Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zizaka adlag zezelka.

Zizaka eta zezelka hitz egin zion biharamunean kalean zehar egingo zuen osteratxoaz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 268. orr.

Agian zizaka eta ezinean hasiko zela espero nuelako.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 191. orr.

"A zera, jaun hori, etxean bizi dena", arretarik gabe zizaka ni.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 17. orr.

-Nik, zera... nik... -Lockhartek zizaka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 246. orr.

-Ene, mozkor-mozkor eginda nago! -esan zuen zizaka Ruthek-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 221. orr.

-Zuk baino hamaika aldiz gehiago balio dut, Malfoy -erantzun zion zizaka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 201. orr.

-Egia... egia da? -galdetu zuen McGonagall andereñoak zizaka-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 17. orr.

Argia piztu eta, bi maitale harrituen aurrean, bien izenak ahoskatu zituen Ayalak zizaka: Miriam!, Rosa!!  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 88. orr.

Baina orduan zizaka hasi zen zalantzaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 274. orr.

Tupustean, min edo gorrotozko hasperena atera zitzaion hortzen artetik zizaka.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 225. orr.

Totelka eta zizaka azalpenak eman nahi izan zizkion Harryri jaramonik egin gabe.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 86. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus