Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-U- U- Utismoa -esan zuen, zezelka. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 225. orr.
-Ez, ez dakit -esan zuen zezelka-; hemen zen arestian, baina joan egin da berriz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 273. orr.
-Aski da, Jacques, aski da -esan nion zezelka. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 226. orr.
Hi haiz -esan zuen Quenuk zezelka-, itxaropenik ez nian kasik, alajainetan! Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 65. orr.
-Baina... adats hori bada, izan? -galdetu nion zezelka, harridurak, izumenak eta errukiak asaldaturik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 202. orr.
Lisak ezetz esan zuen zezelka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 372. orr.
-Ikaragarri pozten naun -zezelka-. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 392. orr.
Ahotsa doinuz aldatzen entzuten nion; negar egiten zuen, zezelka, hartu zuen agindu ezin eutsizkoak atsekabeturik, menderaturik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 321. orr.
Lehenbiziko urte haietan baino askoz gehiago hitz egiten zuen, baina, Chrisek zioenez, ia zezelka hasten zen tarteka, aztoraturik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 203. orr.
Emakumeak erraz ito zezakeen: gizona zezelka ari da, hitz zentzugabeak esaka, begiak ixten ditu, negarrez hasten da, ezpainak kliskaka. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 44. orr.
-Nor zara zu, andrea? -galdetu zion Mikel Strogoffek hitzak zezelka esanez, ongi ahoskatu ezinik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 208. orr.
Hura ez zen hitz egitea, zezelka egitea zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 141. orr.
Zezelka mintzatu zen segidan: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 55. orr.
-Baina, egiatan... -egin zuen zezelka, eta ez zuen esaldia amaitu. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 79. orr.
Erdi zezelka esan zituen, bere lagunari begietara begiratu gabe-. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 52. orr.