Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hainbat probintziatako gizonak bagoitik bagoirako tarteetan elkartzen ziren, purua edo zigarroa erretzera, kontu kontari. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 145. orr.
Hamahiru zigarro falta ziren Camel paketean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 199. orr.
Zigarro bat atera zuen, eta bana eskaini zigun Karmeni eta niri. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 112. orr.
Zigarro bat falta nuen, baina salan utzia nuen toxa. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 26. orr.
Zigarro bat bildu, eta erretzen hasi zen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 12. orr.
Bertan gizaseme ile beltzaran bat ageri da, bi hatzekin zigarroa piztu eta bi hatzekin zigarroa erretzen duena. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 189. orr.
Zigarro baten muturrarekin hurrengoa piztuz. Zigarro bat piztu nuen eta tabakoa mahai gainean utzi. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 60. orr.
Eñautek zigarro bat isiotu eta kubatatik trago luzea edan du. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 51. orr.
Ni Amanciorekin eta neskekin zigarroa erretzen geratu nintzen lasai-lasai. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 56. orr.
Kanpoan geratu nintzen lur emateko zeremonia bukatu arte, sarrera inguruan zigarro erretzen zeuden gizon batzuen babesean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 415. orr.
Gau arropa dirdiratsuekin jantzirik egoten omen ziren, eskote zabalekin [...] usain arraroko zigarroak erretzen, opioa igual. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 322. orr.
Tartean hamabi zigarro pipatuak nituen -zenbaketa egin berria nuen hautsontzi beteko aleak banan-banan bereiziz-. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.
Ezpain ertzean zigarro bat zeukan piztuta. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 70. orr.
Olatz dagoeneko zigarro bati azken sakatuak ematen ari zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 199. orr.
Tira, has gaitezen taxuz pentsatzen, esan nion neure burari zigarroari ahokada sakona egin ondoren. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 64. orr.
Um Hamidak, zigarroari atxiki luze bat emanik, buruari baretasunez eta irmotasunez eragin, eta esan zuen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 159. orr.
Zigarroari azken hurrupa eman, eta motxikina bota nuen uretara. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 142. orr.
Aitorrek beste pipada bat jo dio zigarroari. «Bizia lo», 2003 - 89. orr.
Zigarroari kalada pare bat hartu eta ezpainetara bueltatu zion. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 21. orr.
Beste zupada bat eman dio zigarroari. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 10. orr.
Sakik zigarroari zupako bat eman, jaiki zen emeki; Tapax korreak tinkatzen hasi zen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 57. orr.
Txano biseraduna zeharka eta zigarroa ezpainetan itsatsia oraindik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 127. orr.
Bi urte zeramatzan gaixo ohetik altxatu gabe, oxigeno botila bati lotuta, sendagilearen esanetan, bizitza guztian zigarroa ezpainetatik kendu ez zuelako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 427. orr.
Zigarroen kea, zirimolaka, billar-mahaiaren gaineko argiaren inguruan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 10. orr.
"Mito" markako zigarroen ke sakon itsaskorra. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 50. orr.
Beheko ezpaina erre zion zigarroaren puntak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 175. orr.
Mary Annek zigarroa itzali zuen lurrean utzita zeukan hautsontzian. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 15. orr.
Osorik erre gabe zegoen zigarroa hautsontzian itzali ondoren, beste bat egiteko denbora hartu zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 323. orr.
Hautsontzian dozena bat inguru zigarroren hondarrak zeuden. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 158. orr.
Zigarroa amorruz amatatu duzu, betiko legez, ohitura hori daukazu, eta hautsontzia zigarrokin txikitu eta zapalez beterik eduki arte ez duzu husten. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 69. orr.
Nik urrezko ahokoa duten zigarro horiek erreko nitizkek. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 77. orr.
Zigarroa, errimel orbantxoak bokillan, dantzan dabil Asunen atzamar artean. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 110. orr.
Paketeko azken zigarroa da. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 216. orr.
Nork ez du umetan zigarro piztu bat sartu saguzar baten ahoan? Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 39. orr.
Betaurreko lodiak, lupak bezalakoak; zigarro itzalia ahoan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 50. orr.
Alkateak zigarro bildu berria ahoratzen zuela ohartu zen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 11. orr.
Saguzarrari kontrabandozko zigarroa errearazten genion. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 170. orr.
Hoteleko kafe-tokian zegoelarik, zigarro turkiar bat erretzen [...] gizon itsu bat hurbildu eta kopletan hasi zitzaion kantari. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 186. orr.
Azken bolada honetan mikrofonoak zigarro filtroetan jartzen dituztela entzun dut. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 148. orr.
Mingain puntaz busti zituen zigarro-paperaren ertzak. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 57. orr.
Denbora luzez egon zen gelan jarrita, Kako-okerren zigarro-ahokoa hortzen artean eta esku bat itxita. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 198. orr.
Altadis tabako konpainiak gaurtik aurrera zigarro marka gehienen prezioa 15 zentimo garestituko duela jakinarazi du. Berria - Ekonomia 2004-05-16
Martinek hautsontzi bat ekarri zuen terrazako mahai batetik, eta Signora Soniari eskaini zion zigarro muturra utz zezan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 178. orr.
Zigarro-mutur bat du ezpain artean hartuta. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 176. orr.
Zigarro-muturra irensteko zorian egon zen Albert. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 134. orr.
Aski zela zigarro-mutur gaizki itzali bat hango belarrak eta lastoak eta etxeak denak su hartzeko. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 83. orr.
Lurrera makurtu eta bertan aurkitzen dituen harri koskor eta gainerako gauzaxkak aztertu, zaldizain mexikarren zigarro hondakinak barne. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.
Pospolo bat piztu nuen, ikus zezaten nire aurpegia itzal dramatiko batean [...] eta berekiko galde zezaten nor ote nintzen ni, azken zigarro punta erretzen eta neure baitan nor ote ziren haiek egiten nuen artean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 115. orr.
Ez zitzaion zigarro zuztarrak lurrean zanpatzea gustatzen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 70. orr.
Azkenean, zigarro-mutxikinak biltzea zuen ogibide. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 105. orr.
Zigarro ontzi zilar-kolore bat hartu zuen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 180. orr.
Pauso hots batzuk gero, enegana hurbiltzen, eta boz bat, hortzik gabea eta kraskatua lau zigarro paketeren erretzailearena bezain. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.
Nik zigarro-toxa eskaini nion, baina hark muzin egin zion, bihotzari kontu egin behar ziola Josafat arte. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 128. orr.
Zzigarro-keak hestegorria berotzen zion bitartean, diru-kutxako giltza atera zuen azukre-poto azpitik. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 69. orr.
Jenderik ez bazegoen ere jende asko egona izango zen, zigarro-kez beteta baitzegoen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 206. orr.
Zigarro-gustua nuen ahoan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 12. orr.
Estatua zigarro-erretzaileak ziren bi gizonak, begirale eta lekuko buru-estaliak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 115. orr.
Zigarro-paper orri bat zen, eta hau idatzia zuen Léak han: […..]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 257. orr.
Mozkote tripaundi bat, lerdez betetako zigarro hozkatu bat erretzen ari zena. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 137. orr.
Noranahi begiratzen zenuela ere, inauteri nahasi hura, faroltxo haiek, zigarreten eta zigarroen lurrinetan gandutuak, eguzkia Guatemalan bezala. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 132. orr.
Leku haren aurrealdeko erdia auzoko ostatu bat zen, non sustatu egiten baitzen zigarretak eta zigarroak erretzea. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 141. orr.
Orri bat eskatu, urrezko bolaluma bat atera, habanar zigarro bat bezain lodia, eta hau idatzi zuen: [...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 260. orr.
Zigarro puru onaren oinarrizko baldintza -hala zioen berak- tabako ona baita. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 18. orr.
Zerbitzariak mahai txiki bat hurbiltzen die, eta bi kikarakada kafe, zigarro puruak eta uxuala jartzen ditu. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 112. orr.
Dotore jantzita, traje tostatu eta panama sonbreilu txuri batekin, don Silverio zigarro puru bat erretzen ari zen zabal-zabal barre eginez. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 103. orr.
Bizkarrez etzanda dihardut zigarro purua erretzen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 262. orr.
Zigarro purua konketaren kanilan itzali eta bere gelako ohe gainean etzan zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 257. orr.
Zigarro puru itzali bat zuen eskuan eta puruaren ke-usaina nabaritzen zen inguruan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 212. orr.
Espainiako Gobernuak produktua iragartzea debekatu egingo du eta zigarro eta zigarro puruen salmenta eta banaketa arautu egingo ditu. Berria - Harian 2005-11-04
bertze zigarro bat (7); beste zigarro bat (30); gaizki itzalitako zigarro (3); malboro zigarro (3)
zigarro bana (11); zigarro bat atera (20); zigarro bat bildu (4); zigarro bat biltzen (3); zigarro bat egiten (3); zigarro bat erre (8); zigarro bat erreko (4); zigarro bat erretzeko (4); zigarro bat erretzen (28); zigarro bat erretzera (10); zigarro bat errez (3); zigarro bat eskaini (12); zigarro bat eskatu (8); zigarro bat gutxiago (3); zigarro bat hartu (9); zigarro bat isiotu (17); zigarro bat pizteko (3); zigarro bat pizten (9); zigarro bat piztu (98); zigarro berri bat (3); zigarro bildu (3); zigarro bildu berria (3)
zigarro erretzen (14)
zigarro itzalia (3); zigarro kearen (3); zigarro kutxa (6); zigarro mutur (11); zigarro mutur bat (3); zigarro muturra (15); zigarro mutxikina (3); zigarro mutxikinen (4)
zigarro ontzi (3); zigarro ontzia (11); zigarro osoa (3); zigarro pakete (17); zigarro pakete bat (7); zigarro pakete baten (3); zigarro paketea (12); zigarro paketea atera (6); zigarro paketeak (3); zigarro pare (3); zigarro pare bat (3); zigarro piztu (6); zigarro piztua (3); zigarro punta (3); zigarro puru (17); zigarro puru alemanaren (4); zigarro puru bat (5); zigarro purua (9); zigarro puruak (6); zigarro pururik (3)
zigarro usaina (3)
azken zigarroa (13); bi hatzekin zigarroa (5); bi hatzez zigarroa (3); eguneko lehen zigarroa (4); esku batean zigarroa (3); hamaikagarren zigarroa (3); hatzekin zigarroa piztu (3); hatzez zigarroa (3); laugarren zigarroa (3); lehen zigarroa (5)
zigarroa ahoan (7); zigarroa amaitu (4); zigarroa amatatu (3); zigarroa amatatu zuen (3); zigarroa atera (6); zigarroa atera du (3)
zigarroa erre (12); zigarroa erretzeko (3); zigarroa erretzen (26); zigarroa erretzen ari (9); zigarroa erretzen zuen (3); zigarroa erretzera (5); zigarroa errez (6); zigarroa eskaini (4); zigarroa eskatu (3); zigarroa eskuan (5); zigarroa ezpainetan (15); zigarroa ezpainetara (3); zigarroa ezpainetatik (4); zigarroa hautsontzian (8); zigarroa hautsontzian itzali (3); zigarroa hautsontzian utzi (3)
zigarroa isiotu (3); zigarroa itzali (13); zigarroa itzali zuen (6); zigarroa jaurti (3)
zigarroa pizteko (6); zigarroa pizten (7); zigarroa piztera (3); zigarroa piztu (41); zigarroa piztu du (3); zigarroa piztu nuen (4); zigarroa piztu zuen (13); zigarroa piztuko (3); zigarroa piztuta (3)
zigarroak erre (4); zigarroak erretzen (22); zigarroak erretzen ari (3); zigarroak eskaintzen (4)
zigarroaren kea (12); zigarroaren keak (4); zigarroaren keari begira (3)
eman zion zigarroari (4); jo dio zigarroari (3); zigarroari atxiki (3); zigarroari kalada (4); zigarroari zupada (4)
zigarroen kea (9)
zigarrorik erre (4); zigarrorik ez (4); zigarrorik gabe (3)