiago (33); inoiz baino garbiago (8)
adibide garbiena (18); adibiderik garbiena (14); arropa garbiak (9); aukera garbiak (28); aukera garbiak izan (8); aukera garbienak (8); bizi garbiak (8); eta garbiak (29); eta garbiena (10); euroko irabazi garbiak (10); euskara garbian (23); frantses garbian (10); garbi garbiak (15); garbiak dira (14); garbiak eta (27); garbiak ez (8); garbiak izan (24); garbiak ziren (8); garbiena eta (8); garbienetako bat (10); gol aukera garbiak (12); hain garbiak (8); horren adibide garbiena (8); horren adibiderik garbiena (9); irabazi garbiak (15); joko garbian (26); oso garbiak (11)