Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zigarretak eskaini zizkidan, aldamenekoak, baina nik neureetatik hartu, erretzeko gogorik ez neukan arren. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 8. orr.
Zigarreta eskaini dit, konplizitate keinu baten bidez barraz bestaldeko emakumea seinalatuz. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 166. orr.
Biltzeko tabakoarekin egindako zigarreta piztu eta aurrean duen kafe hutsa dastatu ondoren hasi da hizketan. Berria - Kultura 2006-03-29
Guztiek amultsuki begiratu zuten nola Jansonen hatzek zigarreta hartzen zuten, nola pospoloa pizten zen eta Jansonen ahotik ke urdina ateratzen zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 102. orr.
Zigarreta bat neukan ahoan, piztu gabe. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 39. orr.
Zigarreta bat piztu zuen, ingurura begiratu zuen, belarretara bota zuen pospoloa. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 16. orr.
Zigarreta bat sutu zuen kalean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 68. orr.
Zigarreta erre, kafea edan, eta telebista itzali zuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 89. orr.
Zigarreta erretzeko etena. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 127. orr.
Batzuetan Avigdorrek zigarreta bat erretzen zuen, eta Anshelek zigarreta ezpainetatik kentzen zion arnasaldi bat. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 191. orr.
Nina, lehengusu batek ebatsitako zigarreta bat pipatzera saiatzen da. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 57. orr.
Leku haren aurrealdeko erdia auzoko ostatu bat zen, non sustatu egiten baitzen zigarretak eta zigarroak erretzea. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 141. orr.
Noranahi begiratzen zenuela ere, inauteri nahasi hura, faroltxo haiek, zigarreten eta zigarroen lurrinetan gandutuak, eguzkia Guatemalan bezala. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 132. orr.
Willy Eisnerrek bere zigarretari atxiki bat eman eta kea baztertu zuen aurretik. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 72. orr.
Egongelan sartzean baina, hantxe ikusten du neska-laguna, urduri, zigarretari azken atxikiak ematen. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 97. orr.
Tomek gogoetatsu zirudien, Camel Filter zigarretari hurrupa egiten ziolarik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 256. orr.
Zigarretaren puntako hautsa lurrera erori arte. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 59. orr.
Zigarreta amatatu zuen hautsontzian, eta zurrut egin zuen ardotik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 174. orr.
Zigarreta hautsontzian utzi, eta, oina seinalatuz, behatzak mugitu zituen, agur moduan. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 79. orr.
Sabeth kiosko batera doa, zigarreta bila. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 288. orr.
Zigarretaren kondar horixka leihotik bota eta beste bat biribiltzeari ekin zion. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 80. orr.
Usadiozko post coitum zigarreta erretzen ari zenean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 45. orr.
Jostagailuen artean, sei tona zigarreta, kontrabandan eremaki inglesentzat! Herria 2003-03-10
Zigarretarekin larrua erretzen zieten. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 44. orr.
Han den aulkian jarri da, 'Gauloise' zigarreta azkar bat emeki erretzeko. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 59. orr.
Gosaldu ondoko zigarreta gozo eta berantetsia. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 30. orr.
Cliffen irazki gabeko zigarretetako bat erre nuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 44. orr.
Nire zigarreta-kaxaren gainean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 179. orr.
Zur finezko zigarreta-kutxatilak, Parisko geltoki erosoen ikuspegiak tartekatuta ageri zituztenak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 99. orr.
Mitxelenak zigarreta pakete zimurtu bat hartu zuen idazmahai gainetik. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 31. orr.
Vitamina pastillek ez zuten arrakasta handirik, baina zigarreta paketak estimu gorenean ziren. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 126. orr.
Etxeratu eta tresnatxo guztiak prestatu nituen: koilaratxoa, gomatxoa, kandelatxoa, zigarreta-ahokoa... Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 77. orr.
Gau-klubetako argi koloretsuak aukeratu zituen Ruthek, eta haietan ibili ohi zen gona estu, zigarreta-bokila luze eta baso sakonak zituela lagun. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 167. orr.
Bere aitzinean zuen mahaiaren gainean pausaturik, Mikelen itzulpena, hautsontzia zigarreta ondarrez beterik, 'San Miguel' eta 'Blue Ice' filipindar garagardo botila hutsak. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 261. orr.
Botila ardoaren ondoan hautsontzia, zigarreta mutxikinez gainezka, eta Ducados pakete hasi berria. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 28. orr.
Hautsontzi batean pausatu zuen begirada, zigarreta-mutur ziztrin bati adi-adi. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 103. orr.
Tabakoeta zigarreta saltzaleak bulta huntan arrangura dira, aise gutiago saltzen dutela. Herria 2004-10-07
azken zigarreta (3); bat zigarreta (3); beste zigarreta bat (5); egindako zigarreta (3)
zigarreta ahoan (3); zigarreta bat erre (5); zigarreta bat erretzen (11); zigarreta bat eskatu (3); zigarreta bat iziotu (3); zigarreta bat piztu (20); zigarreta erre (4); zigarreta erreaz (3); zigarreta erretzen (7); zigarreta erretzen ari (3); zigarreta iziotu (3); zigarreta paketa (6); zigarreta paketa bat (4); zigarreta piztu (10); zigarreta piztu zuen (5)
zigarretak erosi (3); zigarretak erre (3); zigarretak erretzen (10)
zigarreten keak (3)